Ireki menu nagusia

Antonio González Pacheco, Billy el Niño izenez ezaguna (Aldea del Cano, Cáceresko probintzia, 1946ko urriaren 10), [1][2] Espainiako poliziaren inspektore ohia da, frankismo garaian errepresioan protagonismo handia izan zuen. Torturatzailea.[3]

Antonio González Pacheco
Bizitza
Izen osoa Antonio González Pacheco
Jaiotza Aldea del Cano1946ko urriaren  10a (73 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak polizia
Jasotako sariak
Kidetza Francoist police Itzuli

BiografiaAldatu

1946an, Cáceresko Aldea del Cano herrian jaio zen. Francoren diktadura garaian Poliziaren Goi Gorputzean sartu zen eta Brigada Politiko-sozialan Roberto Conesa komisarioaren bigarrena izatea lortu zuen. Laster, Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Orokorrean atxilotuei ematen zizkien jipoiak eta egin zituen tortureei esker, oso ezaguna egin zen. Hor, bere harrokeriarekin lotuta, sortu zen bere izengoitia. 1969an, antza denez, poliziak Enrique Ruano ikasle antifrankista hil zuen; Jose Luiz Urizek, Nafarroako parlamentari ohia, González hilketan inplikatu zuen. 1974n, beraz frankismo betean, epaitegi batek Paco Lobatón kazetariari egindako tratu txarreen ondorioz, isuna jarri zion.

1977tik aurrera Poliziaren Goi Gorputzaren inspektorea izendatu zuten, Informazio Brigada Nagusian. Postu horretan GRAPOren aurkako borrokan gailendu zen. Antonio María de Oriol, Espainaiko Estatu Kontseiluko burua, bahitu zutenean, Gonzálezek haren askapenean hartu zuen parte, 1977ko otsailaren 11an. Horregatik, urte bereko uztailean, Rodolfo Martín Villak, Barne Ministroak, Zilarrezko Polizia-domeina eman zion. Hori ez zen jaso zuen azken saria zeren eta beste hiru eman baitzizkioten.

1981ean Polizi Judizialaren Komisaldegi Orokorrera eraman zuten. Antza, talde horren irudia hobetu nahi omen zuten. 1982an polizia utzi zuen eta lantegi pribatu batzuen segurtasunez arduratu zen, tartean Renault lantegian.

2013ko irailaren 18an, María Servini epaile argentinarrak haren aurkako nazioarteko agindua sinatu zuen; agindu berean beste lau polizia frankisten aginduak jasotzen ziren ere bai. Aginduaren mamia Gonzálezek 1971tik 1975ra hamahiru pertsonen aurkako tortura delituak jasotzen ziren. Gerta zitekeen estradizioaren aurrean, Audientzia Nazionalak pasaportea kendu zion. 2014ko apirilan Audientziak berak estradizio eskaera atzera egin zuen, tortura delitu horiek galiogabeak zirela ordurako.[4]

2018ko maiatzaren 10ean, Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak Barne-ministerioari 1977an Gonzálezi emandakoa zilarrezko domeina kentzeko eskatu zion.[5] Orduko ministroak, Juan Ignacio Zoido, aldiz, eskaera ez zuen onartu.[6] Gobernuaren aldaketarekin, Fernando Grande-Marlaska ministroak gaia berreskuratzea aztertzeko erabaki zuen.[7]

Atletismoaren zalea, maratoi desberdinetan parte hartu du: New York, Madril...

2019ko martxoaren 7an, Miguel Ángel Gómezek, CEAQUA frankismoaren biktimen plataformaren izenean, Madrilgo epaitegian, Gizadiaren aurkako krimenaren delituagatik, kereila bat aurkeztu du.[8]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu