Ray Harryhausen

Raymond Frederick Harryhausen (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1920ko ekainaren 29a - Londres, Erresuma Batua, 2013ko maiatzaren 7a) zinemako efektu berezietako teknikaria eta zinema ekoizlea izan zen.

Ray Harryhausen
Ray Harryhausen.jpg
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1920ko ekainaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLondres2013ko maiatzaren 7a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaLos Angeles City College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, zinema ekoizlea, animatzailea, idazlea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)George Pal Productions (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

rayharryhausen.com
IMDB: nm0366063 Allocine: 72961 Allmovie: p93588
Twitter: Ray_Harryhausen Discogs: 1108617 Edit the value on Wikidata
Ray Harryhausen signature.png

Ezaguna zen stop motion animazio teknika erabiltzeagatik. Teknika horretan, panpin bat erabiltzen da, haren mugimenduak fotogramaka grabatuz, alegia, nahi den posizioan jarri eta fotograma grabatu, mugitu hurrengo posiziora eta berriro fotograma grabatu. Fotograma guztiak jarraian ikusiz, mugimendua sortzen da. Bere lanik ezagunenak El gran gorila edo Mighty Joe Young 1949an (Willis O'Brien-ekin batera, efektu berezien Oscar saria jaso zuen filma honekin), The 7th Voyage of Sinbad 1958an (koloretan egin zuen lehen filma), Jason and the Argonauts 1963an eta Clash of the Titans 1981ean.