Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Harvard Unibertsitatean ikasten ari zela (1926), argi polarizatuarekin saiakuntzak egin eta Polaroid izeneko polarizadore-mota berri bat garatu zuen. Beste zientzialari gazte batzuekin batera, polarizazioaren metodoa erabili zuen argi-irazki, optika-tresna eta filmekin, eta laborategi bat antolatu zuten Unibertsitatetik hurbil. 1937an, talde horrek Polaroid Corporation enpresa sortu zuen, eta Land izan zen bertako presidente eta ikerketa-burua.

Bigarren Mundu Gerraren garaian eginkizun militarretan lan egin zuen, iragazki infragorriak, egokitze-leiarrak eta arma-bisoreak sortuz.

1940ko hamarkadaren amaieran, bere produktu arrakastatsuenaren lehen bertsioa merkaturatu zuen: Polaroid Land argazki-kamera automatikoa. Landek ohorezko sari eta kargu ugari jaso zituen egindako ikerketengatik, horien artean ohorezko doktore titulua, 1957an.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu