Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Oton I.a Handia[1] (912ko azaroaren 23a - 973ko maiatzaren 7a) Germaniako erregea (936-973) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (962-973) izan zen, Henrike I.a Txoriehiztaria, Saxoniako dukea eta Germaniako erregea, 929an tronura kidetu zuen bere aitak, honela oinordekotza errazteko.
Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
962ko otsailaren 2a - 973ko maiatzaren 7a
936 - 973 ← Henrike I.a Alemaniakoa - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Wallhausen, 912ko azaroaren 23a | ||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||
Heriotza | Memleben, 973ko maiatzaren 7a (60 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Magdeburgeko katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | Henrike I.a Alemaniakoa | ||||
Ama | Matilda Ringelheimekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Eadgyth (929 - 946) Adelaida Italiakoa (951 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Ottonian dynasty (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Bizitza
aldatuBere aita Henrike I.a hil zenean, Akisgranen olioztatua eta koroatua izan zen, 936an, Rex et sacerdos karolingiar tituluarekin. Karlomagnoren Inperioa berritzeko asmoa izan zuen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehen gobernaria izan zen. Elizako goi hierarkiaren laguntza eraginkorrarekin -bere lagun eta senideen eskuetan- eta Frankonia, Suabia, Lorena eta Bavariako dukeenarekin, Otonek laster lortu zuen bere posizioa irmotzea.
Bere kanpo politika, hasieran, Italiako penintsularantz zuzendu zuen, non Italiako Adelaidaren eskubideak mantendu zituen Berengario II.a Ivreakoa erregearen aurrean. Pavian garaile sartu ondoren, 951n, berriz ere karolingiar tradizioa jarraituz, bere burua frankoen eta lombardiarren errege bezala izendarazi zuen, ondoren, Adelaidarekin ezkontzeko. Honen aurrean, Berengariok amore eman behar izan zuen eta bere basailu izatea onartu zuen, honela, Oton, Italiako errege bezala onartua izan zelarik.
Ekialdean, Otonek arrakasta handia lortu zuen Lechfeldeko guduan 955ean, magiarrak garaituz, honela, herri honek bere erresumako ekialdeko lurraldeentzako suposatzen zuen arriskua aldendu zuelarik. Garaipen hau funtsezkoa izan zen, legitimitate hierarkikoa super-egitura politiko batean berriz biltzeko, modu feudalean desegiten ari zena aurreko mendetik. Urte horretan bertan, bere armak, Elbako eslaviarren aurka zuzendu zituen, nortzuk Recknitzeko guduan garaitu zituen, germaniar hedakuntza ekialderantz bultzatu zuena.
961ean, bere seme Oton II.a boterera lotu zuen, bere aita Enrikek hasitako prozeduraren arabera, oso gatazkatsua izango ez litzatekeen oinordekotza bermatzeko. Handik gutxira, Joan XII.a aita santuaren eskakizunari kasu eginez, Italiarantz joan zen aita santuaren eskubideak berengarioren mutur-sartzeen aurrean defendatzeko. Enperadore koroatua izan zen 962ko otsailaren 2an. Aita Santuarekin izan zuen aliantzak ez zuen askorik iraun, honek, laster aldatu baitzituen bere ideia politikoak. Orduan, Oton Erromarantz joan eta aulki santutik kendu zuen aita santua, baina erromatarrek ez zuten amorerik eman eta ez zuten Leon VIII.a aita santu berria onartu, enperadoreak inposatu zuena, eta, Juan XII.a hil ondoren, Benedikto V.a aukeratu zuten aita santu berri bezala. 966an beste kanpaina berri baten ondoren, Otonek irmotzea lortu zuen, honela, bere semea enperadore bezala izendatua izatea lortuz.
Otondar pizkundea
aldatuOton I.a eta bere lehenengo ondorengoen buruzagitzapean, "Otondar pizkundea" bezala deitua izan dena gertatu zen, arkitektura eta arteen pizkunde mugatu bat. "Otondar pizkundea" katedral eskola berpiztu batzuetan agertzen da, Bruno I.arenean bezala, Koloniako artzapezpiku izan zena, eta argitutako eskuizkribu ekoizpenean, garaiko forma artistiko nagusia, eliteko scriptoria batzuetan, Quedlinburg bezala, Oton I.ak sortutakoa 936an. Abadetza inperialak eta gorte inperiala, bizitza erlijioso eta izpiritualaren gune bihurtu ziren, errege familiako emakumeen eredua jarraituz. Oton, Erroman liturgiak zuen egoeragatik asaldatua geratu zen, eta, beraz, lehen Liburu Pontifikala enkargatu zuen, otoitzak zein errituari buruzko gidak zituen liturgia liburu bat. Gaur egun Erromatar Germaniar Pontifikala bezala ezagutzen den liburuaren bilketa, Mainzeko Gillen artzapezpikuak gainbegiratu zuen.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu
Aurrekoa Berengario Friulikoa |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 962-973 |
Ondorengoa Oton II.a |
Aurrekoa Henrike I.a |
Ekialdeko Frantziako erregea 936-973 |
Ondorengoa Oton II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |