Alexei Kondratievitx Savrasov (errusieraz: Алексе́й Кондра́тьевич Савра́сов; Mosku, 1830eko maiatzaren 24agreg./maiatzaren 12ajul. - ibidem, 1897ko urriaren 8agreg./irailaren 26ajul.) errusiar paisaia margolaria izan zen. Paisaia lirikoaren estiloa sortu zuen.

Alexei Savrasov

Bizitza
JaiotzaMosku1830eko maiatzaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku1897ko irailaren 26a (juliotar egutegia) (67 urte)
Hobiratze lekuaVagankovo Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Mosku
Lan nabarmenak
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Discogs: 2234768 Edit the value on Wikidata

Moskuko margolaritza, eskultura eta arkitektura eskolan ikasi zuen eta 1850ean lizentziatu zen. Berehala paisaia-margolaritzan espezializatu zen. 1857an erakusten hasi zen Moskuko eskolan, non Isaac Levitan eta Konstantin Korovin ikasle izan zituen. 1860an Ingalaterrara (Nazioarteko Erakusketa ikustera) eta Suitzara bidaiatu zuen eta John Constableren eta Alexandre Calameren eragina jaso zuen.

Beleak itzuli dira

Beleak itzuli dira (1871) bere lanik garrantzisuena da. Ospea eman zion margolan horretan negutik udaberrirako naturaren trantsizioa erakusten du. 1870ean Peredvizhniki taldearekin elkartu zen eta arte akademikoa utzi zuen.

1870eko hamarkadaren amaieran alkoholiko bilakatu zen. 1882an Moskuko Eskolatik kaleratu zuten eta 1897an pobrezian hil zen.

Iruditegia aldatu