Montserrat Moreno

psikologo, idazlea eta katedraduna

Montserrat Moreno Marimón (Bartzelona, 1937ko maiatzaren 7a), psikologian doktorea, Bartzelonako Unibertsitateko Oinarrizko Psikologia Saileko irakasle emeritua eta pedagogoa da. 80ko hamarkadan aitzindaria izan zen Espainian eskola salatzen genero ezberdinkeriak eraikitzeko espazio gisa "Nola irakatsi neska izaten: sexismoa eskolan" liburuarekin (Cómo enseñar a ser niña: el sexismo en la escuela, Icaria, 1986). Harrezkero, Genoveva Sastre psikologoarekin batera, gatazkak konpontzen ikasteko eta genero ikuspegitik alderdi kognitibo eta emozionalen arteko harremanak ikertzen jarraitu du baita argitaratu ere: "Nola eraikitzen ditugun unibertsoak. Maitasuna, lankidetza eta gatazka" (Cómo construimos universos. Amor, cooperación y conflicto, Gedisa 2010) eta "Maitasuna eta politika. Politikaren funtsezko sentsibilitatea " (Amor y política. La imprescindible sensibilidad de la política, Icaria, 2015), Maitasuna, hezkuntza, aldaketa (Amor, educación y cambio, Icaria, 2016).[1][2]

Montserrat Moreno

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMontserrat Moreno i Marimón
JaiotzaBartzelona1937ko maiatzaren 7a (86 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea

Ibilbidea aldatu

 
Montserrat Moreno y Genoveva Sastre

Pedagogian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Psikologian Parisko Unibertsitatean. Espainiara itzuli zenean, Psikologian lortu zuen doktoretza Bartzelonako Unibertsitatean eta bertan irakasle lanetan aritu zen. Genoveva Sastrerekin batera sortu zuen Bartzelonako Udaleko Hezkuntzan Aplikatutako Psikologiako Ikerketarako Udal Institutua (IMIPAE) bertako ikerketa-zuzendari kargua izan zuelarik. Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Genero Ikasketen Diziplinarteko Mintegiaren sortzailea eta zuzendaria. IIEDG-ko (Emakumea eta Genero Ikasketetarako Unibertsitate Institutua) Batzorde Iraunkorreko kidea da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko "Kognizioa, afektibitatea eta generoa" taldeko ikertzailea da.

Garapen kognitiboa, pentsamendu zientifikoa, logikoa eta matematikoa eraikitzea, ezagutzaren teoria, kultura desberdinen arteko ikasketa konparatiboak, garapen emozionala, emakumeen aurkako indarkeria eta gatazken ebazpenari buruzko proiektuak ikertu eta zuzendu ditu. Zientziak, hezkuntzak eta, oro har, gizarteak dibertsitatea integratzeko eredu berrien beharraren alde egin du lan, horretarako eredu androzentrikoak gainditu beharrean fokua jarriz.[3][4]

Asturiasko Printzesa sarietako Gizarte Zientzietako epaimahaikidea izan da.[5][6]

Nola irakasten da neska izaten aldatu

Moreno hezkidetza eremuan erreferente da. Izan ere, aitzindaria izan zen 80ko hamarkadan, irakaskuntzaren bidez nesken diskriminazioa aztertzen zein salatzen.[7] Planteatu zuen prestakuntzaren edukia bera izan arren neskentzat eta mutilentzat transmititzen diren irakaskuntzen androzentrismoak sexuaren araberako jokabide desberdinak markatzen dituela, desberdintasuna betikotuz. Aldarrikatu zuen ez dela emakumea inplizituki edo esplizituki gutxiesten duen testurik onartu behar, ezta emakumerik aipatzen ez duen historiako libururik ere, horrek, batetik, gutxiagotasun-sentimendu kolektiboa eragiten dielako neskei, eta, bestetik, gizonekiko desabantaila handia eragin.

Salatu egin zuen, halaber, eskolak sustatzen duen hizkuntza sexistaren erabilera eta honen ondorioak neskengan, lehen urteetan neskek maskulinoan adierazten eta aitortzen ikasi beharra inposatuz natural, unibertsal eta betiereko balitz bezala. Morenoren aburuz, hizkuntza-ekitatearen balantza erabat desorekatzen da, ekonomia-arrazoiak direla eta, formula komun bat erabili behar denean bi sexuetako banakoei erreferentzia egiteko. Neska txikiak, bere burua desagertzen ikusten du hizkuntzaren ispiluan, bere identitate sexolinguistikoaren irudi bereganatu berria, bere burua lotuta sentitzen ez duen izen batzuen azpian mozorrotu behar duena. Eta horrela ikasitakoak pertsona guztiengan barneratzen direnak direla: [8]

« Oso zabalduta dagoen aurreiritzi bat badago, munduaren ikuspegi androzentrikoa gizonek daukatena dela uste izatean datzana, baina hau ez da horrela, egia esan, ikuspegi honetan hezitako gizaki gehien-gehienek dutena da, gizon zein emakume, eta saihestu ezin izan dutenak edo nahi izan ez dutenak. »

—Montserrat Moreno


Nola eraikitzen ditugun unibertsoak. Maitasuna, lankidetza eta gatazka aldatu

Liburu honetan, Lynn Margulisek Lurrean bizi izan ziren lehen bakterioei buruz egindako ikerketetatik abiatuta, eboluzioan lankidetzak, eta ez lehiak, izan zuela ardura frogatzen da. Bere ikerketa esperimentalek erakusten dute gazteek maitasunaren ideia erromantiko bati lotuta jarraitzen dutela, eta proposatzen da ikastetxeetan eta unibertsitateetan gatazkak konpontzen ikasteko eta norberaren sentimenduak ezagutzeko programak zabaldu behar direla, norberaren eta besteen gatazka emozionalen ondorioz beti sufritzen egotea gainditzeko:[1]

« Bizitzan elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. (...)

Indartsuena lankidetzan diharduena da.

»

—Montserrat Moreno

Moreno eta Sastrek indar egiten dute gatazken balizko balioan: gizakiek, beste edozein espeziek baino gehiago, gizabanakoen arteko lehentasunak arautzen dituzten arauak dituzte, baina horiek arautzeak ez du esan nahi gatazkak desagertzen direnik. Gatazka, berez, ez da negatiboa, norbanako bakar batek lortu ezin dituen lorpenetara daraman lankidetzaren ondorioa delako, eta gizabanakoen arteko harremanetan hobekuntzak eragiten dituzten aldaketak egitera behartzen duten krisiak eragin ditzakeelako. Krisirik ezak jarraitutasuna eta errutina eragiten ditu, hau da, aldaketarik eta hobekuntzarik eza. Krisiek, aldiz, aldaketak eragiten dituzte. Aldaketa horien izaera positiboa edo negatiboa gatazka kudeatzeko moduaren araberakoa izango da. Arazo garrantzitsuena ez datza gatazkan bertan, konpontzeko moduan baizik.[9]

Argitalpenak aldatu

 
Amparó Tomé, Marina Subirats, Montserrat Moreno
  • Descubrimiento y construcción de conocimientos (1980) Montserrat Moreno eta Genoveva Sastre. Gedisa argitaletxea. [10]
  • Aprendizaje y desarrollo intelectual (1980) (2009) Montserrat Moreno eta Genoveva Sastre. Gedisa argitaletxea.[11]
  • Cómo se enseña a ser niña: el sexismo en la escuela (1986) (2000) Montserrat Moreno. Icaria argitaletxea.[12]
  • Del silencio a la palabra: coeducación y reforma educativa (1992) Instituto de la Mujer.[13]
  • Conocimiento y cambio: los modelos organizadores en la construcción del conocimiento (1998) Paidós. ISBN 8449305578
  • Resolución de conflictos y aprendizaje emocional. Gedisa argitaletxea (2002).[14]
  • Cómo construimos universos: amor, cooperación y conflictos (2010) Montserrat Moreno eta Genoveva Sastre. Gedisa argitaletxea.[15]
  • Amor y política. La imprescindible sensibilidad de la políticaa (2015) Montserrat Moreno eta Genoveva Sastre Icaria argitaletxea.[16]
  • Amor, educación y cambio. (2016). Icaria argitaletxea . [17]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «"La cooperación es lo que ha hecho posible la vida"» La Vanguardia 2011-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  2. (Gaztelaniaz) Montserrat Moreno i Marimón | Educando en Igualdad. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  3. (Gaztelaniaz) Sastre Vilarrasa, Genoveva; Moreno Marimon, Montserrat. (2000-12). «Nuevas perspectivas sobre el razonamiento moral» Educação e Pesquisa 26 (2): 123–135.  doi:10.1590/S1517-97022000000200009. ISSN 1517-9702. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  4. (Gaztelaniaz) Sastre, Genoveva; Marimón, Montserrat Moreno; Hernández, José. (2003-01-12). «Sumisión aprendida: un estudio sobre la violencia de género» Anuario de Psicología/The UB Journal of Psychology 34 (2): 235–251. ISSN 1988-5253. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  5. (Gaztelaniaz) «El jurado de Ciencias Sociales se centra en los retos del siglo XXI» El Comercio 2019-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  6. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-06-11). «El jurado valora que Rodrik contribuya a hacer un sistema económico sensible a las necesidades de la sociedad» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  7. (Gaztelaniaz) Moreno, Montserrat. (1986). Cómo se enseña a ser niña: el sexismo en la escuela. Icaria Editorial ISBN 978-84-7426-126-4. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  8. (Gaztelaniaz) Moreno, Montserrat. (). Cómo se enseña a ser niña: el sexismo en la escuela. Icaria Editorial, 16 or. ISBN 978-84-7426-126-4. (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  9. (Gaztelaniaz) Vilarrasa, Montserrat Moreno Marimón y Genoveva Sastre. (2011-01-25). Como construimos universos. Editorial GEDISA ISBN 978-84-9784-588-5. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  10. Sastre, Genoveva; Marimón, Monserrat Moreno. (1980). Descubrimiento y construcción de conocimiento: una experiencia de pedagogía operatoria por Genoveva Sastre, Montserrat Moreno. Gedisa ISBN 978-84-7432-105-0. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  11. Moreno, Montserrat.. (1987). Aprendizaje y desarrollo intelectual : bases para una teoría de la generalización. (2. ed. argitaraldia) Gedisa ISBN 84-7432-092-5. PMC 50776747. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  12. Moreno, Montserrat.. (1986). Cómo se enseña a ser niña : el sexismo en la escuela. (1a ed. argitaraldia) ICARIA ISBN 84-7426-126-0. PMC 26457603. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  13. Moreno Marimón, Montserrat.. (D.L. 1992). Del silencio a la palabra : coeducación y reforma educativa. Instituto de la Mujer ISBN 84-7799-068-9. PMC 434695841. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  14. Sastre, Genoveva.. (2002). Resolución de conflictos y aprendizaje emocional. (1. ed. argitaraldia) Gedisa Editorial ISBN 84-7432-888-8. PMC 49570889. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  15. (Gaztelaniaz) Vilarrasa, Montserrat Moreno Marimón y Genoveva Sastre. (2011-01-25). Como construimos universos. Editorial GEDISA ISBN 978-84-9784-588-5. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  16. Moreno Marimón, Montserrat.. (2015). Amor y política : la imprescindible sensibilidad de la política. Icaria ISBN 978-84-9888-669-6. PMC 970410480. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  17. Sastre, Genoveva.. (2016). Amor, educación y cambio : modelos organizadores y aprendizaje. Icaria ISBN 978-84-9888-659-7. PMC 962502239. (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).

Kanpo estekak aldatu