Pola Negri
Apolonia Chalupec, ezagunagoa Pola Negri gisa (Lipno, Pomerania, 1897ko urtarrilaren 3a - San Antonio, 1987ko abuztuaren 1a), poloniar antzezlea izan zen.
Pola Negri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Apolonia Chalupec |
Jaiotza | Lipno (en) , 1897ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | San Antonio, 1987ko abuztuaren 1a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Calvary Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Serge Mdivani (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, idazlea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
polanegri.com | |
|
Zinema mutuko izar handienetako bat izan zen.
Biografia
aldatuAmak bultzatuta dantza-ikasketak egin zituen, baina antzezle gisa egin zen ezagun. Lehen agerraldia Varsoviako antzoki batean egin zuen, eta gertakari horretarako aukeratu zuen Pola Negri izena. Berlingo antzokian hainbat lan eszenaratu ondoren, filmak grabatzen hasi zen.
Emakume ederra zen, eta laster ireki zizkioten Hollywoodeko ateak. Charlie Chaplinen eta Rodolfo Valentinoren maitalea izan zen, eta garai haietako beste zinema-izarren maila berean jarri zen, Gloria Swanson eta Greta Garboren mailan, esaterako.
Film aipagarrienen artean ditu: Die Augen der Mumie Ma (1918); Die spanische Tänzerin (1923); Forbidden Paradise (1924); Three Sinners (1928); Mazurka (1935); Hi Diddle Diddle (1943).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pola Negri |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.