Manuel de la Sota
Manuel de la Sota Aburto, ezizenez Txanka (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1897ko uztailaren 27a - Bilbo, 1979ko abenduaren 29a) euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzale bat izan zen.
Manuel de la Sota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Areeta, 1897ko uztailaren 27a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Bilbo, 1979ko abenduaren 29a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Ramon de la Sota |
Ama | Catalina Aburto Uribe |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta politikaria |
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Izengoitia(k) | Txanka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri Jagi-Jagi (1932) |
Ramon de la Sota enpresaburu eta politikari jeltzalearen semea izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzalearen anaia ere.
Eli Gallastegi edota Andres Espinosaren lagun mina izan zen.
Bizitza
aldatuZuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan eta Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932), Negarrez igaro zen atsua, Lauaxetak euskaratua, Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (Patrick Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta Joseba Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932). Bestalde, Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.
Idazlanak
aldatu- Itxaro-Itxarra (1930)
- Oztin (1932)
- Negarrez igaro zan atsua. Udabarriko aselia W.B. Yeats olerkari erindarraren "Kathleen-ni-Howlihan"tzazkua". Altuna (1933, Verdes Atxirika)
- Iru gudari (1933)
- Libe (1934, Sabin Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerki-lana)
- Los caudillos (P. Pearseren The Singer antzerki-lana euskal girora egokitu eta Joseba Altunak euskaratua),
- Gosemin eta azken ordua (1934)
- Urretxindorra. Gastetxubentzako antzeztija, atal bakarduna - Iturralde eta Suit (1934, Verdes Atxirika)
- Buruzagyak. Atal bateko antzerkya (1935, Verdes Atxirika)
Guztira, Joseba Altunak Manu Sotaren antzerki-lan hauek euskaratu zituen: Itxaro-ixaŕa (Euzkerea, 1931), Oztin (Euzkerea, 1932), Negaŕez igaro zan atsua (W.B. Yeats-en kondaira batean oinarritua) (Verdes-Atxirika, Bilbo, 1933), Uŕetxindoŕa (Verdes-A txirika, Bilbo, 1934) eta Buru-zagijak (Verdes-Atxirika, Bilbo, 1935).[1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Altuna Gabiola, Ander. (2011). Joseba Altuna Aldasoro "Amilgain" : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
Kanpo estekak
aldatu