Augustine-Malvina Blanchecotte

Augustine-Malvina Blanchecotte (jaiotzez Augustine-Malvina Souville, Paris, 1830eko azaroaren 30-1897ko otsailaren 21) idazle frantziarra izan zen. Batez ere poesia idatzi zuen.

Augustine-Malvina Blanchecotte

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdolphine Augustine Malvina Souville
Jaiotzaformer 3rd arrondissement of Paris (en) Itzuli1830eko azaroaren 30a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1897ko otsailaren 21a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaSociété des gens de lettres (en) Itzuli

Musicbrainz: 778dee1b-07f6-4f57-9b8b-f39736e19222 IMSLP: Category:Blanchecotte,_Augustine_Malvine Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Langile familia batean jaioa, 1850ean ezkondu zen, senarraren abizena hartuz, Blanchecotte. Seme bat izan zuten. Bere lehen liburuan, Rêves et réalités (1856), idazleak bere sustraiak erreibindikatzen zituen. Haren lan poetikoek erreferentzia moduan Alphonse de Lamartine eta Pierre-Jean de Béranger idazleen lanak hartzen zituen; Rêves et réalités liburuaren bigarren edizioan, Lamartineri egindako eskaintza bat jaso zuen. Louise Colet saloia ezagutu zuen eta haren bitartez garaiko idazleak. Revue de France eta Le Constitutionnel aldizkarietan idatzi zuen. Haren bizitza ez zen erraza izan. Senarra ospitale batean sartu behar izan zuen eta semea hark bakarrik atera zuen aurrera. 1872an Parisko Komunaren aurkako jarrera erakutsi zuen baina ez muturreko ikuspuntutik; hala ere, Parisen gelditu zen eta hori esker bere testigantza jaso zen. 1897an hil zen.[1]

Obra aldatu

  • Rêves et réalités (Paris, 1856); Frantziako Akademiaren Maillé-Latour-Landry saria.[2]
  • Impressions d'une femme. Pensées, sentiments et portraits (Paris, 1867).
  • Tablettes d'une femme pendant la Commune (Paris, 1872).
  • Les Militantes. Poèmes (Paris, 1876).
  • "A Victor Hugo" poema.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu