Agustin Zarrantz
Agustin Zarrantz Bermejo, (Iraizotz, Nafarroa Garaia, 1897ko urtarrilaren 31 – Lekaroz, Nafarroa Garaia, 1980ko apirilaren 5a), erlijio izena Aita Polikarpo Iraizozkoa, Policarpo de Iraizoz eta Irisarri ezizenez sinatzen zuen euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza izan zen.
Agustin Zarrantz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iraizotz, 1897ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Heriotza | Lekaroz, 1980ko apirilaren 5a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta apaiza |
Izengoitia(k) | Polikarpo Iraizozkoa |
Bizitza
aldatuKaputxinoa izan zen. Altsasun, Zangozan, Hondarribian eta Iruñean egin zituen eliz ikasketak. Iruñean bertan egin zen apaiz, 1921ean. Ondoren, Zurichen (Suitza) egin zituen filologia erromanikoko ikasketak. 1950-1972 urte bitartean ordenako idazkari burua izan zen Erroman. Erromatik itzultzean Lekarozen eman zituen bere bizitzako azken urteak
1930etik aurrera euskaltzain urgazlea izan zen eta 1968an euskaltzain oso izendatu zuten. Zeruko Argia, Irugarrengo Prantziskotarra, Euzko Gogoa, Euskera, Yakintza eta Olerti aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak.
Lanak
aldatuObra nagusiak hauek izan ziren:
- Urte guziko igande ta jai-egunetako Ebangelioak (1933)
- Yesu Kristo gure Yaunaren bizia (1934)
- Lapurren menpean (1935, Aita Soloetaren Mi Cautiverio bajo el Dragón Rojo liburuaren itzulpena)
- Gurutze bidea; Arimaren zuzenbidea (1952)
- Daviden Eresiak, Urteko Igandeetako Omiliak (1954), Los ideales de San Francisco de Asís (1926, Felderen liburua alemanetik itzulia)
- Jesús de Nazaret (1949)
- El Caballero de Cristo Francisco de Asís (1949, Felderena)
- Crítica de Asia sobre el cristianismo del Occidente (1950, Thomas Ohmena).
- Hitz neurtuzko lanak (1997, Nafarroako Gobernua)
- Hitz lauzko lanak. I. (1927-1949) (1999, Nafarroako Gobernua)
- Hitz lauzko lanak. II. (2000, Nafarroako Gobernua)
Iraizozek egin zuen hamalaudun andana bat Egan aldizkarian argitaratu zena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Agustin Zarrantz literaturaren zubitegian Zubitegia.armiarma.eus
- Goldaraz Lizaso, Jesus Bidegileak bilduma: Aita Polikarpo Iraizozkoa
- Aita Polikarpo Iraizoz, euskaltzaindia.net