Maiatzaren 7
data
(«Maiatzak 7» orritik birbideratua)
Maiatzaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita zazpigarren eguna da, 128garrena bisurteetan. 238 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1975 - ETAk, Fernando Llorente Roig poliziako inspektorea erail zuen Bilbon.
- 2009 - Patxi Lopezek lehendakari kargua zin egin zuen Gernikako Arbolapean, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakari ez abertzalea.
MunduaAldatu
- 1429 - Joana Arc-ekoak zuzenduriko armadak Orleanseko hirirako sarbidea kontrolpean izatea lortu zuen.
- 1808 - Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege.
- 1915 - Urpekari alemaniar batek Lusitania barku ingelesa hondoratu zuen.
- 1973 - Washington Post egunkariak Pulitzer saria lortu zuen Watergate kasuaren inguruan eginiko ikerketengatik.
- 2010 - Richter eskalan 3,5 graduko lurrikara izan zen Iruñeatik 20 kilometrora, Itoitzeko urtegitik gertu.
- 2016 - Erresuma Batuko udal hauteskundeetan Alderdi Laboristako Sadiq Khan politikaria Londresko alkate berria aukeratua izateaz gain, Europako hiriburu handi bateko lehenbiziko alkate musulmana bilakatu zen.
- 2017 - Frantziako Hauteskunde Orokorrak Martxan! alderdi politikoak irabazi eta Emmanuel Macron hautagaia presidente berria bilakatu zen.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1888 - Ys-eko erregea (frantsesez: Le roi d'Ys), Édouard Laloren musika eta Édouard Blaurenren libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Théâtre Lyrique antzokian.
- 1983 - WarGames ("Gerra-Jokoak") filma estreinatu zen, John Badhamek zuzendu eta Matthew Broderick aktoreak antzeztu zuten.
- 1993 - Much Ado About Nothing ("Urrutiko Intxaurrak Hamalau, Gerturatu eta Lau") filma estreinatu zen, Kenneth Branaghek zuzendu eta berak, Michael Keaton, Robert Sean Leonard, Keanu Reeves, Emma Thompson eta Denzel Washington aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 - Dragon: The Bruce Lee Story ("Dragon: Bruce Leeren Istorioa") filma estreinatu zen, Rob Cohenek zuzendu eta Jason Scott Lee, Lauren Holly eta Robert Wagner aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 - There's Something About Mary ("Maryrekin zeozer pasatzen duk/n") filma estreinatu zen, Farrelly anaiak estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileek zuzendu eta idatzi eta Cameron Diaz, Matt Dillon, Ben Stiller, Chris Elliott eta Lee Evans aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1536 - Rodrigo del Río de Losa, Espainiako banderapean aritutako arabar konkistatzaile eta esploratzailea (h. 1604).
- 1747 - Prudentzio Maria Berastegi, Arabako errejidore nagusi eta diputatua (h. 1823).
- 1816 - Estanislao Urkixo Landaluze, arabar enpresaria (h. 1889).
- 1840 - Rafael Murga Mugartegi, bizkaitar idazlea (h. 1905).
- 1841 - Estanislao Arantzadi, nafar abokatua eta kulturgizona (h. 1918).
- 1845 - Estanislao Labairu, bizkaitar apaiza eta historialaria, Filipinetan (h. 1904).
- 1854 - Arturo Kanpion, iruindar idazle, hizkuntzalari eta politikaria (h. 1937).
- 1869 - Rosario Artola, gipuzkoar idazlea eta bertsolaria (h. 1950).
- 1892 - Sotero Aranguren, gipuzkoar futbolaria, Buenos Airesen (h. 1922).
- 1912 - Jose Maria Juaristi, Atano VII.a, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 1996).
- 1919 - Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (h. 2012).
- 1925 - Luis de Castresana, euskal herritar kazetari, idazle eta margolaria (h. 1986).
- 1934 - Miguel Irizar, gipuzkoar apaiz pasiotarra, misiolari eta apezpikua Perun (h. 2018).
- 1944 - Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- 1946 - Ana Miranda de Lage, gipuzkoar politikaria.
- 1955 - Jesús Ángel Mendaza, UPNko nafar politikaria.
- 1957 - Miguel Munarriz, nafar aktorea (h. 2019).
- 1962 - Francisco Javier Ekisoain, nafar eskubaloi entrenatzaile eta jokalari ohia.
- 1964 -
- Ricardo Gómez, bizkaitar euskalaria, Euskal Filologian doktorea eta EHUko irakaslea.
- Iñaki Ibáñez, nafar futbolari ohia.
- 1968 -
- Eva María Gorri, nafar politikaria.
- Pili Zabala, Elkarrekin Podemos koalizioko gipuzkoar politikaria.
- 1971 -
- Iñigo Aranburu, gipuzkoar aktorea.
- Jorge Barbarin, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1977 - Eider Rubio, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1978 - Julian Albizuri, bizkaitar pilotaria ohia.
- 1981 -
- Irati Eguren, bizkaitar arkitekto eta ilustratzailea.
- Iratxe Esnaola Arribillaga, gipuzkoar informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea, PuntuEus proiektuko koordinatzailea.
- Lorena Guréndez, arabar gimnasta ohia, Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.
- 1982 - Iban Garate, gipuzkoar aktorea eta telebista aurkezlea.
- 1984 - Fran Moreno, nafar futbolaria.
- 1986 - Iragarne Piñero, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1988 - Iñaki Ugarte, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1999 - Aroa Gorostiza, bizkaitar txirrindularia.
MunduaAldatu
- 1397 - Sejong Handia, Koreako Chosŏn dinastiako laugarren subiranoa (h. 1450).
- 1530 - Luis I.a Borboi-Condékoa, Borboi-Condé etxearen sortzailea (h. 1569).
- 1704 - Carl Heinrich Graun, alemaniar musikagile eta tenorra (h. 1759).
- 1710 - Thomas Reid, eskoziar filosofoa (h. 1796).
- 1711 - David Hume, eskoziar filosofo, ekonomialari eta historialaria (h. 1776).
- 1748 - Olympe de Gouges, Frantziako Iraultzan jardun zuen emakume feminista (h. 1793).
- 1763 - Józef Poniatowski, poloniar jenerala (h. 1813).
- 1806 - Alexandre Baudrimont, frantziar kimikari, hizkuntzalari eta etnografoa (h. 1880).
- 1812 - Robert Browning, ingeles olerkaria (h. 1889).
- 1819 - Otto Wilhelm von Struve, alemaniar jatorriko astronomo errusiarra (h. 1905).
- 1833 - Johannes Brahms, alemaniar musikagilea (h. 1897).
- 1840 - Piotr Ilitx Txaikovski, errusiar musikagilea (h. 1893).
- 1841 - Gustave Le Bon, frantziar medikua, antropologoa, psikologo soziala eta soziologoa (h. 1931).
- 1851 - Adolf von Harnack, alemaniar teologo luterano eta kristautasunaren historialaria (h. 1930).
- 1861 - Rabindranath Tagore, Gurudev, bengalar poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragilea (h. 1941).
- 1867 - Wladyslaw Stanislaw Reymont, poloniar idazlea eta eleberrigilea, 1924ko Literaturako Nobel saria (h. 1925).
- 1868 -
- John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- Stanislaw Przybyszewski, poloniar idazlea (h. 1927).
- 1876 - Paul Rivet, frantziar sendagile, antropologo eta etnologoa (h. 1958).
- 1881 - Ebenezer Cunningham, ingeles matematikaria (h. 1977).
- 1892 -
- Archibald MacLeish, estatubatuar olerkaria (h. 1982).
- Josip Broz Tito, militarra eta Jugoslaviako presidentea (h. 1980).
- 1896 - Pavel Aleksandrov, errusiar matematikaria (h. 1982).
- 1901 - Gary Cooper, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- 1909 - Edwin Herbert Land, estatubatuar fisikari eta asmatzailea, Polaroid Corporation enpresaren sortzaileetako bat (h. 1991).
- 1919 -
- Joe Mitty, Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea (h. 2007).
- Eva Perón, Evita, argentinar aktore eta politikaria, peronismoko eragile nagusia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1952).
- 1922 - Tony Leblanc, espainiar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2012).
- 1923 - Anne Baxter, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- 1926 - Giovanni Rossi, suitzar txirrindularia (h. 1983).
- 1929 - Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (h. 1999).
- 1930 - Anatoli Lukianov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (h. 2019).
- 1931 -
- Ricardo Legorreta, mexikar arkitektoa (h. 2011).
- Gene Wolfe, estatubatuar ingeniari eta eleberrigilea (h. 2019).
- 1937 - Montserrat Moreno, kataluniar psikologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
- 1939 -
- Sidney Altman, kanadar biologo molekularra, 1989ko Kimikako Nobel Saria.
- Ruggero Deodato, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- Ruud Lubbers, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2018).
- 1940 - Angela Carter, ingeles kazetari eta eleberrigilea (h. 1992).
- 1943 - Peter Carey, australiar eleberrigilea eta ipuin-idazlea.
- 1945 - Christy Moore, irlandar musikari, kantautore eta abeslaria.
- 1947 - Toño de la Cruz, espainiar futbolari ohia.
- 1948 - Lluís Llach, katalan egile abeslaria.
- 1949 - Deborah Butterfield, estatubatuar eskultorea.
- 1956 - Jan Peter Balkenende, Herbehereetako lehen ministroa.
- 1958 - Ceesepe, espainiar margolari, marrazkilari eta komikigilea (h. 2018).
- 1959 - Tamara E. Jernigan, estatubatuar astronauta ohia eta NASAko zientzialaria.
- 1960 -
- Almudena Grandes, espainiar idazlea.
- Kim Manning, estatubatuar jatorriko espainiar aurkezle, aktore eta dantzaria.
- 1966 - Andrea Tafi, italiar txirrindulari ohia.
- 1968 - Traci Lords, estatubatuar aktore porno ohia.
- 1971 -
- Lola Baldrich, espainiar aktorea.
- Thomas Piketty, frantziar ekonomilaria, desberdintasun sozialean aditua.
- 1972 - Asghar Farhadi, irandar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- 1973 -
- Kaoru Nagadome, japoniar futbolari ohia.
- Paolo Savoldelli, italiar txirrindulari ohia.
- 1982 - Jay Bothroyd, ingeles futbolaria.
- 1985 -
- J Balvin, kolonbiar reggaeton eta pop latino abeslaria.
- Fernando Delgado García, errioxar futbolaria.
- 1987 -
- José Ángel Antelo, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Aidy Bryant, estatubatuar aktore eta umorista.
- Akihiro Hayashi, japoniar futbolaria.
- 1988 -
- Nathan Burns, australiar futbolaria.
- Takayuki Morimoto, japoniar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1898 - José Vilallonga, kataluniar industrialaria eta enpresaburua, Bilbon (j. 1822).
- 1935 - Jose Antonio Ugarte, gipuzkoar frantzizkotar fraidea eta euskal idazlea (j. 1860).
- 1936 - Jean-Blaise Adema, lapurtar euskaltzain, idazle eta apaiza (j. 1861).
- 1973 - Antonio Pildain, euskal apaiza eta Kanarietako apezpikua, Las Palmas Kanaria Handikoan (j. 1890).
- 2000 - José Luis López de la Calle, gipuzkoar iritzi-kazetari eta ekintzaile politikoa, ETAk eraila (j. 1938).
- 2004 - Jesus Larrañaga Lizarralde, Arrasateko kooperatibetako sortzailetako bat (j. 1926).
- 2013 - Joseba Larrinaga, gipuzkoar paralinpiar atleta (j. 1968).
- 2015 - Aitor Mazo, bilbotar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1961).
MunduaAldatu
- 973 - Oton I.a Handia, Germaniako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 912).
- 1525 - Thomas Müntzer, alemaniar teologo protestantea.
- 1539 - Ottaviano Petrucci, italiar inprimatzailea, musika inprimatzea bururatu zitzaion lehena (j. 1466).
- 1617 - David Fabricius, alemaniar astronomoa eta teologoa (j. 1564).
- 1667 - Johann Jakob Froberger, alemaniar musikaria (j. 1616).
- 1795 - Antoine Quentin Fouquier-Tinville, frantziar legegizona eta politikaria, gillotinan (j. 1746).
- 1800 - Niccolò Piccinni, italiar musikagilea (j. 1728).
- 1825 - Antonio Salieri, italiar musikagile, orkestra-zuzendaria eta irakaslea (j. 1750).
- 1840 - Caspar David Friedrich, alemaniar margolari erromantikoa (j. 1774).
- 1879 - Charles de Coster, frantsesezko belgiar nobelagilea (j. 1823).
- 1915 - Elbert Hubbard, estatubatuar idazle eta filosofoa (j. 1856).
- 1925 - Boris Savinkov, errusiar eserista (j. 1879).
- 1929 - Charles Horton Cooley, estatubatuar soziologoa (j. 1864).
- 1932 - Paul Doumer, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (j. 1857).
- 1941 - James George Frazer, eskoziar antropologoa (j. 1854).
- 1951 - Warner Baxter, estatubatuar aktorea (j. 1889).
- 1952 - Juan Bautista Pérez, Venezuelako presidentea (j. 1869).
- 1956 - Josef Hoffmann, austriar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1870).
- 1965 - Charles Sheeler, estatubatuar margolari eta argazkilaria (j. 1883).
- 1966 - Stanisław Jerzy Lec, poloniar idazle eta poeta, aforismo ezagunak idatzitakoa (j. 1909).
- 1986 - Gaston Defferre, frantziar legegizon eta politikaria (j. 1910).
- 1992 - Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa (j. 1923).
- 2002 - Masakatsu Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1938).
- 2007 - Emma Lehmer, errusiar-estatubatuar matematikaria (j. 1906).
- 2010 - Fríða Á. Sigurðardóttir, islandierazko idazlea (j. 1940).
- 2011 -
- Severiano Ballesteros, espainiar golfaria, golfaren historian garaipen zerrenda zabalenetakoa zuena (j. 1957).
- Willard Boyle, kanadar fisikaria, CCD gailuaren asmatzailea eta 2009ko Fisikako Nobel Saria (j. 1924).
- 2013 - Ray Harryhausen, estatubatuar zinemako efektu berezietako teknikaria eta zinema ekoizlea (j. 1920).
- 2015 - Fernando Medina, Momo Medina, esku huskako mexikar pilotaria, Euskal Herrian profesional izandakoa (j. 1979).
- 2018 - Ermanno Olmi, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1931).
- 2020 - Antonio González Pacheco, Billy el Niño, Espainiako poliziaren inspektorea, frankismo garaian torturatzailea (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Amaren Eguna eguna ospatzen da nazioarte mailan.
- Sehaska egutegiko izendegia: Amets/Ametsa eta Ametz/Ametza.