Wilhelm Reich

Wilhelm Reich (Dobzau, Galitzia, gaur egun Dobrzcynica, Ukraina, 1897ko martxoaren 24a - Lewisburgeko espetxean, Pennsylvania, AEB, 1957ko azaroaren 3a) austriar psikiatra eta psikoanalista izan zen. Psikoanalisia langile-iraultzaren ildora bideratzen saiatu zen, eta sexu-etika goitik behera aldatzea proposatzen zuen.

Wilhelm Reich
Wilhelm Reich.jpg
Bizitza
JaiotzaDobrianychi (en) Itzuli1897ko martxoaren 24a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaUnion konderria (Pennsylvania)1957ko azaroaren 3a (60 urte)
Hobiratze lekuaOrgonon (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Annie Reich (en) Itzuli  (1922 -  1933)
Elsa Lindenberg (en) Itzuli  (1933 -  1940)
Ilse Ollendorf (en) Itzuli  (1946 -  1951ko iraila)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
(1918 - 1922ko uztaila) Medikuntzako doktorea
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
Tesi zuzendariaJulius Wagner-Jauregg
Hizkuntzakingelesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, filosofoa, akademikoa, sex educator (en) Itzuli, idazlea eta psikoanalista
Enplegatzailea(k)Vienna General Hospital (en) Itzuli  (1922 -  1924)
Eduard Hitschmann (en) Itzuli  (1924 -  1930)
Osloko Unibertsitatea  (1934 -  1939)
New School (en) Itzuli  (1939ko iraila -  1941eko maiatza)
Orgonon (en) Itzuli  (1943 -
Lan nabarmenak
MugimenduaFreudo-Marxism (en) Itzuli
vegetotherapy (en) Itzuli
Orgone (en) Itzuli
Orgastic potency (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaAustriako Alderdi Komunista
Alemaniako Alderdi Komunista
Austriako Alderdi Sozialdemokrata

wilhelmreichtrust.org
IMDB: nm0716968 iTunes: 458789368 Musicbrainz: 972b509a-9a0f-46bb-84db-c98acd3b431f Find a Grave: 11418 Edit the value on Wikidata
WilhelmReichsignature.jpg

BiografiaAldatu

Sigmund Freuden ikasle eta, 1920. urtetik aurrera, Vienako Psikoanalisi Elkarteko kide izan zen. Komunista zen; Austriako alderdi sozialdemokratako kide egin zen 1927an, eta hiru urte geroago Berlinen bizilekua harturik, Alemaniako alderdi komunistakoa.

1927an "Orgasmoaren funtzioa" liburua idatzi zuen; liburu horretan giza osasunaren funtsezko osagarritzat aurkeztu zuen orgasmoa, eta sexu-askapenaren beharra azpimarratu zuen. Alderdi komunistak, Reichen aholkuei jarraituz, langileriaren sexu-politika bideratzeko elkartea (Sexpol) sortu eta zuzendu zuen Alemanian. 1929an "Materialismo dialektikoa eta psikoanalisia" lana idatzi zuen, marxismoaren eta psikoanalisiaren arteko sintesia egiteko asmoz.

Reich arian-arian urrunduz joan zen Freuden teorietatik: guztiz zalantzan jarri zuen Ediporen konplexuaren unibertsaltasuna, eta eduki politiko argi bat eman zien bere teoriei. Reichen arabera, guztiz garrantzitsuak dira familia tradizionala eta haurtzaroko eta gaztaroko sexu-zapalkuntza gizarte kontserbadorea mantentzeko. Ikuspegi horren inguruan eman zituen hurrengo lanak: "Gazteen sexu-borroka" (1932), "Izaeraren azterketa" (1933), "Sexualitatea kultura-borrokan" (1933), "Faxismoaren masa-psikologia" (1933).

1933an Alemania utzi behar izan zuen, nazien agintaldia hasi zenean, eta Eskandinavia aldera jo zuen lehenik. 1934an nazioarteko psikoanalisi-elkartetik kanpo utzi zuten bere ideiengatik, eta alderdi komunistatik egotzi zuten estalinismoari eginiko kritikengatik. 1939an Estatu Batuetara joan zen, eta itxura berri bat eman zion bere obrari. Kosmogonian oinarrituriko erlijio-sistema bat irudikatu zuen, eta aurkitu uste zuen biologia-indar berri batez eritasun guztiak sendatzeko gai zela adierazi zuen. Arazoak izan zituen legetik kanpoko medikuntzan aritzeagatik, eta merkatuan jarri zituen orgon edo energia kosmikoz hornituriko sendagaiak debekatu zituzten. Bere obra guztia eraberritu zuen Estatu Batuetan: Adi, gizon txiki (1951-1952); Kristoren hilketa (1952-1953).

Politika eta sexualitatea[1]Aldatu

Reich militatante komunista izan zen, eta psikoanalisia eta marxismoa batzen saiatu zen.

1930. urtea baino lehen, sexuari buruz hitz egiteko sei aholkularitza-zentru zabaldu zituen langileentzat, mediku batek zuzenduta. Sexpol aholkularitza ematen zien pazienteei, eta honek arrakasta handia izan zuen. Gainera, Reich, pazienteen etxeetara hurbiltzen zen haien diagnostikoa hobetzeko asmoz eta klinika mugikorra ere jarri zuen martxan nerabeen sexualitatea, antikontzeptiboak, abortoa eta dibortzioa jendartean zabaltzeko.

Honen ondorioz, hainbat asoziaziok, komunitatek eta baita partidu komunistak beren elkarteetatik kanporatu egin zuten.

Aurretik aipatu bezala, bi urte igaro zituen Alemanian, hilabete batzuk Danimarkan eta Suedian, eta bost urte eman zituen Norvegian, baina azkenik Amerikako Estatu Batuetara joan zen 1939. urtean, eta bertan ezarri zen.

OrgonaAldatu

1939. urtean Orgon kontzeptua asmatu zuen, orgasmo eta organismo hitzak nahastuz, hauen arteko energia "kosmikoa" definitzeko asmoz.

Hori aurrera eramateko, "orgon akumuladoreak" eraikitzen hasi zen. Zurezko eta metalezko kaxak ziren, barruan pazienteak sartzen zituen energia horren onurei probetxua ateratzeko. Orgonari lotuta beste proiektu batzuk ere eratu zituen, eta merkaturatu.

1940. urteko abenduaren 30ean, Reich Albert Einsteini idatzi zion bere aurkikuntza zientifikoa erakutsi nahian eta honi buruz hitz egiteko, eta egun batzuk geroago Einstein bisitatzera joan zen. Einsteinek Reichen asmakuntzak probatu zituen eta aldaketa batzuk egin zizkion, Reichi gutun bidez aurkeztu zizkionak, baina azkenean ez zuen bere teorietan parte hartu.[2]

Honen harira, Reichek iruzur salaketa bat jaso zuen, eta bere produktuak saltzea debekatu zioten. Arrazoi beragatik atxilotu zuten urte batzuk geroago.

Atxiloketa eta heriotzaAldatu

AtxiloketaAldatu

1956. urtean, autoz zihoalarik, atxilotu egin zuten, Amerikako Estatu Batuetako bi estaturen arteko mugan. Bi urteko kartzela zigorra jarri zioten. Gainera, kartzelan zegoen bitartean, berak idatzitako 6.000 kilo liburu erretzeko agindua eman zuen epaileak, artean oso pertsona polemikoa bihurtu zelako.

Heriotza[3]Aldatu

Urtebete beranduago, 1957. urteko azaroaren 3an, baldintzapeko askatasuna lortu baino egun bat lehenago, goizeko zenbaketa egiten ari ziren bitartean zeldan aurkitu zuten hilda, goizeko 7etan. Dirudienez, urritasun kardiako batek hil zuen, baina arazo hori diagnostikatuta ez zegoenez, heriotza misteriotsua izan zela diote.

Liburu aipagarriak[3]Aldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Reich  
  1. (Gaztelaniaz) 20Minutos. «Reich, el sexólogo revolucionario» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) Wilhelm Reich. 2018-03-13 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  3. a b (Ingelesez) Wilhelm Reich. 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).