Ireki menu nagusia

Roman Vishniac (Pavlavsk, Errusiar Inperioa, 1897ko abuztuaren 19a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko urtarrilaren 22a) argazkilaria izan zen. Jatorriz errusiarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Judua zen, eta bere argazkietan Erdialdeko Europako juduen oroimena gorde zuelako Elie Wieselek memoriaren poeta ezizena ipini zion.

Roman Vishniac
Vishniac.jpg
Bizitza
Jaiotza Pavlovsk Itzuli1897ko abuztuaren  19a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Letonia
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1990eko urtarrilaren  22a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zoologoa, argazkilaria, arte-historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Case Western Reserve University Itzuli
Pratt Institute Itzuli
New York Hiriko Unibertsitatea
Yeshiva University Itzuli
Roman Vishniac eta haren emazte Edith, 1977an, Andrew A. Skolnickek ateratako argazki batean

BizitzaAldatu

Biologia eta Medikuntza ikasi zituen Moskun, baina Errusiar Iraultza hasi zenean Berlina ihes egin zuen. Han antisemitismoarekin egin zuen topo, eta ezin izan zuen doktoregoa bukatu. Susmatzen zuen zer zetorren, eta 1935-1939 bitartean Hungariako, Lituaniako, Poloniako eta Txekoslovakiako judu-komunitateen argazkiak atera zituen. Argazki-kamera ezkutatu behar zuen, juduek ez baitzuten gustuko argazkietan ateratzea. Azkenik, 14.000 argazki lortu zituen, komunitate osoaren lekuko: lanbideak, kaleko erakustaldiak, ikasketa-aretoak, hasidimak, errabinoak, juduen hainbat ikuspegi, gaur egun desagertuak.

Bigarren Mundu Gerra hastean Estatu Batuetara joan zen, eta 1946an hango hiritartasuna hartu zuen. Zientziaren bidetik jo zuen, eta mikroargazkigintza landu zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Vishniac