Frantses

hizkuntza erromanikoa, Paris inguruko lurraldeetan sortua eta egun batez ere Frantzian erabilia

Frantsesa[1] (français, la langue française) erromantze hizkuntza da, hizkuntza indoeuropar bat. Erromatar Inperioan hitz egiten zen latin arruntetik eratorria da, beste hizkuntza erromantzeak bezala baina hizkuntza galo-erromantzeetatik ere bai, Galian hitz egiten zen latinaren formatik, zehazkiago Iparraldeko Galian. Haren ahaiderik gertukoenak Frantziako iparraldean eta Belgikako hegoaldean tradizioz hitz egin diren beste oïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak.

Frantsesa
français — langue française
Frankofoniaren Mundua
Urdin iluna: ama hizkuntza; urdina: hizkuntza ofiziala; urdin argia: kulturaren hizkuntza.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBelgika, Burkina Faso, Burundi, Kamerun, Kanada, Afrika Erdiko Errepublika, Komoreak, Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Boli Kosta, Djibuti, Frantzia, Frantziar Guiana, Frantziar Polinesia, Gabon, Guadalupe, Haiti, Luxenburgo, Madagaskar, Mali, Martinika, Maurizio, Mayotte, Monako, Kaledonia Berria, Reunion, Ruanda, Senegal, Seychelleak, Suitza, Togo, Vanuatu. Talde esanguratsuak non Aljeria, Kanbodia, Guernsey, India (Pondicherry), Italia, Jersey, Laos, Libano, Mauritania, Maroko, Tunisia, Ameriketako Estatu Batuak, Vietnam
Hiztunak321 milioi, horietako 93 milioik ama-hizkuntza.
Rankinga5 (lehen hizkuntza 15.)
Ofizialtasuna29 estatutan
EskualdeaAfrika, Europa, Amerika, Ozeano Barea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaAcadémie française
Hizkuntza sailkapena
Indo-Europarra,
Italikoa,
Erromantzea,
Oïl hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, silabadun hizkuntza, place–manner–time (en) Itzuli, hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) Itzuli eta hizkuntza sintetikoa
Denbora gramatikalakorainaldia, preterite (en) Itzuli, past imperfect (en) Itzuli, passé composé (en) Itzuli, past anterior (en) Itzuli, pluperfect (en) Itzuli, simple future in French (en) Itzuli, near future (en) Itzuli, geroaldi burutua, conditional perfect (en) Itzuli, conditional present (en) Itzuli, present subjunctive (en) Itzuli, past subjunctive (en) Itzuli, imperfect subjunctive (en) Itzuli, subjunctive pluperfect (en) Itzuli, present imperative (en) Itzuli, past imperative (en) Itzuli, present infinitive (en) Itzuli, past infinitive (en) Itzuli, present participle (en) Itzuli eta past participle (en) Itzuli
Modu gramatikalaksubjuntiboa, indikatiboa, agintera, baldintzazko modua, infinitiboa eta partizipioa
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
Kasu gramatikalakbaliorik ez
Alfabetoalatindar alfabetoa
AurrekariaFrantses klasiko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1fr
ISO 639-2fra fre
ISO 639-3fra
Ethnologuefra
Glottologstan1290
Wikipediafr
Linguasphere51-AAA-i
ASCL2101
IETFfr

Galia Belgikako hizkuntza zelten eragina izan du, eta aurrerago, frankiar hizkuntzarena, frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta, frantziar kreolerak ugari dira, Haitiko kreolera bereziki. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio bati frankofono (frantsesez: francophone) deritzo.

Ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan.[2] Horietako gehienak Organisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen da Frantzian (baita Ipar Euskal Herrian ere), Kanadako Quebecen zein Ontario eta New Brunswicken, Belgikan (bereziki Valonia eta Bruselan), Suitzako mendebaldean (Berna, Friburgo, Geneva, Jura, Neuchâtel, Vaud eta Valais kantonamenduetan), Monako, Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana, Maine, New Hampshire eta Vermont), Luxenburgoko eskualde batzuetan, Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden zenbait komunitatetan.[3]

Frantziar eta belgikar kolonialismoaren ondorioz XVI. mendetik aurrera, asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa duten gehienak Afrika Frankofonoan bizi dira, bereziki Gabonen, Aljerian, Marokon, Tunisian, Maurizion, Senegalen eta Boli Kostan.[4]

Nazioarteko eta literatura hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabili da zientziaren hizkuntza nagusi gisa. Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, NATOk, Munduko Merkataritza Erakundeak, Nazioarteko Komite Olinpikoak eta Gurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da.

Jatorria

aldatu

Gaur egun Frantzia den lurraldea K.a. VII. mendearen inguruan hasi ziren populatzen galiarrak, hizkuntza zeltak hitz egiten zituztenak, oraindik idazkerarik gabe. Hego-mendebalderantz, akitaniarrek agian euskararen aitzindari zen hizkuntzaren bat hitz egiten zuten, oraindik ere idazkera gabe. Massilia inguruan (gaur egungo Marseillan), kolonia grekoetako biztanleek hitz egiten eta idazten zuten grezieraz, baina ez zuten beren kolonietatik haratago zabaldu.

Hizkuntza haiek eta antzinako Galian hitz egindako beste batzuk desagertu egin ziren, ziur aski, erromatarren kolonizazioaren indarrez latina ezartzearekin batera. Erromatar Inperioaren gainbeherarekin, jatorri germaniarreko herri batzuk iritsi ziren Galia erromatarrera. Haietako bi modu finkoagoan ezarri ziren: iparraldean frankoak eta hegoaldean bisigodoak, Loira ibaia mugatzat hartuta. Bi herriek beren hizkuntzak hitz egiten zituzten arren, laster hartu zuten biztanleek hitz egiten zuten latina. Hala ere, frankoek hitz egiten zuten hizkuntza nederlanderaren jatorrian dago, Herbehereetan, Belgikan eta Frantziako iparraldean gaur egun hitz egiten den germaniar hizkuntza baita.[5]

Denbora luzez, Galiaren iparraldean hitz egiten zen hizkuntza (berez, Frantzia) latin gutxi-asko eboluzionatua zen, frankoek hitz egiten zuten germaniar hizkuntzaren eragin fonetiko handi batez. Hegoaldean, bilakaera desberdina izan zen, eta, horregatik, poliki-poliki bi hizkuntza bereizten hasi ziren, hasieran Loira ibaian markatutako mugarekin, nahiz eta historian zehar hegoalderantz gero eta gehiago joango zen iparraldean hitz egiten zen hizkuntza, eta oc hizkuntza hegoalderago. Bi hizkuntzen arteko muga Erdialdeko Mendigunetik Loira ibaiaren bokaleraino (Nantes) zihoan.

Frantsesaren sorrera

aldatu
 
Oil hizkuntzen aldaera historiko nagusien mapa.

Nolanahi ere, ez da batere erraza ebazten latin arrunta zein unetan bihurtu zen frantses edo okzitaniera, baina une hori VI. eta IX. mendeen artean kokatu behar da.[6] VII. mendetik aurrera, gaur egungo Frantziako lurraldean hitz egiten zen hizkuntza latinetik eta germaniarretik desberdina dela ikus daiteke. Funtsezko dokumentua Estrasburgoko Zina da (842), hizkuntza erromantze batean idatzitako testurik zaharrena, non Karlomagnoren biloba Lotario I.a, Karlos II.a Burusoila eta Luis II.a Germaniarra behartzen baitziren Luis I.a Errukitsuaren heriotzaren ondoren gertatutako banaketa aintzat hartzera, Verdungo Hitzarmenaren arauz. Zinaren dokumentua latinez, germanieraz eta hizkuntza erromantze batean ―latina eta frantsesa edo okzitaniera erdi bana― idatzi zuten. Frantzian, bi hizkuntza erromantze handiak oc hizkuntza (langue d'oc) eta oil hizkuntza (langue d'oïl) izenez ezagutuko dira, «bai» esateko erabiltzen zen hitzaren arabera. Egungo frantsesa azken horren oinordekoa da.[7]

Berehala, elizgizonek hizkuntza berri hartan idatzitako literatura agertzen hasi zen, lehen literatura testuak agertu zirenean (lehena, Séquence de sainte Eulalie). Horien artean, Errolanen kantua nabarmentzen da, hizkuntza erromantzea sendotzen eta latinetik gero eta gehiago bereizten joan baitzen. Astiro, hizkuntza deklinatu izatetik, hizkuntza analitiko izatera aldatu zen, non preposizioen erabilerak eta perpausaren hitzen hurrenkerak ordezten baitute kasu sistema.[8]

Antzinako frantsesa

aldatu

Antzinako frantses deritzona XI. mendetik aurrera sendotuz joan zen, eta Loiratik iparraldera hitz egiten zen guztia hizkuntza bakarra balitz bezala aztertzen bada ere, berez elementu elkartuak zituzten hizkera desberdinak ziren.[9]

Hizkuntzaren eragin germanikoa zela eta, hizkuntza berria idazterakoan zenbait digrama ―letra bikoteak― erabili behar izan ziren, latin arruntean ez ziren soinu batzuk adierazi ahal izateko. Hala, sudurkaritzea ―eragin germanikoaren elementu fonetiko bereizgarrienetako bat― adierazteko, silabaren amaieran n erabiltzen hasi zen. Latinezko o bokalak gaur egun frantsesez duen soinuaren bilakaera fonetikoaren ondorioz, ou digrama erabiltzen hasi behar izan zen, latinezko jatorrizko soinua adierazteko.

Beheko taulan bilakaera fonetiko batzuk ageri dira, mendeetan zehar gertatutako aldaketa fonetiko nagusien erritmoaren berri ematen dutenak:[10]

Latina Aurre-

erromantzea

Antzinako frantsesa Frantses

ertaina

Frantses modernoa
IX. mendea XII. mendea XV. mendea XVIII. mendea XXI. mendea
PĔDE
oin
*'pɛde /pieð/ /pieθ/

pied

/pie/ /pie/ /pie/

pied

MATŪRU
heldu
*ma'turo /ma'ðyr/ /mə'yr/

meür

/myr/ /myʀ/ /myʀ/

mûr

SCŪTU
ezkutu
*(i)s'kuto /es'kyð(o)/ /es'ky/

escu

/e'ky/ /e'ky/ /e'ky/

écu

SÆTA
gezi
*'sɛta /seiðə/ /seiə/

seie

/soiə/ /swɛə/ /swa/

soie

FŒMINA
emakume
*'femina /femnə/ /femmə/

femme

/fãmə/ /fam(ə)/ /fam/

femme

HŎMINE
gizon
*'omine /omnə/ /ommə/

homme

/õmə/ /ɔm(ə)/ /ɔm/

homme

BĔLLUS
eder
*'bɛllos /bɛłs/ /bɛaus/

beaus

/be'au/ /bio/ /bo/

beau

HABĒRE
eduki
*a'bere /a'veire/ /a'voir/

avoir

/a'vwɛr/ /a'vwɛʀ/ /a'vwaʀ/

avoir

IŪDICĀTU
epaitu
*ʤudi'kato /ʤy'ʤieð(o)/ /ʒy'ʒie/

jugié

/ʒy'ʒe/ /ʒy'ʒe/ /ʒy'ʒe/

jugé

CŎLLŌCĀRE
jarri
*kollo'kare /koł'ʧier(e)/ /ku'ʧier/

couchier

/ku'ʃie(r)/ /ku'ʃe/ /ku'ʃe/

coucher

Frantses ertaina

aldatu
 
Frantsesa Frantziaren barruan.

Antzinako frantsesaren eta frantses modernoaren arteko trantsizio aldaera, frantses ertaina alegia, XIV. eta XVI. mendeetan iraun zuen, nahasmendu egoera handi batez. Izan ere, XIV. mendean, Izurri Beltzak eta Ehun Urteko Gerrak erakundeen desantolaketa handia eragin zuten.

Garai hartan, garrantzizkoa izan zen John Mandevillek idatzitako Itineraria bidaia eskuizkribua, 250 bat aletan argitaratu zena, zenbait hizkuntzatan.[11]

XIV. mendean, Enseingnemenz qui enseingnent a apareillier toutes manieres de viandes sukaldaritza liburua nabarmentzen da, 1304-1314 artean idatzitakoa, besteak beste halako gomendiok egiten zituelarik:[12]

« Por blanc mengier — Se vos volez fere blanc mengier, prenez les eles e les piez de gelines e metez cuire en eve, e prenez un poi de ris e le destrempez de cele eve, puis le fetes cuire a petit feu, e puis charpez la char bien menu eschevelee e la metez cuire ovec un poi de chucre. »

Frantses modernoa: XVIII. mendetik gaur egunera

aldatu

Frantziako Iraultzaren hasieran, Frantziako biztanleen laurdenak baino ez zuen frantsesez hitz egiten, gainerakoak eskualdeetako beste hizkuntzaren batean mintzo ziren.[13][14]

Iparraldean oïl hizkuntzak zeuden, hegoaldean oc hizkuntzak, hori da, okzitanieraren aldaerak; horiez gain, bretainiera, euskara, katalana, frankoproventzera, flandriera eta alsaziera zeuden, besteak beste. Frantsesaren batasuna, Charles Maurice de Talleyrand-Périgordek hasi zuen eta Jules Ferryk jarraitu, Frantziako lurralde osorako hizkuntza bakarra sortzeko xedez. Frantsesa nahiko azkar nagusitu zen oil eta francoprovçal dialektoak hitz egiten ziren eskualdeetan, baina beste metodo batzuk erabili ziren bretoia, okzitanoa, katalana, euskara, koroa eta abar ezabatzeko (adibidez, ikasle gazteak makurraraztea).[15]

1794ko ekainaren 4an argitaratutako txosten ospetsuan,[16] Henri Grégoirek adierazi zuen frantsesez soilik hitz egiten zela «hamabost bat departamentutan», guztira 83 zirelarik. Paradoxikoa eta ia jasanezina iruditzen zitzaion hizkuntza nazionalean hiru milioi frantsesek baino gutxiagok hitz egin zezaketela egiaztatzea; hizkuntza hori, berriz, «baita Kanadan eta Mississippiren ertzetan ere» erabiltzen bazen ere.

Gainera, frantsesa asko hitz egiten zen Europako gorte gehienetan.[17]

Eskualdeko patois guztiak alboratzea

aldatu

XIX. mendearen amaieran, nahiz eta frantses estandarra eremu publikoan nagusi izan eguneroko erabileran, herriak oso maiz erabiltzen zituen tokiko hizkuntza erromanikoak (okzitanoa eta francoproventzera), bereziki herrialdearen hegoan eta ekialdean. Eskualdeko aldaera haiei patois mespretxuzko izena erantsi zitzaien: frantziar estatuaren egiturak eta indar guztiak ipini ziren gizartean maila apalagotzat joak izan zitezen eta haiek erabiltzea prestigio galera handi bat izan zedin. Horren ondorioz, XX. mendean zehar etengabe izan ziren alboratuak.[18][19][20][21][22]

1890ean, Frantziako erdialdeko zenbait herritan, hala nola Saint-Thurin edo Celles-sur-Durolle, eskualdeko hizkuntzaren erabilera biztanleen % 90-% 100 bitartekoa zen. 1950ean % 50 ingurura jaitsi zen erabilera, nahiz eta biztanleen % 70-% 80 batek ulertzen jarraitzen zuen. Hurrengo belaunaldiak modu masiboan utzi zuen eskualdeko hizkuntzaren erabilera, eta 1965 inguruan % 10 baino gutxiago erabiltzen zen (nahiz eta jende gehientsuenak ulertu bertako hizkuntza).[23]

Fonetika

aldatu

Fonologia

aldatu

Frantsesaren ahoskerak ortografian oinarritutako arau zorrotzen arabera egiten da, nahiz frantses ortografia, sarritan, gehiago oinarritzen da historian ―hitzen jatorri etimologikoa eta bilakaera― fonologian baino. Ahoskera arauak eskualde batetik bestera zertxobait aldatzen diren arren, arau estandarrak hauek dira:

  • Hitz amaierako kontsonanteak: kontsonante bat «amaierakotzat» hartzen da bokalik ez badauka atzetik, nahiz eta kontsonante bat edo gehiago izan. Amaierako kontsonante bakartuak ―bereziki s, x, z, t, d, n, p eta g― mutuak izan ohi dira, hau da, ez dira ahoskatzen (adibidez, temps, cailloux, abaissez, donnent, placard, américain, champ, poing). Hitz amaierako f, k, q, eta l letrak, ordea, ahoskatu egin ohi dira (adibidez, sportif, kayak, cinq, personnel). Amaierako c ahoskatu egiten da batzuetan (adibidez, bac edo sac), baina mutua ere izan daiteke (adibidez, blanc edo estomac). Bi silabako edo gehiagoko hitz batean e letraren osteann mutua izan ohi da r (adibidez, métier) baina hitz batzuetan ahoskatu egiten da (adibidez, hiver, super, cancer).
  • Hala ere, hitz amaierako kontsonante mutu bat ahoskatu egin daiteke, hurrengo hitza bokal batekin hasten denean, bi hitzen arteko liaison edo «lotura» errazteko. Lotura horietako batzuk nahitaezkoak dira (adibidez, les amants edo vous avez, bietan hitz amaierako s mutua ahoskatu egiten baita); batzuk hautazkoak dira, aldaeraren eta erregistroaren arabera (adibidez, euros irlandais); eta beste batzuk ahaztuta dude, adibidez, s amaierako kontsonantea beaucoup d'hommes aiment esaldi zatian.
  • Hitz bukaerako n bat errepikatu eta e mutu bat gehitzen bazaio, femeninoa egiteko, (adibidez, chien > chienne), n hori argiago ahoskatzen da. Aldiz, bukaerako l bat bikoiztu e mutu bat gehitzen bada, femeninoa egiteko, [j] soinu bat bihurtzen da, l letraren aurretik i letra baldin badago (adibidez, gentil > gentille).
  • Elisioa edo bokal galera: a edo e letraz amaitzen diren funtzio monosilabikoko hitz batzuk (adibidez, je eta que) azken bokala galdu egiten dute, bokal batez hasten den hitz baten aurrean, hiatoa saihestearren. Galtzen den bokala apostrofo batez ordezten da (adibidez, je ai > j'ai). Horrek eragiten du esaldi batzuek ahoskera bera izatea, esate baterako l'homme qu'il a vu (berak ikusi duen gizona) eta l'homme qui l'a vu (bera [emakumea] ikusi duen gizona).
  • Azentu tonikoa azken silabari dagokio beti.[24]
 
Frantses estandarreko bokalen ahoskera.[25]
Biribildu gabeko bokalak puntuen ezkerretara agertzen dira eta biribildutakoak eskuinetara. Lagina /a/ eta /ɑ/ bereizten ez zituen hiztun bati hartutakoa da.

Bokal alofonoen zerrenda honela egiten da:

aitzinekoa erdikoa atzekoa
itxia i y u
erdi-itxia e ø o
erdikoa ə
erdi-irekia ɛ ɛ̃ œ œ̃ ɔ ɔ̃
irekia a ɑ ɑ̃

Bokalen eta kontsonanteen konbinazioak ahoskatzea

aldatu

Bokalak

frantsesaren bokalak
idazkera soinua

NAF

azalpena adibideak euskaraz
u, û [y] ezpain aurreratu pixka bat itxiak, i bat ahoskatuz tu, lune, fût Zubereraz üthüri (iturri) hitzean ü idazten den soinua
ai, ei [e] e itxia fait, treize ez dago halakorik
oi, oy [wa] u eta a arruntak toi, trois, royaume altsasuar hitzean bezala
ou, où, oû [u] u arrunta cou, sourd dugu hitzean bezala
eu, œu [ø], [œ] ezpain aurreratu pixka bat itxiak, e bat ahoskatuz deux, cheveux, feu, œuf ez dago halakorik
au, eau, o [o] o arrunta jaune, beau, dos odol hitzean bezala
on [ɔ̃] o sudurkari bat non, son, béton ez dago halakorik
en, an [ɑ̃] a sudurkari bat trente, soixante, écrasant Zubereraz orgã hitzean ã idazten den soinua[26]
in, ain, ein [ɛ̃] e sudurkari bat voisin, main, plein ez dago halakorik
é, -er, -ez, -et, -es [e] e arrunta étoile, manger, dormez, et, des eder hitzean bezala
e, è, ê, aî, ei, ë, et [ɛ] e irekia bec, frère, fenêtre, maître, baleine, Noël, beignet ez dago halakorik

Kontsonanteak

frantsesaren kontsonanteak
idazkera soinuaNAF azalpena adibideak euskaraz
b [b] euskaraz bezala ahoskatzen da bac, colombe, pénible buru hitzean bezala
c (-a, -o, -u), q (-u), k [k] euskaraz bezala ahoskatzen da colle, quoi, kilo kafe hitzean bezala
d [d] euskaraz bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzen doigt, devoir, du dago hitzen bezala
f, ff, ph [f] euskaraz bezala ahoskatzen da faire, effacer, éléphant afari hitzean bezala
g (-a, -o, -u) [g] euskaraz bezala ahoskatzen da gare, gorille, aigu egon hitzean bezala
g (-e, -i), j [ʒ] manger, gifle, jaune, jeu, joli, juin Bizkaieraz mendije edo Zubereraz errejenta hitzetan bezala
l [l] euskaraz bezala ahoskatzen da lire, loisir, lune, alarme, aigle, absolue lagun hitzean bezala
m [m] euskaraz bezala ahoskatzen da; aurretik bokal bat badu, hura sudurkaritu egiten du maire, montrer, homme, emballer, comte madari hitzean bezala
n [n] euskaraz bezala ahoskatzen da; aurretik bokal bat badu, hura sudurkaritu egiten du nature, nuage, bon, abandon, mundain nago hitzean bezala
gn [ɲ] euskaraz ñ letra bezala ahoskatzen da gagner, montagne, accompagner, témoigner, espagnol andereño hitzean bezala
-ng [ŋ] parking, antigang ez dago halakorik
ch [ʃ] euskaraz x letra bezala ahoskatzen da châtaigne, cheval, chicorée, chômage, chuchoter xahutu hitzean bezala
p [p] euskaraz bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzen papa, perdre, pianiste, poche, public; loup, drap pago hitzean bezala
s-, ss, ç [s] euskaraz s letra bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzen sac, assis, leçon sartu hitzean bezala
-s-, z [z] gutxi gorabehera, euskaraz z letra bezala ahoskatzen da chaise, douze zahar hitzean bezala, gutxi gorabehera
t [t] euskaraz bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzen table, témoin, tiers, tout, tuer; août, but talde hitzean bezala
tch [tʃ] euskaraz tx digrama bezala ahoskatzen da tchèque, tchétchène etxe hitzean bezala
v [v] igurzkari ezpain-horzkari ahostuna da; ongi bereizi behar da [b] herskari ahostunarekin, batzuetan hitzak bereizten baitira voir (ez boire) ez dago halakorik
w [w]

[v]

kiwi, weekendwagon ez dago halakorik

Idazkera

aldatu

Frantsesa latindar alfabetoarekin idazten da. Bost diakritiko ditu (azentu zorrotza, azentu zirkunflexua, azentu kamutsa, ze hautsia eta dieresia), baita lotura bat ere (œ). Halaber, æ lotura erabiltzen da maileguan hartutako hitz batzuetan (adibidez, curriculum vitæ).

Idazketak ez du zerikusi handirik gaur egungo ahoskerarekin. Oro har, ahoskera baino kontserbadoreagoa ―hori da, hitzen jatorri etimologikoarekin lotuagoa― da idatzizko forma. Horren arrazoi dira antzinako frantsesaren garaietatik izandako aldaketa fonetiko handiak, idazkera aldaketak astiroago joan baitziren. Hala ere, aldaketa kontziente batzuk izan dira idazketan, latinezko ortografia berrezartzeko xedez eginak:

  • Antzinako frantsesean doit > doigt frantses modernoan, latinezko digitum (hatz) jatorrizkotik hurbilago.
  • Antzinako frantsesean pie > pied frantses modernoan, latinezko pedem (oin) jatorrizkotik gertuago.

Horrenbestez, ia ezinezkoa da idazketa iragartzea ahoskeran soilik oinarrituta. Azken kontsonanteak, bereziki s, x, z, t eta d, mutuak izan ohi dira; eta n eta m, hitzaren amaieran ere hauteman daitezke, aurretik dagoen bokala sudurkaritzen baitute. Aldiz, c, r, f, eta l azken posizioan ere ahoskatzen dira. Adibidez, hitz hauek kontsonantez amaituta idazten diren arren, bokalez bezala ahoskatzean dira: nez, doigt, pied, aller, las, lit, beaux.

Diakritikoek esanahi fonetikoa, semantikoa eta etimologikoa dute.

  • Azentu kamutsa (à, è, ù): a edo u baten gainean, homofonoak beren artean bereizten ditu (à preposizioa, a aditz forma; ou juntagailua, izenordaina); e baten gainean, /ε/ soinua adierazten du.
  • Azentu zorrotza (é): e gainean /e/ soinua adierazten du. Gainera, e letraren atzetik joan ohi zen kontsonante baten (normalean s bat) galera historikoa adierazi ohi du: écouter < escouter (entzun).
  • Azentu zirkunflexua (â, ê, î, ô, û): e letraren gainean, /ε/ soinua adierazten du. Ondoko letra baten omisio historikoa ere adieraz dezake (normalean s bat): château < c(h)astel (gaztelu), fête < feste (jai), sûr < seur (gainean), dîner < disner (afari). Hedaduraz, homofonoen arteko desberdintasuna ere marka dezake: du (de preposizioa + le artikulua) eta (devoir aditzaren partizipioa).
  • Dieresia (ë, ï): normalean diptongoa eratzen duen bokal bat hiatoan dagoela adierazten du: naïve, Noël.
  • Ze hautsia (ç): c letra hutsa izanda /k/ soinuaz ahoskatuko litzatekeena /s/ ahoskatzen dela adierazten du (façade, façon, reçu).

Frantsesez nahitaezkoa da azentua idaztea letra larrietan.[27]

Idazkera hutsa denez, œ lotura oe bokalen hautazko laburdura baino ez da, esanahi berezirik gabekoa, latinezko grafiarekin bat datorrena, besterik gabe (bœuf, sœur, œuvre, mœurs, œil, cœur, chœur).

1990ean, Frantsesaren Kontseilu Gorenak[28] gomendio batzuk eman zituen frantsesaren ortografia eraldatzeko. Frantses Akademiak adierazi zuen gomendio berriak ez zirela aurreko sistema baino hobeak. 2007an, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak dokumentu bat argitaratu zuen, lehen hezkuntzako irakasleei eskatuz ortografia berrituaren arabera irakasteko hizkuntza.[29]

Frantses gramatikaren ezaugarri batzuk

aldatu

Frantsesaren hitz aldagarriak dira izena, determinatzaileak, adjektiboak eta aditzak. Esaldiaren hurrenkera kanonikoa da subjektua-aditza-objektua; hau da, SVO hizkuntza bat da, euskara ez bezala,[30] eta aditzak, nukleoa egiten duenak, gainerako elementuen komunztadura markatzen du.[31] Osagarri zuzena izenordain atono batek ordezten duenean, ordea, aditzaren aurrera pasatzen da (elle mange la pomme > elle la mange). Subjektua nahitaez agertu behar da beti, eta esaldian subjektu ezagunik ez dagoenean forma espletiboren bat jarri behar da (on edo il bezala).[32] Ezezko esaldiak osatzeko, ne adberbioa erabiltzen da pas batez indartua (elle ne vien pas).

Hizkuntza erromantze gehienek bezala, bi genero gramatikal bereizten ditu (maskulinoa eta femeninoa), eta latinezko erakusleetatik eratorritako artikuluak ditu.[33] Frantsesak ez dauka deklinabiderik, baina latinaren kasu arrastoak geratzen dira izenordainen forma batzuetan (adibidez, izenordain tonikoa moi eta atonoa je).[34]

Frantsesez en eta y izenordainak erabiltzen dira, beste hizkuntza erromantze batzuetan bezala (adibidez, katalana). Funtsean, en izenordainak ordezten ditu de preposizioa aurretik duten hitzak edo harekin osatzen diren aditzak; eta y izenordainak ordezten ditu lekuzko osagarriak, à preposizioa aurretik duten hitzak eta harekin osatzen diren aditzak.[35]

Aditzaren barruan, modu indikatiboko passé composé deitutako forman, bi aditz izan daitezke aditz laguntzaile ―beste hizkuntza erromantzetan ez bezala, adibidez gaztelania edo katalana―; gehienetan avoir da laguntzaile, baina être erabili behar da aditz pronominaletan (s'appeler, se laver eta gisakoak) eta mugimenduko 13 aditz intrantsitiboetan. Ezezkoetan, ne eta pas adberbioak aditz laguntzailearen ezker-eskuin ipini behar dira (elle n'est pas venu).[36]

Hiztegia

aldatu

Frantses hitz gehienak latin arruntetik eratorriak dira, edo latinezko edo grekozko sustraietatik abiatuta eraiki ziren. Kasu askotan, erro etimologiko bakar batek bi emaitza sortu ditu: «herritar» edo jatorrizko bat, latin arruntetik bilakatua, eta «ikasi» edo landuago bat, latin klasikotik hartua. Bikote hauetan, izen jatorrizko bat eta adjektibo kultu bat dago:

  • anaia: frère / fraternel, latinez frater / fraternalis
  • hatz: doigt / digital, latinez digitus / digitalis
  • fede: foi / fidèle, latinez fides / fidelis
  • begi: oculus / oculaire, latinez oculus / ocularis

Izen eta adjektibo bikoteak ere badaude:

  • gauza: chose / cause, latinez causa
  • hotz: froid / frigide, latinez frigidum

Zaila izan daiteke hitz frantsesen jatorri latinoa identifikatzea, zeren eta, latin arruntaren bilakaeran, silaba atono asko murriztu baitziren, eta gainerako bokalak edo kontsonanteak nabarmen aldatu.

Berrikiago, Frantziako eta Quebeceko akademien hizkuntza politika izan da frantsesezko baliokideak ematea maileguzko hitzen ordez (batez ere ingelesetik hartutako maileguen ordez), lehendik baziren hitzen esanahia zabalduz edo hitz berriak sortuz, frantsesaren arau morfologikoak jarraituta.[37] Emaitza, sarritan, izan da fenomeno bera deskribatzeko bi hitz (edo gehiago) egotea, frantses neologismoaren arrakastaren arabera:

  • mercatique / marketing
  • finance fantôme / shadow banking
  • bloc-notes / blog
  • ailière / wingsuit
  • tiers-lieu / coworking

Kasu batzuetan, baina, neologismo berria guztiz finkatzea lortu dute (adibide deigarriena, logiciel, ez software; matériel, ez hardware).[38]

Begi neurriz esan daiteke hiztegi txiki batean egon ohi diren 35.000 bat frantses hitz arrunten % 12 beste hizkuntzetatik hartuak direla (grezieratik eta latinetik hartutako hitzak ez dira, noski, aintzat hartzen). Taula honetan agertzen dira frantsesaren oinarrizko hiztegiak dituen maileguen jatorria:[39]

Frantsesaren oinarrizko hiztegia

35.000 hitz

jatorria kopurua ehunekoa
maileguak, guztira 4210 12,0
ingelesa 1054 25,0
italiera 707 16,8
germaniar hizkuntzak 550 13,1
frankoproventzala 481 11,4
arabiera 215 5,1
alemana 164 3,9
hizkuntza zeltak 160 3,8
gaztelania 159 3,8
nederlandera 153 3,6
persiera 112 2,7
hizkuntza amerindiarrak 101 2,4
asiar hizkuntzak 89 2,1
afro-asiar hizkuntzak 56 1,3
eslaviar hizkuntzak 55 1,3
euskara 10 0,2
besterik 144 3,4

Zenbakiak

aldatu

Frantses zenbaketa sistema hein batean hogeitarra da: hogei (vingt) oinarri zenbaki gisa erabiltzen da 60tik 99ra bitarteko zenbakien izenetan. Erreferentzia gisa, euskaraz zenbaki sistema hogeitar zorrotz erabiltzen da.

Hamarrekoak markatzen dituzten izenak bereziak dira 60 arte (dix, vingt, trente, quarante, cinquante eta soixante). Hortik aurrera, sistema hogeitarrera pasatzen da: 75 zenbakia soixante-quinze esaten da, hau da, «hirurogei-hamabost» edo hirurogeita hamabost; 80 zenbakia quatre-vingts esaten da, euskararen gisara, hau da, «lau-hogei» edo laurogei, eta 98, adibidez, quatre-vingts-dix-huit, «lau-hogei-hamazortzi» edo laurogeita hamazortzi. Zenbaketa sistema hori Frantziako Iraultzaren ondoren ezarri zen, zenbaketa sistemak desberdinak bateratzeko, nagusiki hogeitarrak baitziren, hizkuntza zeltikoen (bretainieraren bidez) eta bikingoen eraginez.

Antzinako frantsesean (Erdi Aroan), 30-99 bitarteko zenbaki guztiak 10eko oinarriaren edo 20ko oinarriaren arabera esan zitezkeen: 32 esateko, vint et doze (euskaraz bezala, «hogei eta hamabi»); 50 esateko, dous vinz et diz («bi hogei eta hamar»), 80 esateko uitante edo 90 nonante.[40][41] Sistema estandar hori alda daiteke, dena dela, frantses modernoaren aldaera batzuetan, bereziki Suitzan eta Belgikan.[42]

Maiz erabiltzen diren hitz edo esaldiak

aldatu
Euskara Frantsesa Quebeceko azentua Tours-eko azentua
Frantsesa Français (jendea) edo français (hizkuntza) [fʁ̥ãsɛ]

[fʁ̥ɒ̃sɛ]

Bai Oui [wi]

[wi]

Ez Non [nõ]

[nɔ̃]

Egun on! Kaixo! Bonjour ! (formala) edo salut ! (informala) edo Allô (Quebeceko frantsesa edo telefonoari erantzuten zaionean) [bõʒuːʁ] [bɔ̃ʒuʁ]

Arrasti on! Bonsoir ! [bõswɑːʁ] [bõswaʁ]

Gabon! Bonne nuit ! [bɔn nɥi] [bʌn nɥi]

Ikusi arte! Au revoir ! [ɔʁvwɑːʁ]

[oʁ(ø)vwaʁ]

Egun ona izan! Bonne journée ! [bɔn ʒuʁne]

[bʌn ʒuʁne]

Mesedez S'il vous plaît (formala) edo s'il te plaît (informala) [sɪl vu plɛ]

[sil vu plɛ]

Eskerrik asko Merci [mɛʁsi] [mɛʁ̥si]

Ez horregatik De rien (informala) edo (il n'y a) pas de quoi; ce n'est rien (informala) («hori ez da ezer»); je vous en prie (formala), je t'en prie (informala) edo bienvenue (Quebec) [də ʁjẽ] [dœ ʁjæ̃]

Barka, barkatu Pardon, désolé(e) edo je suis désolé (gizonezkoak), je suis désolée (emakumezkoak), edo excuse-moi (informala), excusez-moi (formala), edo je regrette [paʁdɒ̃]

/ [dezɔle]

[paʁdõ]

/ [dezɔle]

Nor? Qui ? [ki]

[ki]

Zer? Quoi ? (informala) edo Pardon ? (formala) [kwa] [kwa]

Noiz? Quand ? [kæ̃]

[kɒ̃]

Non? Oú ? [u] [u]

Zergatik? Pourquoi ? [puʁ̥kwa]

[puʁ̥kwa]

Nola deitzen zara?, Nola duzu izena? Comment vous appelez-vous? (formala) edo comment t'appelles-tu? (informala) [kɔmã vu z‿aple vu], [kɔmã t‿apɛl t͡sy] [kɔmɒ̃ vu z‿aple vu]

, [kɔmɒ̃ t‿apɛl ty]

Deritzen naiz, izena dut... Je m'appelle... [ʒø mapɛl]

Zein Quel, quels (maskulinoa, pl.); quelle (femeninoa) [kɛl] [kɛl]
Zeren Parce que, car [paʁ̥skœ]

[paʁ̥s(ø)kø]

Izan ere À cause de [a kou̯z dœ] [a koz dø]

Bada Donc [dõːk] [dõk]

Agian Peut-être [pœt‿aɪ̯tʀ̥]

[pøt‿ɛtʁ̥]

Nola? Comment ? [kɔmã] [kɔmɒ̃]

Zenbat? Combien ? [kõbjẽ] [kõbjæ̃]

Ez dut ulertzen / ez dizut ulertzen Je ne comprends pas [ʒœ nœ kõpʁ̥ã pɔ]

[ʒø nø kõpʁ̥ɒ̃ pa]

Bai, ulertzen dut Oui, je comprends.Galdera ezezkoan egina bada, si erabiltzen da. [wi ʒœ kõpʁ̥ã]

[wi ʒø kõpʁ̥ɒ̃]

Ados nago Je suis d'accord, d'accord [ʒə sɥi dakɑɔ̯ʁ] [ʒø sɥi dakɔʁ]
Lagundu! Au secours ! à l'aide ! [o skuːʁ]

[o søkuːʁ]

Zer ordutan... À quelle heure ? [a kɛl aœ̯ʁ] [a kɛl œʁ]
Gaur Aujourd'hui [oʒuʁd͡zɥi] [oʒuʁdɥi]
Lagunduko didazu(e), mesedez? Pouvez-vous m’aider s’il vous plaît ? Pourriez-vous m’aider s’il vous plaît ? (formal) edo Peux-tu m’aider s’il te plaît ? Pourrais-tu m’aider s’il te plaît ? (informala) [puve vu mɛːde sɪl vu plɛ] [puve vu mede sil vu plɛ]
Non dago komuna? Où sont les toilettes ? [u sõ le twalɛt] [u sõ le twalɛt]

Ez dut frantsesez hitz egiten Je ne parle pas français [ʒœ nœ paʁl pɔ fʁãsɛ] [ʒø nø paʁl pa fʁɒ̃sɛ]
Ez dakit Je ne sais pas [ʒœ se pɔ]





[ʒœ n(œ) se pɔ]



[ʒœ n(œ) se]

[ʒø sɛ pa]



[ʒø n(ø) sɛ pa]



[ʒø n(ø) sɛ]
Badakit Je sais [ʒœ se] [ʒø sɛ]
Egarri naiz J’ai soif [ʒe swaf] [ʒe swaf]
Gose naiz J’ai faim [ʒe fẽ] [ʒɛ fæ̃]
Zer moduz? Nola zaude? Nola zabiltza? Comment allez-vous ? (formala) edo Ça va ? Comment ça va ?(informala) [kɔmã t‿ale vu] [kɔmɒ̃ t‿ale vu]
(Oso) ongi, (oso) ongi nago Je vais (très) bien (formala) edo Ça va (très) bien, Tout va (très) bien (informala) [ʒœ vɛ (tʁɛ) bjẽ] [ʒø vɛ (tʁɛ) bjæ̃]
(Oso) gaizki, (oso) gaizki nago Je vais (très) mal (formala) edo Ça va (très) mal, Tout va (très) mal (informala) [ʒœ vɛ (tʁɛ) mal] [ʒø vɛ (tʁɛ) mal]
Tira, hainbestean, erdipurdi Assez bien edo Ça va comme ci, comme ça, edo Ça va [ase bjẽ] [ase bjɛ̃]
Ondo nago Ça va bien [sa vɔ bjẽ] [sa va bjɛ̃]
(Nola) lagun zaitzaket? Laguntza behar duzu? Laguntza behar dugu! (Comment) puis-je vous aider ? Avez-vous besoin d'aide ? Nous avons besoin d'aide ! [(kɔmã) pɥiʒ vu z‿ɛːde] [(kɔmɑ̃) pɥiʒ vu z‿ede]

Frantsesaren aldaerak

aldatu

Frantsesaren eskualde aldaera edo dialektoak bi modutan uler daiteke:

  • Alde batetik, kontuan hartuz frantsesa oïl hizkuntzen sinonimoa dela; ondorioz, oïl eremuko aldera erromaniko guztiak frantsesaren aldaerak direla uler daiteke.
  • «Eskualdeko frantsesa» deritzona kontuan hartuz, hau da, frantses estandarretik hurbil jarraitzen duten eskualdeko aldaera guztien batasuna. Zentzu hori erabiltzen dugu hemen.

Zenbait neologismo eskualdeko frantsesaren hiztegitik ere har daitezke. «Eskualdeko frantsesa» frankofoniaren zati batzuetan erabiltzen diren hitzak edo esamoldeak dira, baina ez frantsesaren hiztegi arauemailean, edo ez frankofonia osoan. Ez da lagunarteko hizkuntza, baizik eta modu desberdinean eboluzionatu duen frantsesa.

Frantziako iparraldeko zati batzuetan, eta Parisko frantsesean (gaur egungo estandartzat hartzen dena), adibidez, goizeko janariari petit déjeuner esaten zaio, eguerdiko janariari déjeuner, eta gauekoari dîner; souper, berriz, izan daiteke gau-gauez egindako otordu txikia. Aldiz, Frantziako hegoaldean, Quebecen, Kanadako gainerako lekuetan, Belgikan eta Suitzan, antzinako otorduen izenak erabiltzen dira: déjeuner, dîner eta souper okzitanieraren eta katalanaren antzera.[43] Quebecen, Kanadako gainerako frantses lekuetan, Suitzan, Belgikan eta Frantziako zenbait eskualdetan, «tantôt» esaten estandarrean «tout à l'heure» esaten dena adierazteko.[44] Quebecen, magasiner esaten dute erosketak egitea, ingelesezko shopping saihesteko, baina Frantzian, ordea, barbarismotzat hartua da.[45] Senegalen eta Afrika frankofonoan, essencerie erabiltzen dute «gasolina zerbitzugune» esateko, station-service ingelesaren kalkoa saihestearren, nahiz Frantzian barbarismotzat hartzen den.[46] Quebecen eta Kanadako beste leku frankofono askotan, avoir une blonde esten dute «neska lagun bat izatea», eta avoir un chum «senargaia izatea».[47]

Frantzian

aldatu

Parisko frantsesa

aldatu

Parisko frantsesak ia ordeztu ditu Île-de-Franceko oïl eremuko tokiko aldaera guztiak, ez bakarrik paristarrentzat ulergaitz diren patois dialektoak, baizik Parisen inguruko frantses estandarraren aldaera guztiak. Normandiako frantses gazte baten eta paristar gazte baten arteko aldeak, adibidez, oso txikiak dira kasu gehienetan, Frantzian eta, bereziki, Parisen historikoki izan den aniztasunari erreparatuz gero.[48][49]

Parisko frantsesa denbora luzez izan da frantsesaren araua munduko frankofono guztientzat, eta frantsesean eragina izaten jarraitzen du, bere osotasunean ulertuta. Hori dela eta, sarritan Parisko frantsesa hartzen da erreferentzia gisa, beste frantses aldaera batzuekin konparatu ahal izateko.

Hala ere, Parisko frantsesak baditu frantsesaren arau tradizionalaren aurkako bilakaera batzuk, Frantzia osoan onartu eta hiztegietara iritsi direnak. Halakoak ez dira aise irensten frantsesez hitz egiten den beste laku batzuetan, bereziki Quebecen, non Parisko frantsesaren eragina apalagoa baita.[50]

Kanadan

aldatu
 
Seinale elebidunak Monctonen (Brunswick Berria)
 
Zirkulazio seinalea Trois-Rivières-en.

Jacques Cartier heldu zenetik Kanadara, frantsesa izan zen Frantzia Berriko hizkuntza ofiziala.[51] Frantziatik iritsitako zenbait populazio bolada Kanadako ekialdean ezarri ziren. Horien artean, Atlantikoko lau probintzietan ―Eskozia Berrian, Brunswick Berrian, Eduardo Printzearen Uhartean eta Ternuan― bizi diren akadiarrak.[52] Kanadako probintzia guztietan daude jatorri frantseseko frankofono ugari.[53]

Quebecen

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Quebeceko frantses»

Quebecen, bereziki, frantses hizkuntza ez da gehienbat metropoliaren ekarpenetatik elikatu, eta ez da haren eraginpean egon ingelesek 1759an konkistatu eta XX. mendera arte. Hango frantsesak XVIII. mendeko itsastarren hiztegitik hartutako lexikoaren eraginak gorde ditu ―adibidez barrer la porte esamoldea fermer (itxi) hitzaren ordez―, baita iparramerikar frantsesaren forma arkaikoak ere: breuvage (Frantzian, edabe) esaten dute boisson (edari) termino estandarraren ordez; hori da, breuvage hitzak antzinako esanahi neutroa gorde du.[54]

XX. mendearen bigarren erditik aurrera, benetako ingeniaritza linguistikoak parte handi bat hartzen du Quebeceko frantsesaren bilakaeran, bestek beste quebectar neologismoak sortzea eta hedatzea anglizismoak ordezteko. Horrela, posta elektronikoko mezuari courriel esaten diote e-mail ordez; clavardageclavier (teklatu) eta bavardage (berriketa) konbinatuta― esaten dute chat ordez, eta zabor postari, berriz, pourriel esaten diote, spam ordez.

Office québécois de la langue française (OQLF, Frantses hizkuntzaren quebectar bulegoa) erakundeak bere eginkizunen artean ditu Frantses Akademiarenak, Quebeceko frantsesari dagokionez, hau da, eginkizuna aldi berean arautzaileak eta aholkularitzazkoak.[55] Frantsesez hitz egiten den herrialdeetan, OQLFren eta Quebeceko frantsesaren eragina handia da, lexikoaren arloan (anglizismoen trataera, neologismoak eta abar), baita Quebecetik kanpo ere; esate baterako, Frantses Akademiak quebectar ekarpen lexiko asko «inportatu» izan ditu, nazioarteko frantsesa aberastuz eta termino horiek mundu frankofonoan zabaltzeko aukera emanez. Adibidez, hasieran quebectar «markatutzat» hartua bazen ere, courriel (posta elektronikoko mezua) terminoa hitz estandartzat hartzen da frankofonia guztian («nazioarteko frantsesa» esaten dena), eta ez da nahitaez bereizitzat hartzen.[56]

OQLFk terminologiaren gaietan duen helburua ez da nazioarteko frantsesaren arauetatik aldentzea, baizik eta Ipar Amerikako aldaera arautzea, frantsesaren arau elkartuen arabera. Alde horretatik, bulego honetako hiztegiak Quebeceko frantsesaren nazioarteko ekarpena aberasten laguntzen du. Bulegoak terminologia hiztegi eta terminologia tresna ugari eskaintzen ditu Interneten.[57]

Frantses Hizkuntzaren Kartak edo «101 Legeak» (1977) Quebeceko probintzian frantsesa formalizatu eta babesteko aukera eman zuen. Gainera, Quebeceko gobernuaren lehentasunetako bat da herritar iritsi berriek frantsesa ikastea.[58]

Frantsesa munduan

aldatu
 
Frantsesaren hedakuntza Europar Batasunean eta herrialde hautagaietan.
 
Publizitate elebiduna, arabieraz eta frantsesez, Aljerian

Frantsesa herrialde askotako hizkuntza ofiziala da, eta beste herrialde askotan erabiltzen da. Frantsesez egiten duten herrialdeetako batzuk «frankofoniaren» barruan biltzen dira. Testuinguru linguistikotik haratago, Frankofoniaren Kontseilu Gorena plataforma bat da munduko herrialdeen heren baten trukeetarako. Joera horrek berretsi egiten du munduan frantsesaren lekua birdefinitu egin dela. Frantziako Kanpo Gaietako Ministerioak 2022an egindako kalkulu baten arabera, 361 milioi frantses hiztun dago munduan, horietatik % 61,8 Afrikan; 131 milioi pertsona ari da frantsesez ikasten; eta frantsesa da laugarren hizkuntza erabiliena Interneten.[59]

Taula honetan laburtzen dira munduan frantses hiztun gehien dituzten herrialdeak:

Frantses hiztun gehieneko

herrialdeak (2022)[60]

herrialdea milioi hiztun
1   Frantzia 66
2   Kongoko Errepublika Demokratikoa 48,9
3   Aljeria 14,9
4   Maroko 13,4
5   Alemania 12,3
6   Italia 11,8
7   Kamerun 11,5
8   Erresuma Batua 11,3
9   Kanada (guztira) 11
10   Boli Kosta 9,3
11   Belgika 8,8
12   Quebec 8
13   Madagaskar 6,9
14   Tunisia 6,3
15   Burkina Faso 5,9
16   Suitza 5,9

Frantsesa, nazioarteko hizkuntza

aldatu

Latinaren ondorengo izanik, frantsesak nazioarteko hizkuntza gisa ordezkatu zuen hura XVII. mendean, baina Bigarren Mundu Gerraren ostean, ingelesari lekua utzi behar izan zion.[61] 1685ean, Pierre Bayle filosofo eta lexikografoak idatzi zuen frantsesa zela «Europako herri guztien komunikazio era».[62] Hegemonia horren arrazoi nagusia zen estatu frantsesak garai hartan zuen boterea. 1714ko martxoaren 6an, Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera markatu zuen Rastatteko Ituna frantsesez soilik idatzi zen.[63]

Esan daiteke frantsesa nazioarteko hizkuntza nagusia izan zela 1919 arte. Izan ere, urte hartan Georges Clemenceau Frantziako lehen ministroak onartu behar izan zuen Versaillesko Ituna, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman ziona, frantsesez eta ingelesez idatzia izatea.[64] Orduz geroztik, ingelesak eremua irabazi besterik ez du egin nazioarteko harremanetan, frantsesaren kaltez.

XXI. mendearen hasieran, frantsesak oraindik ere bere aldeko lehentasun asko gordetzen zituen.. Nazioarteko erakundeek hizkuntza ofizial bat baino gehiago onar badezakete, gatazkarik izanez gero erreferentzia hizkuntza frantsesa da nagusiki.[65]

Horren adibide izan zen ingelesa ezarri nahi izan zutenean frantsesaren ordez, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen hizkuntza gisa. Karta Olinpikoaren 23. artikuluak honela dio: «NOBen hizkuntza ofizialak frantsesa eta ingelesa dira. (..) Karta Olinpikoan eta NOBen beste edozein dokumentutan frantsesezko eta ingelesezko testuak bat ez badatoz, frantsesezkoa nagusituko da, non eta berariaz besterik idatzirik ez dagoen».[66]

Nazioarteko erakunde batzuetan, hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da; hori da kasua, esate baterako, Posta Batasun Unibertsalean.[67] Hala ere, ingelesa lehenetsia da frantsesaren aldean zientzia argitalpenetan edo NBEren tribunatik egindako diskurtsoetan, adibidez. Europar Batasunean, ingelesaren gailentasuna gero eta nabariagoa da.[68]

Frantsesak bere posizio instituzionalari eusten dion arren, eguneroko bizitzan lan hizkuntza gisa duen erabilera higatzen doa, baita Frantzia barnean ere.[69]

Hizkuntza ofiziala

aldatu

Frantsesa nazioarteko erakunde askoren hizkuntza ofizial bat da.

Frantsesa Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (OECD) bigarren hizkuntza da, nahiz egoitza Parisen duen. Nazio Batuen eta UNESCOren sei hizkuntza ofizialetako bat da (berarekin batera: ingelesa, gaztelania, errusiera, txinera mandarina eta arabiera).

Horrez gain, frantsesa nazioarteko erakunde eta antolamendu ugariren hizkuntza ofiziala da.

Laneko hizkuntza

aldatu

Ofiziala izateaz gain, frantsesa Nazio Batuen Erakundearen eta haren erakunde guztien bi lan hizkuntzetako bat da. Frantsesa Afrikako Batasunaren hiru hizkuntzetako bat da. Halaber, Europar Batasunaren eta Europako Batzordearen lan hizkuntza nagusietako bat da, ingelesarekin eta alemanarekin batera.[70]

Praktikan, frantsesa lan hizkuntza gisa erabiltzea ordenagailu tresnen erabileran islatu beharko litzateke, hala nola web semantikoan.

Atzerriko hizkuntza

aldatu

Afrikan azkarren hazten den hizkuntza da frantsesa, erakundeen edo unibertsitateen hizkuntza ofizial edo atzerriko hizkuntza gisa.[71]

Frantsesa mundu osoko unibertsitate askotan irakasten da, eta eragin berezia du mundu diplomatikoan, kazetaritzan, esparru judizialean eta akademikoan. Frantsesa Europar Batasuneko eskoletan gehien irakasten den atzerriko bigarren hizkuntza da. Errumania eta Bulgaria 2007ko urtarriletik Europar Batasunean sartu zirenez geroztik, frantsesak aurrera egin zuen Europar Batasunean gehien irakatsitako atzerriko hizkuntza gisa, ingelesaren ondoren. Oro har, frantsesak munduan gehien irakatsitako hizkuntzetako bat izaten jarraitzen du.[72]

Gaztelaniak Latinoamerikan duen hedadura eta sustraitze handiaren ondorioz, kontinente horretan bakarrik ez da frantsesa atzerriko lehen hizkuntza. Ingelesez mintzo diren beste herrialde batzuetan (Irlanda, Kanada, eta abar), frantsesak eutsi egiten dio irakasten den atzerriko lehen hizkuntza izateari, luzaz beste hizkuntzen aurretik.[73]

Frankofonoak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Frankofonia»
 
Seinale elebidunak Guernsey uhartean (Erresuma Batua).
 
Kale izen elebidunak Puducherryn (India)

Hizkuntza bateko hiztunen kopuru osoa zehaztasunez neurtzea zaila den arren, munduan gehien hitz egiten diren 10 hizkuntzetako bat frantsesa dela kalkulatzen da. Zehazki, Ethnologue ikerkuntza eta datu biltegiak 2023an emandako datuen arabera, frantsesa munduko 5. hizkuntza mintzatuena da.[74]

NBEren proiekzioek zenbait agertoki garatu dituzte frankofoniaren etorkizunari buruzko hipotesiak ebaluatzeko, 2050. urteari begira. Frantsesaren etorkizuna, neurri handi batean, Afrikako irakaskuntzaren garapenaren mende egon daiteke; hiztunen kopurua nabarmen alda dezakeenez.[75] Agertoki ezkorrenaren arabera, egungo kopuruan eta aldaketa demografikoetan oinarritua, frantsesak 276 milioi pertsona izango ditu mundu osoan 2050ean. Agertoki baikorrenean, aldiz, zifrak erabat desberdinak izango lirateke. Mundu guztiarentzako irakaskuntzarekin eta Afrikako biztanleriaren hazkundearekin, frantses hiztunen kopurua 680 milioitik gorakoa izatera iritsi daiteke. Jakina, hori ez da gertatuko iparraldeko herrialde frankofonoen laguntzarik gabe.[75]

Hori hala baldin balitz, frankofonoek munduan duten pisu demografikoak beste dimentsio bat hartuko luke: munduko biztanleen % 8 frantsesez mintzatuko da 2050ean, 2020ko % 2,9ren aldean. Hegoaldeko herrialdeen eskolatze orokortua gertatzen bada, afrikarrak frantses hiztun guztien % 80 baino gehiago izango dira, eta europarrak, berriz, %11 baino gutxiago.[75]

Literatura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Frantsesezko literatura»

Historian zehar, frantsesezko idazle famatuak anitz izan dira: besteak beste, Alexandre Dumas, Jules Verne, Victor Hugo, Albert Camus, Jean-Paul Sartre, Simone Beauvoir eta Marguerite Duras. Dozena bat idazle baino gehiagok eskuratu dute Literaturako Nobel Saria, hizkuntza horretaz idatziz. Bestela, Goncourt Saria frantsesezko idazleen artean banatzen da urtero eta Frantziako garrantzitsuena da.

Antzinako frantseseko lehen idatzia Estrasburgoko Zinaren erromantzezko bertsioa da (842). XII. mendean historia kronikak idatzi ziren batez ere; egitandien kantak, horietako zaharrena Chanson de Roland (1100), Ingalaterrako eskuizkribu batetik kopiatua. XIII. mendean frantses literatura lan garrantzitsuenak, normandiarren konkistaren ondorioz, Ingalaterran egin ziren, baina XIV. menderako Frantzian idatzi ziren berriro.

Ahozko literatura bidezko epikak Erdi Aro osoan aurrera egin zuen (Roman de la rose). Antzerki zaharrenak liturgikoak izan ziren, eta lan horiez gainera, fabulak ere ugari idatzi ziren mende berean. XVI. mendea aberatsenetakoa izan zen literatura emaitzetan: Errenazimentu garaikoak dira François Rabelais, Pierre de Ronsard eta Michel de Montaigne. Antzerkian eta poesian Italiatik etorri ziren aldaketak eta berrikuntzak, eta prosan teologia, politika eta zientzia gaiak erabili ziren. François de Malherbe XVII. mendeko poeta eta teoriagile garrantzizkoa izan zen, eta hizkuntzaren dotoretasunaz arduratu zen. René Descartes eta Blaise Pascal hitz lauzko saioengatik eta filosofia lanengatik dira ezagunak. Antzerkian, Pierre Corneille eta Jean Racine Frantziako tragedia klasikoaren idazle nagusiak dira, eta Molièrek arrakasta handiko komediak idatzi zituen.

Marie de La Fayettek lehen eleberria idatzi zuen, La Princesse de Clèves (1672). XVIII. mendean klasikotasuna alde batera utzi zuten aldaketa handiak izan ziren: Voltaireren tragediak, Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen komediak, eta poesia eta eleberri ugari, baina garai hartako literaturaren ezaugarri nabarmenena pentsamendu arrazionalaren eragina izan zen (Voltaireren Filosofia eskutitzak, eta Denis Dideroten entziklopedia lanak).

Frantziako Iraultzak, hala ere, ez zituen literatura lanetarako aukera onak eskaini, eta idazleek ezkutuan idatzi zuten zenbaitetan (François-René de Chateaubriand). Monarkia berriz indarrean jarri zenean, askatasun handiagoa izan zuten idazleek; frantses erromantizismoaren garaia izan zen: poesian aipatzekoak dira Alphonse de Lamartine, Alfred de Vigny, Victor Hugo, eta Alfred de Musset. Eleberriak ere gora egin zuen (Honoré de Balzac, La Comédie humaine; Stendhalen eleberriak).

Erromantizismoaren ondoren parnasianismoaren garaia iritsi zen, eta teknika zehatzagoak erabiltzen hasi ziren (Théophile Gautier, poesian). XIX. mendean errealismoa nagusitu zen, eta Emile Zolak naturalismoa sortu zuen (Guy de Maupassanten kontakizun laburrak ere eskola horretakoak ziren). Poesian, Charles Baudelairek sinbolismoari bidea zabaldu zion (Stéphane Mallarmé ere talde bereko poeta zen), eta Arthur Rimbaud poesia modernoaren aitzindaria izan zen. XX. mendeko eleberri garrantzitsuenak Marcel Prousten À la recherche du temps perdu (1914-1927), eta André Gideren Les faux-Monnayeurs izan dira, besteren artean. Baina eleberriaren garai emankorrena 1940. urteaz geroztikoa da: Simone de Beauvoir, Albert Camus, eta Jean-Paul Sartre. Antzerki lanetan, Samuel Becketten berrikuntzak, Jean Geneten antzerki antisoziala eta antinaturalista, eta Eugène Ionescoren antzerki «garbia» nabariak dira.

Musika

aldatu

Hizkuntza horretaz abestu duten artista ezagunen artean, Édith Piaf, Jacques Brel, Charles Aznavour, Georges Brassens, Georges Moustaki, Manu Chao eta Youssou N'Dour daude, besteak beste.

Zinema

aldatu

Lumière anaiak zazpigarren artearen sortzaileak izan ziren, eta ordutik frantsesezko zinemak ohorezko lekua du, bai Europan, bai mundu osoan ere. Artista guztiz arrakastatsuak Brigitte Bardot, Alain Delon, Yves Montand, Catherine Deneuve, Gérard Depardieu, Juliette Binoche, Jean Reno eta Audrey Tautou dira, esate baterako.

Zinema zuzendarien artean, Jean Vigo, Jean Renoir, Jean-Luc Godard, François Truffaut, Éric Rohmer, Luc Besson eta Krzysztof Kieslowski azpimarratzekoak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. «Countries and Languages - Megalanguages around the World - Nations Online Project» web.archive.org 2023-06-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  3. (Frantsesez) «Le bilinguisme français-anglais au Canada : tendances récentes après cinq décennies de bilinguisme officiel» web.archive.org 2023-07-17 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  4. Francophonie., Organisation internationale de la. (2007). La francophonie dans le monde. 2006-2007. Nathan ISBN 9782098821774. PMC 144615162. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  5. (Frantsesez) Jacquin, Gérard. (2016-07-19). Argod-Dutard, Françoise ed. «L’émergence du français ou la rencontre du latin vulgaire avec des parlers celtiques puis germaniques» La langue française : de rencontres en partages : Quatrièmes Lyriades de la langue française (Presses universitaires de Rennes): 27–38. ISBN 978-2-7535-4585-4. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  6. (Frantsesez) Tournier, Maurice. (2014-03-03). «Histoire résumée de la « langue française »» Propos d’étymologie sociale. Tome 3 : Des sources du sens (ENS Éditions): 279–300. ISBN 978-2-84788-430-2. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  7. (Frantsesez) Lafitte, Jean; Pépin, Guilhem. (2008). Dante : les langues d'oïl, d'oc et de si. Université de Laval (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  8. Behrens, D.. (1887). «Grammatikalisehe und lexikalische Arbeiten über die lebenden Mundarten der langue d'oc und der langue d'oïl» Zeitschrift für neufranzösische Sprache und Literatur 9: 92–214. ISSN 1619-7097. (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  9. (Frantsesez) Leclerc, Jacques. (2023). «Histoire du français : Ancien français» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  10. Böhme-Eckert, Gabriele. (2004-05-01). «De l'ancien français au français moderne : l'évolution vers un type « à part » à l'époque du moyen français:» Langue française n°141 (1): 56–68.  doi:10.3917/lf.141.0056. ISSN 0023-8368. (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  11. (Frantsesez) Mandeville, Jean de (1300?-1372) Auteur du texte; texte, Jean de Bourgogne (13 ?-1372) Auteur du; Enlumineur, Maître de Jean de Mandeville; texte, Jean de Mandeville Auteur du. Jean de Mandeville, Voyages ; Jean de Bourgogne, De morbo epidemiae, traduction française sous le titre Préservation de Epidémie. vol. I: Jean de Mandeville, Voyages (version continentale).. Bibliothèque national de France - Gallica (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  12. (Frantsesez) 1.° Henrici de Amondavilla practica chirurgiae : pars ferè dimidia desideratur. — 2.° Jesu, filii Haly, epistola, sive tractatus de aegritudinibus oculorum, et earum curatione. — 3.° Anonymi fragmentum de meteoris. — 4.° Avicennae liber de viribus cordis et medicinis cordialibus ; interprete Arnaldo de Villanova. — 5.° Anonymi tractatus de aedificatione, nutritione, conservatione et transportatione apum. — 6.° Liber de coquina, sive de praeparatione ciborum. — 7.° Alius tractatus de coquina : gallico idiomate. — 8.° Excerpta è libro Palladii Tauri Aemiliani, de agricultura. — 9.° Liber de vindemiis à domino Burgundo, Pisano, de graeco in latinum fideliter translatus. — 10.° Joannis Mesuae chirurgia, quam Ferrarius Judaeus, Chirurgus, ex arabico sermone in latinum transtulit : libris quinque. — 11.° Flores veterum Poëtarum Latinorum. — 12.° Anonymi libellus de simplici medicina. — 13.° Joannis Mesuae practica, abbreviata à Magistro Joanne de Palma.. Bibliothèque national de France - Gallica 1301-1400 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  13. «Pourquoi la République a-t-elle voulu réprimer les langues régionales ?» web.archive.org (Radio France) 2023-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  14. Perrot, Marie-Clémence. (1997). «La politique linguistique pendant la Révolution française» Mots. Les langages du politique 52 (1): 158–167.  doi:10.3406/mots.1997.2474. (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  15. (Frantsesez) Université de Laval (web.archive.org). (2023). Histoire du français : La Révolution française et la langue nationale (1789-1870). (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  16. (Frantsesez) Grégoire, Henri-Baptiste Grégoire. (Le 16 prairial an II (1794-06-04)). Rapport sur la nécessité et les moyens d'anéantir les patois et d'universaliser la langue française. Université de Laval (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  17. (Frantsesez) Francalanza, Éric. (2019-04-16). Argod-Dutard, Françoise ed. «Le français au xviiie siècle : quelle réussite ? : Le concours de l’Académie de Berlin (1783) sur l’universalité de la langue française» Le français, une langue pour réussir (Presses universitaires de Rennes): 37–57. ISBN 978-2-7535-5738-3. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  18. (Frantsesez) Costa, James. (2012-11-27). «De l’hygiène verbale dans le sud de la France ou Occitanie» Lengas. Revue de sociolinguistique (72): 83–112.  doi:10.4000/lengas.116. ISSN 0153-0313. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  19. (Frantsesez) Joean, Lionel. (2021-11-20). La langue catalane et son histoire. Université de Laval (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  20. (Frantsesez) Faby-Audic, Armelle Faby. (2013-09-21). La langue bretonne à Arradon au XXe siècle : réflexion sociolinguistique sur l'histoire du breton à travers un exemple particulier. Université de Bretagne occidentale - Brest (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  21. (Frantsesez) Urteaga, Eguzki. (2022-10-23). «Structuration, fondements et objectifs de la politique linguistique au Pays Basque» Lengas. Revue de sociolinguistique (91)  doi:10.4000/lengas.6269. ISSN 0153-0313. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  22. (Frantsesez) Colonna, Romain. (2012-11-27). «La revitalisation du corse ou l’émergence de projets de société concurrents» Lengas. Revue de sociolinguistique (72): 113–132.  doi:10.4000/lengas.117. ISSN 0153-0313. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  23. (Frantsesez) Walter, Henriette. (1988). Le français dans tous les sens. Paris : R. Laffont ISBN 978-2-221-05254-9. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  24. (Frantsesez) Kamoun, Chaneze. (2017). Phonétique essentielle du français. Didier ISBN 978-2278087310. (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  25. (Ingelesez) Hansen, Anita Berit; Juillard, Caroline. (2011-11). «La phonologie parisienne à trente ans d'intervalle – Les voyelles à double timbre» Journal of French Language Studies 21 (3): 313–359.  doi:10.1017/S0959269510000347. ISSN 1474-0079. (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  26. (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. (2015-06-30). «Different distributions of contrastive vowel nasalization in Basque» Loquens 2 (1): e017–e017.  doi:10.3989/loquens.2015.017. ISSN 2386-2637. (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  27. Académie française. (2023-03-17). «Accentuation des majuscules» Dictionnaire de l’Académie française (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  28. (Frantsesez) «Le Conseil supérieur des langues | Ministère de l'Education Nationale et de la Jeunesse» web.archive.org 2022-06-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  29. (Frantsesez) Boy, Louis. (2016-02-04). «Réforme de l'orthographe : cinq questions pour mettre les points sur les "i"» franceinfo: (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  30. Euskaltzaindia. «1.2. Euskara SOV hurrenkerako hizkuntza da - Euskararen Gramatika» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  31. (Frantsesez) Fuchs, Catherine; Goffic, Pierre Le. (2007). Le français moderne, entre V2 et SVO ?. Peter Lang, 17 or. (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  32. Widera, Carmen. (2022-06-01). «L’emploi du pronom sujet explétif il en français moderne : une analyse micro-diachronique de l’oral:» Langages N° 226 (2): 55–68.  doi:10.3917/lang.226.0055. ISSN 0458-726X. (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  33. Iliescu, Maria. (2010-04-12). «Aspects de l'évolution de l'article défini en français et en roumain:» Travaux de linguistique n° 59 (2): 13–23.  doi:10.3917/tl.059.0013. ISSN 0082-6049. (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  34. (Ingelesez) de Kok, Ans. (1993-08-13). Aertsen, Henk ed. «Sur l’origine de l’emploi des formes toniques du pronom personnel régime avant les formes verbales non finies (infinitives ou participiales) en ancien français» Historical Linguistics 1989: Papers from the 9th International Conference on Historical Linguistics, New Brunswick, 14–18 August 1989 (John Benjamins Publishing Company): 249.  doi:10.1075/cilt.106.19kok. ISBN 978-90-272-3608-1. (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  35. (Frantsesez) «Les pronoms compléments y et en» web.archive.org 2023-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  36. (Frantsesez) Banque de dépannage linguistique. (2023-03-21). «AVOIR et ÊTRE : auxiliaires essentiels à la conjugaison» Office québécois de la langue française (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  37. (Frantsesez) Niklas-Salminen, Aïno. (2021). «Les recommandations officielles proposées pour remplacer les anglicismes dans le Petit Robert de la langue française» Kalbotyra 74: 141-159.  doi:10.15388/kalbotyra.2021.74.8. ISSN 1392-1517. (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  38. (Frantsesez) Gouvernement du Québec. (2016). Les anglicismes : des emprunts à intérêt variable ?. Office québécois de la langue française (web.archive.org) ISBN 978-2550788348. (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  39. (Frantsesez) Walter, Henriette; Walter, Gérard. (2014). Dictionnaire des mots d'origine étrangère. Paris: Larousse ISBN 978-2035903785. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  40. (Frantsesez) Schwer, Sylviane R.. (2018). Dire les nombres : origine de la numération française. Bordeaux: Journées nationales APMEP, (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  41. (Ingelesez) Einhorn, Elsabe. (2010). Old French : a concise handbook. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0511620966. (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  42. (Frantsesez) Avanzi, Mathieu. (2017-03-26). «Comment dit-on 80 en Belgique et en Suisse ?» Français de nos régions (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  43. (Frantsesez) andrethibault3. (2018-04-03). «Le midi, vous déjeunez ou vous dînez ?» Français de nos régions (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  44. (Frantsesez) «tantôt» Dictionnaire Orthodidacte (web.archive.org) 2022-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  45. (Frantsesez) «Magasiner | Définition français canadien» Je Parle Québécois (web.archive.org) 2023-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  46. (Frantsesez) Académie française. «essencerie» Dictionnaire de l’Académie française (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  47. (Frantsesez) «Chum | Définition français canadien» Je Parle Québécois (web.archive.org) 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  48. (Frantsesez) Boula de Mareüil, Philippe. (2013-12-01). «D’où viennent les accents régionaux ? Paris, Le pommier (collection Les Petites Pommes du Savoir), 2010. Compte rendu de Françoise Gadet, Université de Paris Ouest:» Langage et société N° 146 (4): 150a–151.  doi:10.3917/ls.146.0151. ISSN 0181-4095. (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  49. (Frantsesez) «Philippe Boula de Mareüil : " Les parlers régionaux sont en voie de disparition "» La Revue française de Généalogie (web.archive.org) 2023-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  50. (Frantsesez) Legaré, Anne. (2005). «La France et le Québec» Cités 23 (3): 89.  doi:10.3917/cite.023.0089. ISSN 1299-5495. (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  51. (Frantsesez) Garneau, F.-X.. (1852). Histoire du Canada. Tome troisième : depuis sa découverte jusqu'à nos jours. Québec ISBN 978-0665016974. (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  52. (Frantsesez) Arsenault, Bona. (2018). Histoire des Acadiens. Québec: Fides ISBN 978-2762142310. (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  53. (Frantsesez) Centre de la francophonie des Amériques. (2022-07-02). La francophonie au Canada. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  54. (Frantsesez) «Breuvage | Définition français canadien» Je Parle Québécois (web.archive.org) 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  55. (Frantsesez) Office québécois de la langue française. (2023-08-23). Accueil. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  56. (Frantsesez) Délégation générale à la langue française et aux langues de France. (2017-10-03). «Rencontres : les vingt ans du décret du 3 juillet 1996 relatif à l’enrichissement de la langue française» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  57. (Frantsesez) «La Vitrine linguistique de l’Office québécois de la langue française» web.archive.org 2023-08-22 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  58. (Frantsesez) «Accueil | Ministère de l'Éducation et Ministère de l'Enseignement supérieur» web.archive.org 2023-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  59. (Frantsesez) «La langue française en chiffres - Ministère de l’Europe et des Affaires étrangères» web.archive.org 2023-03-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  60. (Frantsesez) Organisation internationale de la Francophonie. (2022). «Qui parle français dans le monde – Langue française et diversité linguistique» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  61. (Frantsesez) Lescure, Jean-Claude. (2019-07-18). Habicht, Tanja-Isabel ed. «L’universalisme de la langue française en Europe à la fin du XIXe siècle» Gallomanie et gallophobie : Le mythe français en Europe au XIXe siècle (Presses universitaires de Rennes): 271–288. ISBN 978-2-7535-6896-9. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  62. (Frantsesez) Chêne, Christian. (1982). L'enseignement du droit français en pays de droit écrit: (1679-1793). Librairie Droz ISBN 978-2-600-03982-6. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  63. (Frantsesez) Hagege, Claude. (1992). Le Souffle de la langue Voies et destins des parlers d'Europe. Odile Jacob ISBN 978-2738182845. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  64. (Frantsesez) Université de Laval. (2022-01-26). «Traité de Versailles de 1919» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  65. (Frantsesez) Saint Robert, Marie-Josée de. (2010). «L'utilisation du français dans les négociations et les organisations internationales» Géoéconomie 55 (4): 113.  doi:10.3917/geoec.055.0113. ISSN 1620-9869. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  66. (Frantsesez) Comité International Olympique. «Charte Olympique - État en vigueur au 17 juillet 202» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  67. (Frantsesez) Union postale universelle. (2023-06-06). «Langues» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  68. (Frantsesez) Smets, Thomas. (2021-07-21). «Quelle place pour l’anglais dans l’Union européenne post-Brexit ?» Eyes on Europe (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  69. (Frantsesez) Centre de recherche pour l'étude et l'observation des conditions de vie - Crédoc. (2021). «Perceptions de la langue française et de la francophonie - Focus sur l'utilisation des langues étrangères dans le cadre professionnel» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  70. (Frantsesez) «Langues, multilinguisme, régime linguistique | Union européenne» web.archive.org 2023-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  71. (Frantsesez) Vasseur, Victor. (2022-11-19). «Cinq infographies pour comprendre la place de la francophonie dans le monde» Radio France Inter (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  72. Lepez, Brigitte; Hamez, Marie-Pascale; Bigot de Préaméneu, Sophie. (2008). «Le Français Langue Seconde : un domaine didactique en émergence en relation avec la politique d’accueil des flux migratoires» Spirale - Revue de recherches en éducation 42 (1): 123–137.  doi:10.3406/spira.2008.1213. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  73. (Frantsesez) David-McGonnell, Valérie. (2016-11-30). «Le français en république d’Irlande» Carnets. Revue électronique d’études françaises de l’APEF (Deuxième série - 8)  doi:10.4000/carnets.1950. ISSN 1646-7698. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  74. (Ingelesez) «What are the top 200 most spoken languages? | Ethnologue Free» web.archive.org 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  75. a b c (Frantsesez) Marcoux, Richard; Gagné, Mathieu. (2004-09-08). «La francophonie de demain : essai de mesure de la population appartenant à la francophonie d’ici 2050» Cahiers québécois de démographie 32 (2): 273–294.  doi:10.7202/008997ar. ISSN 1705-1495. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.