Josep Pla
Josep Pla i Casadevall (Palafrugell, Baix Empordà, 1897ko martxoaren 8a, - Llofriu (Palafrugell), 1981eko apirilaren 23a) idazle eta kazetari katalana izan zen.
Josep Pla | |
---|---|
(1917) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Palafrugell, 1897ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | mas Pla (en) |
Heriotza | Llofriu, 1981eko apirilaren 23a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Llufríu Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea (1913 - 1919) : medikuntza, zuzenbide |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Lliga Regionalista |
Bere literatura-obra zabala eta originalak 6 hamarkada hartzen ditu eta 30.000 orrialde baino gehiago. Katalan hizkuntzaren modernizazioan funtsezkoa izan zen, baita bertako tradizioak zabaltzen ere. Bere iritzi-artikuluak, kazetari kronikak eta hainbat herrialdetan egindako erreportaje sozialak XX. mendeko historiaren testigantza bikainak dira. Horregatik guztiagatik, aho batez literatura katalan garaikidearen prosa egile nagusitzat jotzen dute adituek.
Bizitza
aldatuBartzelonako Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetari-lanak egin zituen Europan Madrilgo eta Bartzelonako egunkarientzat. Kronikak, biografiak, saiakerak, kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Katalanez eta gaztelaniaz idazten zuen.
Lanak
aldatuCartes de lluny (1928, Urrutiko gutunak), Viatge a Catalunya (1934, Kataluniara bidaia), Francesc Cambó (1928-1930), Llanterna màgica (1926, Linterna miresgarria), Els pagesos (1952, Baserritarrak) eta El carrer estret (1951, Kale estua).
Harenak dira, halaber, Les hores (1953, Orduak), Els anys (1953, Urteak), Els moments (1954, Uneak) trilogia, Articles sense cua (1975, Isatsik gabeko artikuluak), Notes del capvestre (1979, Arratseko oharrak), Veure Catalunya (1979, Ikus Katalunia) eta Obres de museu (1981, Museoko obrak), azken hori Salvador Dalí-rekin egina. Azterlari zorrotza eta estilo zuzenekoa zen; kronika eta egunkari-moldeetan nabarmendu zen bereziki.
1980an Kataluniako Generalitateak Urrezko domina eman zion.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Pla |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatu- (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)Josep Pla Fundazioaren webgune ofiziala