Ireki menu nagusia

Richard Benjamin (1938ko maiatzaren 22a, New York) estatubatuar zinema zuzendari eta aktore bat da. Hasieran, antzerki-antzezle gisa hasi zen, New York Shakespeare eta Beverly Hillseko Canon Theatre antzokietan. Gero, telebistako eta, batez ere, zinemako antzezle gisa aritu zen. Arlo horretan, hauek dira Bejaminen lanik aipagarrienak: He and She telesaila (1967), Mike Nicholsen Catch 22 filma (1970), Westworld (1973), Herbert Rossen The Sunshine Boys filma (1975), Howard Zieffen House calls filma (1978), Quark telesaila (1978), Packin´ It In (1983) eta The Pentagon Wars telesailak (1998). 1982az geroztik, film ugari zuzendu ditu, hala nola My Favorite Year (1982), The Money Pit (1986), My Stepmother Is an Alien (1988), Made in America (1993), Mrs. Winterbourne (1996), The Pentagon Wars (1998), The Goodbye Girl (2004), A Little Thing Called Murder (2006).

Richard Benjamin
Richard Benjamin.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1938ko maiatzaren 22a (81 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Paula Prentiss Itzuli  (1961 -
Hezkuntza
Heziketa Northwestern Unibertsitatea
Northwestern University School of Communication Itzuli
Fiorello H. LaGuardia High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0000907

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.