Robert James Lee "Bob" Hawke (Bordertown, 1929ko abenduaren 9a - Sydney, 2019ko maiatzaren 16a) Australiako politikaria izan zen. Australiako lehen ministro izan zen ondoz ondoko lau gobernutan, 1983tik 1991ra, Alderdi Laboristaren aldetik.

Bob Hawke

(1987)
Treasurer of Australia (en) Itzuli

1991ko ekainaren 2a - 1991ko ekainaren 4a
Paul Keating - John Kerin

23. Australiako Lehen Ministroa

1983ko martxoaren 11 - 1991ko abenduaren 20a
Malcolm Fraser - Paul Keating
Australiako Ordezkarien Ganberako Kidea

1980ko urriaren 18a - 1992ko otsailaren 20a
Gordon Bryant (en) Itzuli - Phil Cleary (en) Itzuli
Barrutia: Wills (en) Itzuli
Hautetsia: 1980 Australian federal election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBordertown (en) Itzuli1929ko abenduaren 9a
Herrialdea Australia
BizilekuaNorthbridge (en) Itzuli
HeriotzaSydney2019ko maiatzaren 16a (89 urte)
Hobiratze lekuaMacquarie Park Cemetery and Crematorium (en) Itzuli
Familia
AitaClem Hawke
Ezkontidea(k)Hazel Hawke  (1956ko martxoaren 3a -  1995)
Blanche d'Alpuget (en) Itzuli  (1995eko uztailaren 23a -  2019ko maiatzaren 16a)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Western Australia (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
West Leederville Primary School (en) Itzuli
Perth Modern School (en) Itzuli
University College, Oxford (en) Itzuli
Australiar Unibertsitate Nazionala
UWA Law School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, union organizer (en) Itzuli eta sindikalista
Lantokia(k)Canberra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAustralian Labor Party (en) Itzuli

Musicbrainz: 439f9851-c380-4383-999d-edcdb271b143 Discogs: 704386 Edit the value on Wikidata

Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean. Australiara itzuli zenean, Australiako Sindikatu Federazioko kide egin zen, eta sindikatuko lehendakari ere izan zen 1970etik 1980ra. Haren osaba Albert Hawke bezala (Mendebaldeko Australiako lehen ministro izandakoa 1953-1959 bitartean), Alderdi Laboristako kide egin zen. 1971n, bigarren lehendakariorde hautatu zuten, eta, 1973an, alderdiko lehendakari. 1980an diputatu hautatu zuten, eta, 1983ko hauteskunde aurreratuetan, Alderdi Laborista Alderdi Liberalari nagusitu zitzaiolarik, Australiako lehen ministro. Hirutan berretsi zuen kargua, 1984, 1987 eta 1990eko hauteskundeetan. Bere agintaldiko ekintza aipagarrienetako bat Asiako eta Pazifikoko herrialdeen arteko loturak estutuko zituen Kontseilu Ekonomikoa sortzea izan zen (1989ko urtarrilean). 1990ean Australian izan zen krisi ekonomikoak behartuta, konfiantza-botoa eskatu zuen, baina ez zuen lortu, eta dimisioa eman behar izan zuen 1991ko abenduan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Hawke