Ireki menu nagusia

Lorena Guréndez García (Gasteiz, 1981eko maiatzaren 7a - ) gimnasta ohi arabarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.

Lorena Guréndez

— Gimnasta

  —
Lorena Guréndez 01.PNG
Informazio pertsonala
Izen osoa Lorena Guréndez García
Ordezkatutako herrialdea  Euskal Herria
Jaiotza 1981eko maiatzaren 7a (38 urte)
Gasteiz, Araba
Garaiera 1,62±0,01 metro
Pisua 37 kilogramo
Diziplina Gimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean 1995~2000
Kluba Oskitxo
Erretiroa 2000

BiografiaAldatu

Zazpi urte zituela ekin zion gimnasia erritmikori Gasteizko Oskitxo klubean hain zuzen ere. 1995ean Espainiako Junior Txapeldun bihurtu zen eta bederatzigarrena Europa mailan.

1996an Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 2000. urtean erretiratu arte.[1] Taldeka Budapesten eta Sevillan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan berarekin aritu zutenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Tania Lamarca, Marta Baldó, Estíbaliz Martínez eta Maider Esparza izan ziren.[2] Sydneyko Olinpiar Joketan izan ondoren utzi zuen kirola. Egun fisioterapeuta da.

PalmaresaAldatu

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1996 Munduko Txapelketa, Budapest zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak urrezko domina (proba osoak).
1997 Europako Txapelketa, Patras brontzezko domina (pilota eta zinta)
1998 Munduko Txapelketa, Sevilla zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
1999 Europako Txapelketa, Budapest brontzezko domina (pilota eta zinta)
Munduko Txapelketa, Osaka 7.a (proba osoak)
2000 Olinpiar Jokoak 10.a (proba osoak)

ErreferentziakAldatu