Jose Maria Juaristi
Jose Maria Juaristi Mendizabal, pilota arloan Atano VII.a deituraz ezaguna (Azkoitia, Gipuzkoa, 1912ko maiatzaren 7a - ?, 1996) esku huskako pilotaria izan zen.[1]
Atano VII.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Jose Maria Juaristi Mendizabal | |||
Jaiotza data: | 1912ko maiatzaren 7a | |||
Jaioterria: | Azkoitia ( Gipuzkoa) | |||
Heriotza data: | 1996 | |||
Heriotza herria: | ? () | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | Aurrelaria | |||
Debutatze data: | 1928 |
Aurrelari jokatzen zuen. Atano anaietan laugarrena izan zen. Juaristitarrak pilotari saiatuak ziren, horietatik sei profesionalak eta beste bat pilotagilea. Famatuena Atano III.a izan zen.
Bitan buruz buruko txapelketa nagusian txapeldunordea izan zen: 1942an eta 1944an. Bietan Atano III.a anaia nagusiak irabazi zuen. Lehendabizikoan, inoiz anaia biren artean jokaturiko final bakarrean, biek iruzurrik egingo ez zutela zioen agiria sinatu behar izan zuten. Bigarrenean, berriz, bi partidatara jokatu zen finala: Jose Aramendi «Felipe» lehenengo Atano VII.aren aurka eta gero Atano III.aren aurka aritu zen, eta bi partidak galdu zituen.
1945ean, Atano IV.a anaiarekin batera binakako txapelketa nagusia irabazi zuen.
Buruz buruko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1942 | Atano III.a | Atano VII.a | 22-05 | Gros |
1944 | Atano III.a | Felipe | 22-08 | Deportivo |
Binakako finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1945 | Txikito Iraetakoa(1) - Lazkano | Atano VII.a - Atano IV.a | 22-17 | Gros |
(1) Txikito Iraetakoak finalean Onaindia ordezkatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «José María Juaristi Mendizabal» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |