Einar Gerhardsen
Einar Henry Gerhardsen (Asker, 1897ko maiatzaren 10a - Oslo, 1987ko irailaren 19a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen hamazazpi urtez hiru alditan (1945-1951, 1955-1963 eta 1963-1965. Landsfaderen (euskaraz: «Aberriaren aita») deitzen zaio.
1920ko hamarkadan mugimendu sindikal sozialistan sartu zen eta hainbat aldiz kondenatu zuten. Osloko alkate hautatu zuten 1940ko abuztuan, baina alemaniarrek dimititzera behartu zuten zenbait egun geroago. Norvegiako Erresistentziako kide izan zen eta naziek 1941eko irailean atxilotu zituzten. Gerraren gainerakoa hainbat kontzentrazio-esparrutan eman zuen (horien artean Sachsenhausen), eta bertan torturatu zuten.
1945eko maiatzean nazien porrotaren ondoren, bitarteko gobernu bat zuzendu zuen urriko hauteskundeak arte. Hauteskunde hauetan laborismoak gehiengo absolutua lortu zuen. Sistema ekonomiko eklektiko bat ezarri zuen, gobernuaren erregulazioa eta merkatu-ekonomia uztartuz. Kanpo politikan Norvegia mendebaldeko herrialdeekin lerrokatu zuen eta NATOren sortzaileetako bat izan zen.