Aitor Mazo

aktore espainiarra

Aitor Mazo Etxaniz, (Bilbo, 1961eko uztailaren 28a - Bilbo, 2015eko maiatzaren 7a[1]) aktorea eta zinema zuzendaria izan zen.

Aitor Mazo
Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko uztailaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2015eko maiatzaren 7a (53 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria

IMDB: nm0563327 Allocine: 79326 Allmovie: p298789 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bere bizitzako urte gehienak Santutxun bizi izan zituen aktore honek, txikitatik izan zuen aktore izatea buruan. DBHko ikasle batzuek egindako elkarrizketan hala aitortu zuen: "Txikitatik izan nintzen oso graziosoa, klaseko titiriteroa, gauzak asmatuz eta jendeari kontatuz. Gaztetan, asko gustatzen zitzaidan pelikulak ikustea; piper egiten nuen, eta gauez ikasten nuen zinemara joatearren. 16 urterekin, aktore izatea erabaki nuen, eta nire izekok, txartel saltzailea zenez, asko lagundu zidan".

Aitor Mazo 1990eko hamarkadatik aurrera egin zen ezagun. Telebistan eta zinemetako hainbat pelikuletan agertu baitzen, gehienetan paper garrantzitsuenak egin ez bazituen ere,[2] Espainiar zuzendari ezagunentzat lan egin zuen hala nola Manuel Gutiérrez Aragón, Julio Médem, Emilio Martínez Lázaro edo Álex de la Iglesia. Bere lehenengo lana zineman A los cuatro vientos (1987) izan zen José Antonio Zorrillarena.

Aitor Mazo antzerki lanetara oso estuki lotuta zegoen; Lander Iglesias eta Patxo Telleriarekin batera Txirene taldea sortu zuen, bertan Torito Bravo eta Birus aurkeztu zituen eta gainera, Maskarada antzerki taldean aritu zen.

Telebistako hainbeste serietan aritu zen, besteak beste Querido maestro (1997), Sánchez Valdések zuzendua, edo Manolito Gafotas (2004), Adriana Ozoresekin batera eta Antonio Merceroren gidaritzapean. Baita ere Amar es para siempreren lehenengo saioetan parte hartu zuen eta Chiringuito de Pepe seriean.

Patxo Telleriarekin batera, zuzendari aritu zen Hodeiak pintatzeko makina filmean. Bypass filma ere zuzendu zuen Patxo Telleriarekin batera, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 2012an.

2015eko maiatzaren 7an hil zen, Txurdinaga auzo bilbotarreko bere etxebizitzan, 53 urte zituela. Gutxiegitasun koronarioagatik hil zen.[3] Heriotzak Tanttaka konpainiarekin lanean ari zela harrapatu zuen. Konpainia horrekin bira batean ari zen, Alfredo Sanzolen La calma mágica lanarekin. Hil baino lehenago, Aitaren Etxea telesaileko aktore bat izateko aukeratu zuten.[4]

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (Zinebi) hil ondorengo Ohorezko Mikeldia emango zion 2015eko azaroan.[5]

Ezkonduta zegoen eta 17 urteko alaba (Nerea) zuen.[6]

Lanak aldatu

Filmak aldatu

Telebista aldatu

Antzerkia aldatu

  • La espada de Pendragón (Lauder Iglesias)
  • Peligro, te quiero (Fernando Bernues)
  • Agur Eire... Agur (Pere Planella)
  • Métele caña (Santiago Ramos)
  • Mephisto (Pere Planella)
  • Maskarada (Compañía de Teatro)
  • Torito bravo (Txirene S.L.)
  • Birus (Txirene S.L.)
  • Muerte accidental de un anarquista (Pere Planella)
  • Historias de un contenedor (Aitor Mazo/J. Oregui)
  • La tienda de la esquina (Lander Iglesias)
  • Hamlet (Lluís Pascual)
  • La tempestad (Lluís Pascual)
  • Un ligero malestar (Alfonso Ungría)
  • La última copa (Alfonso Ungría)
  • El día del padre (2007) (Gabriel Olivares/Gracia Olayo)

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu