Dalton Trumbo (Montrose, Colorado, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko abenduaren 9a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko irailaren 10a) ingelesezko idazlea, gidoigilea eta zinemagilea izan zen. 1935etik 1947ra arrakasta handiko film-gidoiak idatzi zituen: Kitty Foyle (1940), A Guy Named Joe (1943, Joe izeneko mutil bat), Thirty Seconds Over Tokyo (1944, Hogeita hamar segundo Tokio gainean).

Dalton Trumbo

Bizitza
JaiotzaMontrose1905eko abenduaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFontenay-sous-Bois
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles1976ko irailaren 10a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColoradoko Unibertsitatea Boulderren
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Grand Junction High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, eleberrigilea, errealizadorea, aktorea, zinema ekoizlea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaHollywoodeko Hamarrak
Genero artistikoadrama
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista

IMDB: nm0874308 Allocine: 6604 Rottentomatoes: celebrity/dalton_trumbo Allmovie: p114629 TCM: 99243 Metacritic: person/dalton-trumbo TV.com: people/dalton-trumbo IBDB: 4942
Discogs: 3149348 Find a Grave: 6817545 Edit the value on Wikidata

1947an Joseph McCarthy senatariak eragindako "sorgin-ehiza" zela eta hamar hilabete eman zituen kartzelan, eta hamar urtean ezin izan zuen filmik sinatu eta ezizenak erabili behar izan zituen lan egin ahal izateko; aipagarria da 1956an ezizen horietako batekin, Robert Rich, Oscar saria jaso izana The Brave One filmaren gidoiagatik. 1960etik aurrera eta Kirk Douglasi eta Otto Premingerri esker gidoiak bere izenarekin izenpetu ahal izan zituen berriro ere.

1970ean bere film bakarra zuzendu zuen, bere eleberri batean oinarritua, Johnny Got His Gun (Johnnyk bere fusila hartu zuen), gerraren aurkako film gogorra, arrakasta handia izan zuena. Beste film batzuk: Spartacus (1960), Exodus (1960), The Last Sunset (1961, Azken arratsa), The Sand-piper (1965) eta Papillon (1973).

Erreferentziak

aldatu