Gunta Stölzl

Bauhauseko artista

Gunta Stölzl (Munich, 1897ko martxoaren 5a - Zürich, 1983ko apirilaren 22a) Bauhausko artista izan zen. Ehungintzan egin zuen lan gehienbat; bere diseinuek eta ehungintzan, kolorean, materialetan eta konposizioan egindako ikerketek aurrerapenak ekarri dituzte gaur eguneko diseinuetan, ehungintzan eta pintura sailean.

Gunta Stölzl

Bizitza
JaiotzaMunich1897ko martxoaren 5a
Herrialdea Alemania
 Suitza
 Israel
HeriotzaMännedorf1983ko apirilaren 22a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaKönigliche Kunstgewerbeschule München (en) Itzuli
Bauhaus
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, margolaria, idazlea, ehungintzako artista, ehulea eta artista
Lantokia(k)Zürich

Biografia aldatu

Munichen Arte Dekoratiboen eskolan ikasi zuen 1914-1916 bitartean. Urte horretan, bere ikasketak utzi zituen erizain lan egiteko Gurutze Gorrian Lehen Mundu Gerran. Behin gerra amaituta, 1919an Weimar-ko Bauhausen aurretiazko kurtsoa egin zuen Johannes Itten-en ardurapean, eta 1920an ikasle sartu zen ehun-lantegian, non Johannes Itten eta Paul Klee izan zituen irakasle. Hamabi urte egon zen instituzio horretan, sei ikasle eta beste sei irakaskuntzara. Zürichen Ittenekin batera Ontos ehungintza tailerrak antolatu zituen . Bauhaus Dessaura aldatu zen 1925an, Stölzl irakasle ofizial bihurtu zen ehungintzan, eta bertako zuzendari bihurtu zen 1927an, lau urtez iraun zuelarik. Nazien jarraitzaileen jazarpena jaso zuen Bauhaus barruan, bere ezkontzagatik, arkitekto judu batekin ezkondu baitzen 1931an. Aldi honetan Mies Van der Rohe zen zuzendaria eta bere dimisioa eskatu zuen.

Stölzl Zürich-era itzuli eta bere enpresa propioa sortu zuen, ehun manualena, non Bauhausen antzinako ikasleekin elkartu zen, besteak beste: Gertrud Preiswerk eta Heinrich Otto Hürlimann. “S P H ehunak” fundatu zuten 1931an eta 1933an itxi zuten. Urte horretan “ S H ehunak” enpresa berria sortu zuten eta 1938an kideak banandu ziren (Gunta Stölzl - Hürlimann) beraz, “ Ehungintza manuala Flora” deitzera pasatu zen. Zürichen zegoen, konkretuki “Florastrasse muniquesa” izeneko auzoan. Tailer horretan egon zen Stölzl 1967 arte eta denbora horretan ehungintzan jarraitu zuen. Bere piezak internazionalki saritu ziren.

Gunta Stölzl oso aktibo izan zen; Swiss Werkbund-eko kide izan zen. Beste elkarte batzuetan ere egon zen, adibidez: emakume margolari-eskultore-ehule suitzarren elkarteetan.


Parisen egin zen Nazioarteko erakusketaren diploma jaso zuen. Alemaniako museo nazionalean egin zuen lan eta arkitekto askorekin kolaboratu zuen,adibidez Hans Fischlirekin. Bere lanak museo askotan aurki daitezke: MoMA (New York), Victoria and Albert (Londres), eta abar.

Stölzlen obrari dagokionez, ezaugarri hauek ditu: Bauhausen balore estetikoak eta honen printzipioak jarraitzen zituen: alde batetik, materialen esperimentazio jarraitua ( gogortasun gehiago/kolore/ gastu gutxiago…), seriean hobeto/gehiago produzitzeko ikerketa eta artisten obrak industrian ondo ahokatzeko egiten zituzten ahaleginak. Bestealde, Geometria oso nabaria da bere lanetan.

Stölzen istorioak kutsu matxista dauka: Eskola zabaltzean, Walter Gropiusek ikusi zuen emakume askok eskatu zutela bertan sartzea; bere ustez, ordea, emakumeak oso errepresentatuak zeuden jada, beraz, ikasleak hautatzean, emakumeentzat hautatze prozesua zorrotzagoa izatea erabaki zuen. Sei tailer mota zeuden eta emakumeak soilik ehungintza tailerrera bideratzen zituzten haiek hori hautatu ala ez, ehungintza “emakumeen gauza” baitzen. Tailer honetan Annie Albers ezagutu zuen, plaza beiragintzan eskatu arren, bere nahiaren aurka ehungintzan sartu zuten.

 
Bere lan bat (ehuna).

Erreferentziak: aldatu

-Internetetik:

-Liburuetatik:

Gunta Stölzl: Bauhaus Master, egileak/editoreak: Monica Stadler, Yael Aloni

Kanpo estekak aldatu