Klemente IX.a
Klemente IX.a[1] (Pistoia, 1600eko urtarrilak 27 edo 28-Erroma, 1669ko abenduak 9) Eliza Katolikoko 238. aita santua izan zen 1667 eta 1669 bitartean.
Klemente IX.a | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (1669) | |||||||||
1667ko ekainaren 20a - 1669ko abenduaren 9a ← Alexandro VII.a - Klemente X.a →
1644ko uztailaren 14a - 1652ko abendua
1644ko martxoaren 14a - Elizbarrutia: archdiocesis of Tarso (en) ![]()
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Giulio Rospigliosi | ||||||||
Jaiotza | Pistoia, 1600ko urtarrilaren 28a | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Heriotza | Erroma, 1669ko abenduaren 9a (69 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Tomb of Clemens IX (en) ![]() | ||||||||
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Girolamo Rospigliosi, Gonfaloniere | ||||||||
Ama | Maddalena Caterina Rospigliosi | ||||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Pisako Unibertsitatea | ||||||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, libretista, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Pisako Unibertsitatea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
![]() ![]() ![]() | |||||||||
![]() |

Jatorria eta prestakuntza
aldatuGiulio Rospiglios izenarekin jaioa, Giacomo Rospigliosiren, oso antzinako lombardiar familia batekoa, eta bere emazte Caterina Bisiren semea zen. Lehen ikasketak Pistoian egin zituen, bertako seminarioan ordena txikiak jaso zituelarik oraindik 14 urte bete ez zituenean. Collegio Romanora joan zen, non arte liberaletan lizentziatu zen. Pisako Unibertsitatean teologia, filosofia, eta zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoretza lortu zuen 1623an.
Eliza karrera
aldatuEz dira ezagutzen bere apaiz ordenakuntzaren baldintzak. 1625 arte filosofia irakaslea izan zen Pisako Unibertsitatean bertan. Urte horretan Erromara joana, kurian Antonio Barberini senioreren agindupean sartu zen, S. Onofrio tituludun kardinala eta bere anaia Urbano VIII.a aita santuaren bikario orokorra zena. Barberini familia boteretsuarekin izan zuen harremana erabakigarria izan zen Rospigliosiren prestakuntza eta etorkizuneko karrerarako. 1632an Justizia eta Graziako Signatura Apostolikoetako auzitegietan erreferendario izendatua izan zen, eta beranduago Errituen Kongregazioko idazkari eta a latere delegatua Avignoneko legazioan. 1634an, bere karguei "laburrak printzeei"ren idazkariarena gehitu zien. 1636an Liberiar Basilika Patriarkaleko kanonigo izendatua izan zen, eta hurrengo urtean bertako bikario eta Penitentziaria Apostolikoko kontsultore-kanonista.
Rospigliosik karrera garrantzitsu bat egin zuen operatako libretoen egile bezala, kardenal eta aita santu bezala eman zituen urteetan ere luzatu zena. Bere lanen artean Il Sant'Alessio nabarmentzen da, Stefano Landiren musikarekin estreinatua Barberini Jauregian 1632ko otsailak 18an. Bere libretoetako batzuk egile espainiarren lan dramatikoetan oinarritu ziren, Le armi e gli amori (1656, Mazzaroliren musikarekin) kasu, Juan Pérez de Montalbánen drama batean oinarritua dagoena, eta La comica del cielo (1668, Abbatiniren musikarekin) zenbait egileren dramatan oinarritua, egile horien artean Juan Vélez de Guevara dagoelarik.
Rospigliosiri ematen zaio italiar operan zenbait ohitura espainiar sartzearen ardura, dramak hiru ekitalditan banatzea, istorio konplexuen garapena (aristotelestar ekintza batasuna errespetatzen ez dutenak) eta pertsonaia serio eta komikoen konbinaketa kasu.
Gotzaintza
aldatu1644ko martxoak 29an Tarsoko gotzain titular izendatua izan zen Vatikanoko Basilika Patriarkaleko Pio V.aren kaperan. Horren segidan Espainian nuntzio izendatua izan zen, kargu horretan bederatzi urte eman zituelarik. 1653an Erromara itzuli ondoren, bizitza erretiratu bat izan zuen, soilik Kolegio Kardenalizio Sakratuak hiriko gobernari izendatu izanagatik etena 1655eko egoitza bakantean. Urte honetan, Alexandro VII.a aita santu berriak Estatu Idazkari izendatu zuen, kargu horretan hamabi urte eman zituelarik, bera aita santu aukeratua izan zen arte.
Kardinalgoa
aldatuS. Sixto tituluko kardinal presbitero izendatua izan zen 1653ko apirilak 23an.
Aitasantutza
aldatuAlexandro VII.a hil ondoren eratu zen konklabean aita santu aukeratua izan zen, 1667ko ekainaren 20an. handik sei egunera, S. Nicola in Carcere Tullianoko protodiakono Rinaldo d'Este kardenalak Vatikanoko Basilika Patriarkalean koroatu zuen.
Ez zen ezer handi edo bikainik gertatu haren agintaldi laburrean erromatar egoitza eta Corneill Jansenen idazkunak salatzeari uko egiten zieten eliza galikanoko prelatuen arteko tirabiren denbora baterako egokitzetik haratago.
Bitartekari izan zen Akisgraneko bakean zehar, Frantziak eta Espainiak French Comtérengatik izan zuten gerrari amaiera eman ziona (1668).
Klemente IX.aren agintaldian Gianlorenzo Berninik Erromako San Petri plazako zutabedia eraikitzen amaitu zuen. Hiriko lehen opera antzokia ere eraikiarazi zuen, eta berau 1668ko ihauteri jaietan inauguratzeko kapera sixtinoko koru maisua zen Antonio Maria Abbatiniri La Baltasara drama erlijiosoaren musika enkargatu zion, aita santuak berak libreki itzuli zuena gaztelaniatik italierara. Ikuskizunaren zuzendaritzaren ardura ere Berniniri eman zitzaion.
Bere aitasantualdi laburrean hamabi kardenal izendatu zituen hiru udaletan, horietatik azkena (beste zazpi kardenalekin) hil baino zazpi egun lehenago. Hain zuzen ere, bat-batean oso larriki gaixotu zen Kretako Kandia gotorleku veneziarra turkiarren aurka erori zela jakin ondoren.
Kanonizazioak
aldatuBere agintaldian Klemente IX.ak Maria Magdalena de Pazzi (1669) eta Pedro de Alcántara (1669) kanonizatu zituen.
Heriotza
aldatuKlemente IX.a Erroman hil zen 1669ko abenduaren 9an. Liberiar Basilika Patriarkaleko (Andre Maria Nagusiaren Basilika) lurrean lurperatua izan zen; hilobiko epitafioan Clementis IX Ceneres (Klemente IX.aren errautsak) besterik ez zioen: hurrengo aita santuak basilika berean haren omenezko zenotafio bikain bat eraikitzea agindu zuen.
San Malakiasen profeziek aita santu horri Sidus olorum ("Beltxargen izarra") izendapenaz erreferentzia egiten diote, itxuraz Stellata ibaitik gertu jaio izanari (stella izenak "izarra" esan nahi du latinez) eta aita santu aukeratu zuen konklabean Vatikanoko Beltxargen Ganbera okupatu izanari erreferentzia egiten dien aipamena.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente IX.a |
Aurrekoa Alexandro VII.a |
aita santua 1667-1669 |
Ondorengoa Klemente X.a |