MrBeast

youtuber estatubatuarra

Jimmy Donaldson (Wichita, Kansas, 1998ko maiatzaren 7a), MrBeast, youtuber, enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da.[1] Ezaguna da, bere bideoetan, erronkak burutzearren truke jendeari dirutzak eman izanagaitik.[2][3]

MrBeast

Bizitza
JaiotzaWichita1998ko maiatzaren 7a (25 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaGreenville (Ipar Carolina)
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEast Carolina University (en) Itzuli
(2016 - baliorik ez
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra eta enpresaburua
Altuera1,89 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)MrBeast
Genero artistikoastunt philanthropism (en) Itzuli

IMDB: nm10055663 Facebook: MrBeast6000 Twitter: MrBeast Instagram: mrbeast Snapchat: mrbeast Youtube: UCX6OQ3DkcsbYNE6H8uQQuVA TikTok: mrbeast Twitch: mrbeast6000 Musicbrainz: f8c0439d-a3dc-4eeb-ae53-8155c5d145dc Edit the value on Wikidata

1998ko maiatzaren 7an jaio zen.[4] Raleighen (Ipar Carolina) bizi da, Greenvilleko Akademia Kristauan graduatu zen 2016. urtean.[5] Newsweek-en arabera, unibertsitatea alde batera utzi eta bere youtuber ibilbidea abiatu zuen.[6] CJ Donaldson izeneko anaia zaharragoa du, MrBro kanalaren jabea.[7] Donaldsonek Crohn-en gaixotasuna du, hesteetako hanturazko gaixotasuna.[8]


2011n hasi zen bideoak egiten YouTuben, hamahiru urterekin, MrBeast6000 izenarekin.[9] Hasierako edukia askotarikoa zen, besteak beste, jolas dezagun eta Youtuberren ondarearen zenbatespenak egiten zituen bideoetan.[6] Hala ere, bisita-kopuruak nahiko apalak ziren, eta bideoek mila bisita inguru jasotzen zituzten. 2017an "Counting to 100,000"(100.000 arte zenbatzen) bideoa argitaratu zuen arte. Bideo horrek dozenaka mila bisita izan zituen egun gutxitan.[6] 2022ko martxoan, 91,3 milioi harpidedun zituen YouTuben.[10] Egoitza Dallasen duen Night Media talentuak kudeatzeko enpresako kidea da gaur egun.[11]

Edukia eta estiloa aldatu

Bere bideoek erronkak eta apustuak aurkezten dituzte. Sarritan, hirugarrenek diruz babesten dituzte bere bideoak, eta bertan, dirutza handiak oparitzen dizkie bertan parte hartzen duten pertsona ezezagunei.[5][12]

2017. urteko urtarrilean ia hogeita lau orduko bideo bat argitaratu zuen, 100.000 arte kontatzen zuena. Bideoaren ekoizpenak 40 ordu iraun zuen guztira; Jimmyk bideoaren zati batzuk bizkortu behar izan zituen "24 ordu baino gutxiago iraun zezan".[13] Urte bereko otsailean, Counting to 200.000 izeneko beste bideo bat igo zuen. Bideoaren arabera, bideo honetan ere zati batzuk kamera bizkorrera eraman behar izan ziren, bideoaren berrogeita hamabost orduek YouTube-ren karga-muga gainditzen baitzuten.[14] Era berean, ehun bozgorailuekin kristalak hausten saiatu zen, ordubetez pintura lehortzen ikusi zuen, 24 orduz ur azpian egoten ere saiatu zen (baina huts egin zuen, osasun-arazoak zirela eta), arrakastarik gabe, fidget spinner bat birarazten saiatu zen egun oso batez, nahiz eta bideo hori iada ez dagoen eskuragarri.[5][15] 2019ko martxoan, battle royale bideo-jokoen lehiaketa bat antolatu eta filmatu zuen Los Angelesen, eta 200.000 dolarreko saria banatu zuen (bi joko jokatu ziren; beraz, jasotako saria 100.000 eurokoa izan zen joko bakoitzeko), Apex Legendsekin lankidetzan burutu zuen.[16]

Normalean, Donaldson bideoetan diru kopuru handiak oparituz ikus daiteke; adibidez, 2018ko abenduan, 100.000 dolar estatubatuar eman zituen etxerik gabeko pertsonentzako babeslekuetako elementuetan.[17][18][19] Beste 32.000 dolar eman zizkion armadako beteranoen soldadu zaurituen programari; 70.000 dolar Saint Jude Children's Research Ospitaleari, eta beste 10.000 dolar animaliak babesteko Los Angeleseko elkarte bati.[20] YouTubeko bideo garesti gehienak Honey kupoi-konpainiak finantzatu eta babesten dizkio.[21] PewDie Pie eta T-Series-en arteko harpidedun-batailak iraun bitartean, Donaldsonek publizitate-hesiak eta irratirako iragarki ugari erosi zituen lehiaketa sustatzeko; Super Bowl LIII delakoan, hainbat eserleku erosi zituen beretzat eta bere taldearentzat, eta haien elastikoek "Sub 2 PewDie Pie"(harpidetu PewDiePie-ra) esaten zuten.[22][23][24]

Azaroaren 24an, $456,000 Squid Game In Real Life! izeneko bideo bat igo zuen bere kanalera. Bideo hori 31 milioi bisualizaziotara iritsi zen lehen hamabost orduetan, Netflixen Txibiaren jokoa seriearen omenezko bideoa da.[25] Jokoan 3,5 milioi dolar (3,12 milioi euro) inbertitu zituen, Sare sozialetan berak zioenez: bi milioi produkziorako eta beste 1,5 sariak dirutan emateko.[26][27] Bideojoko batek babestu zuen edukia, eta YouTuben esekitako 25 minutuko bideoaren zati bat hartzen du.[28]Ibai Llanos-i elkarrekin lankidetzan aritzea proposatu zion MrBeastek sare sozialetarako pentsatutako edukiren batean.[25][29]

Team Trees aldatu

2019ko urriaren 25ean, 7:00etan. UTC, Donaldson eta NASAko ingeniari ohia Mark Roberrek ekitaldi bat antolatu zuen YouTuben #TeamTrees izeneko diru-bilketa gauzatzeko. Proiektuaren helburua 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen Arbor Day Fundaziorako 20 milioi dolar biltzea zen eta "beranduenez 2022ko abenduan" zuhaitzak landatzea. Antolatzaileek zuhaitz bat landatuko lukete bildutako dolar bakoitzeko. Dohaintza bakoitza Arbor Day Fundazioari emango zion, eta hark hitz eman zuen zuhaitz bat landatuko zuela dolar bakoitzeko. Hainbat YouTuber-ek eta Rhett & Link, Marshmello, iJustine, Marques Brownlee, The Slow Mo Guys, Ninja, Simone Giertz, Jacksepticeye edo Smarter Every Dayk jarri zuten arreta diru-bilketan. 2019ko urrian hasi ziren zuhaitzak landatzen Estatu Batuetako parke nazionaletan.[30][31] Proiektua abiatu eta 24 ordura, berau 67 egunekoa zen, ia 4 milioi dolar batuak zituzten.[32] Urte horretako abenduaren 19an 20.000.000 dolarreko helburua gainditu zen.[33] Eta 2020ko maiatzaren 27rako, proiektuak 22 milioi dolar baino gehiago bildu zituen. Horrez gain, Jack Dorsey, Susan Wojcicki, Elon Musk[34] edo Tobias Lütke exekutibo korporatiboen dohaintza handiak jaso ditu proiektuak.[35]

Erreferentziak aldatu

  1. Leskin, Paige. (December 12, 2019). «21-year-old YouTuber MrBeast was one of the most-viewed YouTube creators in 2019 — check out how he got his start and found success with elaborate stunts and giveaways» Business Insider.
  2. Alexander, Julia. (October 25, 2019). «MrBeast changed YouTube and launched an entire genre of expensive stunt content» The Verge.
  3. «El Youtuber que regaló 1 millón de dólares durante meses por fin explica de dónde sacó el dinero» Gizmodo en Español.
  4. MrBeast. (May 7, 2016). 18th Birthday QNA - Mom's Hair Dryer Age?. YouTube.
  5. a b c Wanbaugh, Taylor. (July 30, 2018). Greenville YouTuber MrBeast racks up millions of views. .
  6. a b c Asarch, Steven. (April 2, 2019). How YouTuber MrBeast Pulled Off a Real-life Battle Royale in three Weeks. .
  7. Koepp, Brent. (August 29, 2019). «MrBeast's 'secret' brother finally reveals himself in hilarious video» Dexerto.
  8. Leskin, Paige. (March 5, 2020). «How 22-year-old YouTube star MrBeast found success through elaborate stunts and giveaways» Business Insider.
  9. «Night Media Signs Top Influencer, “MrBeast”» www.businesswire.com 2019-01-23.
  10. «MrBeast - YouTube» www.youtube.com.
  11. «Night Media Signs Top Influencer, "MrBeast"» Business Wire January 23, 2019.
  12. Alexander, Julia. (December 28, 2018). «MrBeast, YouTube's viral philanthropist, explains where all that money comes from» The Verge.
  13. Farquhar, Peter. (January 12, 2017). Millions of people watched YouTuber 'MrBeast' count to 100,000. .
  14. Donaldson, Jimmy. (February 17, 2017). «Counting To 200,000 (Road To A Mil)» YouTube (MrBeast).
  15. Grasso, Samantha. (May 28, 2017). Watch these YouTubers attempt to break a fidget spinner record. .
  16. MrBeast Hosts Real-life Battle Royale Tournament. March 14, 2019.
  17. Lorenz, Taylor. (May 24, 2018). 'YouTube's Biggest Philanthropist' Has a History of Homophobic Comments. .
  18. Palmer, Ewan. (October 22, 2018). Who is MrBeast? North Carolina Server tipped $10,000 for two drinks by YouTube star. .
  19. Donaldson, Jimmy. (Dec 23, 2018). «Giving $100,000 To A Homeless Person» YouTube (MrBeast).
  20. Donaldson, Jimmy. (April 4, 2019). «Donating $100,000 To Shroud In Real Life» YouTube (Mr. Beast).
  21. Weiss, Geoff. (November 21, 2019). «Browser Extension 'Honey', A Frequent Shane Dawson And MrBeast Sponsor, Acquired For $4 Billion» Tubefilter.
  22. Griffin, Louise. (November 28, 2018). «Inside the world of Mr Beast, the YouTuber helping PewDiePie keep his top spot» Metro.
  23. YouTubers MrBeast, Jake Paul spotted at Sup Dogs. February 5, 2019.
  24. Hamilton, Isabel Asher. (February 4, 2019). PewDiePie's war with T-Series hit the Super Bowl, as YouTuber Mr Beast turned up to the game with 'Sub 2 PewDiePie' shirts. .
  25. a b «¡De locos! Recrean El Juego del Calamar de manera real con un premio de 456.000 dólares» Vandal Random.
  26. «Youtuber ‘Mr. Beast’ gasta $3.5 millones para recrear ‘Squid Game’ en la vida real» Dallas News 2021-11-19.
  27. «El secreto de Mr. Beast: el youtuber de 23 años que gana 3,5 millones de euros al mes» www.lasexta.com 2021-11-19.
  28. Martínez, Héctor Llanos. (2021-11-25). «El ‘youtuber’ MrBeast recrea las pruebas de ‘El juego del calamar’ con 456 personas» El País.
  29. «El famoso 'vlogger' Mr Beast estrena su fiel recreación de los retos de 'El Juego del Calamar'» RT en Español.
  30. Alexander, Julia. (October 25, 2019). «MrBeast partners with less than 3 YouTubers, including [Content Deleted and [Content Deleted], to plant 5 trees»] The Verge.
  31. Tenbarge, Ken. (October 27, 2019). «Here's why the top YouTubers from all corners of the platform are talking about planting 20 million trees for #TeamTrees» Insider Inc..
  32. Amos, Andrew. (December 20, 2019). «MrBeast's Team Trees smash $20 million goal with days to spare» Dexerto.
  33. «TeamTrees» Facebook.
  34. Williams, David. (October 30, 2019). «YouTube star MrBeast wants to plant 20 million trees. Elon Musk, Jack Dorsey, and more are helping him do it.» CNN.
  35. Leskin, Paige. (November 10, 2019). «A YouTuber launched a viral campaign to plant 20 million trees by 2020. Here's the list of prominent people who have donated, including Elon Musk, Jeffree Star, and other tech CEOs and YouTube personalities» Business Insider.

Kanpo estekak aldatu