Ireki menu nagusia

Rouben Mamoulian (armenieraz: Ռուբեն Զաքարի Մամուլյան; Tbilisi, Georgia, 1897ko urriaren 8a - Los Angeles, AEB, 1987ko abenduaren 4a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen; jatorriz armeniarra, Paris, Mosku eta Londresen hazitakoa, eta antzerkirako zaletasuna gaztetatik zuena.

Rouben Mamoulian
Rouben Mamoulian - publicity.JPG
Bizitza
Jaiotza Tbilisi1897ko urriaren  8a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Armeniarra
Armeno-estatubatuarra
Heriotza Woodland Hills1987ko abenduaren  4a (90 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Moscow State University, Faculty of Law Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, musika-irakaslea eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k) Eastman School of Music Itzuli
IMDb nm0541149

BiografiaAldatu

Opera-zuzendari izateko joan zen Estatu Batuetara, eta berak eginiko Gershwin musikari ospetsuaren Porgy and Bess operaren arrakastak Hollywoodeko ateak zabaldu zizkion.

Antzerkia utzi gabe, zinema-saioak egin zituen, eta hainbat berrikuntza ekarri: kamera mugikorra erabili zuen lehen aldiz Applause (1929,Txaloak ) lanean, barne-bakarrizketaz baliatu zen Dashiell Hammetten City Streets (1931, Hiriko karrikak) egiteko, eta Becky Sharp (1935) filmean hiru koloretako teknikolorea erabili zen lehen aldiz.

Antzerkian lortu zuenaren antzera, maisulanak egin zituen obra musikatuekin, eta Greta Garbo, Marlene Dietrich, Maurice Chevalier eta beste antzezle ospetsuen zuzendari izan zen.

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rouben Mamoulian