Alberto Schommer Koch

argazkilari alemaniarra

Alberto Schommer Koch (Westfalia, 1897Gasteiz, 1981eko maiatzaren 26a) alemaniar argazkilaria izan zen, Alberto Schommer García arabar argazkilariaren aita izandakoa.

Alberto Schommer Koch
Bizitza
JaiotzaWestfalia, 1897
Herrialdea Alemania
 Espainia
HeriotzaGasteiz1981eko maiatzaren 26a (83/84 urte)
Familia
Seme-alabak
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Bizitza aldatu

Alberto Schommer Kochek oso gazte utzi zuen Alemania, Lehen Mundu Gerra piztu eta berehala, eta bere osabarenera, Donostian argazkigintza estudioa zuen Willy Kocherenera, joan zen.[1] Handik Zaragozara joan zen, non Dücker alemaniarrarekin batera lan egin zuen.[2]. Elkarrekin sukurtsalak sortu zituzten Madrilen, Bilbon eta Gasteizen. Araban, Rosario García ezkondu eta bertan geratu zen.

1996an bere bilduma, 400.000 negatibo inguru zituena, Arabako Foru Aldundiaren eskuetan amaitu zen.

Erreferentziak aldatu