Gaston Defferre
Gaston Defferre (Marsillargues, Hérault, Frantzia, 1910eko irailaren 14a - Marseilla, Frantzia, 1986ko maiatzaren 7a) legegizon eta politikari frantsesa izan zen.
Biografia
aldatuSozialista 1933. urteaz geroztik. Erresistentzian jardun zuen Bigarren Mundu Gerran.
Marseillako alkate hautatu zuten 1953. urtean, diputatu 1946-1958 bitartean eta 1962. urtetik aurrera, eta senatari 1959tik 1962ra bitartean. Ministro hautatu zuten hainbat aldiz 1956. urteaz geroztik: Frantziako kolonietakoa Guy Molleten agintean (1956-1957), Deszentralizazio eta Barne ministroa Pierre Mauroyren gobernuarekin (1981-1984) eta lurraldekoa Laurent Fabiusekin.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Defferre |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.