My Stepmother Is an Alien
My Stepmother Is an Alien (euskaraz Nire Amaordea Estralurtar Bat Da) 1988ko Richard Benjamin estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikzio eta fantasiazko komedia filma bat da. Dan Aykroyd, Kim Basinger, Jon Lovitz eta Alyson Hannigan aktoreek antzeztu zuten.
My Stepmother Is an Alien | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | My Stepmother Is an Alien |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, zientzia-fikziozko filma eta science fiction comedy (en) |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Benjamin |
Gidoigilea(k) | Jerico Stone (en) Timothy Harris |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ronald Parker (en) Jerry Weintraub Laurence Mark |
Konpainia ekoizlea | Weintraub Entertainment Group (en) |
Edizioa | Jacqueline Cambas (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | Richard H. Kline |
Argumentu nagusia | bizi estralurtarra eta plater hegalaria |
Argumentua aldatu
Steven Mills (Dan Aykroyd) beste planetetan bizitza degoela obsesioneturik bizi den zientzialaria da. Bi seme-alaben (Jon Lovitz eta Alyson Hannigan) aita alarguna ere bada. Egun batez, espaziora seinale bat igorri eta desagertzear dagoen planeta bitxi bateraino iritsiko da. Bertakoek, lurtar zientzialariari informazioa atera eta haren laguntza eskuratzeko asmoz, Celeste (Kim Basinger) izeneko estralurtar izakia Lurrera bidaliko dute. Steven beretaz maitemindu eta inork hartaz susmatu ez dezan Herbehereetatik AEBetara iritsi berria den emakumea dela esango du, gainera Celesteri Lurrean bizirauten ere irakatsiko dio.
Aktoreak aldatu
- Dan Aykroyd: Steven Mills
- Kim Basinger: Celeste Martin
- Jon Lovitz: Ron Mills
- Alyson Hannigan: Jessie Mills
- Joseph Maher: Lucas Budlong
- Seth Green: Fred Glass
- Ann Prentiss: Poltsaren ahotsa
- Wesley Mann: Grady
- Tony Jay: kontseiluburua
- Peter Bromilow: agintean bigarrena
- Nina Henderson: kutxazaina
- Harry Shearer: Carl Saganen ahotsa
- Adrian Sparks: Morosini doktorea
- Juliette Lewis: Lexie, Jessieren laguna
- Tanya Fenmore: Ellen, Jessieren laguna
- Peanut: Dave, txakurra