Zisjordania edo Jordanen Mendebaldeko Ibarra[1] (arabieraz: الضفة الغربية‎Al-ḍaffa al-ġarbiyya; hebreeraz: יהודה ושומרון‎Yehuda VeShomron) Palestinako lurralde nagusia da. Jordan ibaiaren mendebaldeko ertzean dagoenez, horrela du izena. Muga hauek ditu: ekialdean, Jordan ibaia eta Itsaso Hila eta mendebaldean, Muga Berdea (Israeldik bereizten duena).

Zisjordania
Txantiloi:Herrialde info Palestinako Aginte Nazionala, Israel, Palestina
Administrazioa
GobernuburuaMahmoud Abbas
Geografia
Koordenatuak32°00′N 35°21′E / 32°N 35.35°E / 32; 35.35
Map
Azalera5.860 km²
MugakideakIsrael eta Jordania
Punturik altuenaTall Asur (en) Itzuli
Demografia

Zisjordania Judea eta Samariako lurralde biblikoei dagokie, garai bateko Palestinako Britainiar Mandatua osatu zutenak. 1947ko NBEaren erabakiaren arabera, Palestina bi estatutan banatu zen, bata judua eta bestea arabiarra, eta Zisjordania azken honen zatia zen. Baina Israel eta ondoko nazio arabiarren arteko gerragatik asmo hauek ez zuten aurrera egin. 1949an Jordaniak bereganatu zuen eta 1967an Israelek konkistatu zuen. Ordutik, Israelek militarki okupatua du Zisjordania.

Demografia Aldatu

Hiri nagusiak
Hiria Biztanleria
Al-Bireh 38.202[2]
Betar Illit 37.600[3]
Ariel 17.700[3]
Betleem 25.266[2]
Hebron (al-Khalil) 163.146[2]
Jeriko 18.346[2]
Jenin 39.004[2]
Ma'ale Adummim 33.259[3]
Modi'in Illit 48.600[3]
Nablus 126.132[2]
Qalqilyah 41.739[2]
Ramallah 27.460[2]
Tulkarm 51.300[2]
Yattah 48.672[2]

Zisjordaniako hiririk nagusiena Ekialdeko Jerusalem da, Nablus, Ramallah, al-Bireh, Jenin, Betleem, Hebron eta Yattah eta beste hainbat hiri txikiago dituelarik. Hala nola, 200 kolonia israeldarretik gora daude, tartean Ariel, Ma'ale Adumim eta Betar Illit. Nahiz eta beste hiri baino txikiagoa izan, Ramallah palestinarren hiriburu politikoa da. Iparraldeko muturrean dagoen Jenin iparraldeko eskualdeko hiriburua da eta Jezreel Haranaren hegoaldean dago. Modi'in Illit, Qalqilyah eta Tulkarm israeldar kostaldeko ordokiaren ondoan daude eta Jeriko eta Tubas Jordan ibaiaren haranean daude, Itsaso Hilaren iparraldean.

Erreferentziak Aldatu

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. a b c d e f g h i j Palestinian Central Bureau of Statistics (PCBS). 2007 Locality Population Statistics. .
  3. a b c d Israeli Central Bureau of Statistics (ICBS). 2010 Locality Population Statistics. .

Ikus, gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu