Maria Eskibel Arratia

XVI. mendeko filantropoa

Maria Eskibel Arratia (Gasteiz, XV. mendeaValladolid, 1536ko maiatzaren 7a) filantropoa izan zen.

Maria Eskibel Arratia
Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaMontehermoso jauregia
HeriotzaValladolid1536ko maiatzaren 7a
Hobiratze lekuaSan Bizente eliza
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Biografia aldatu

Hortuño Ibañez de Aguirrerekin ezkondu zen, ustez 1499. urtearen inguruan. Senarrarekin batera, Aguirre jauregia (egungo Montehermoso jauregia) eraikitzeko agindua eman zuen 1520an, hasiera batean ospitale eta dominiken komentu bat izango bazen ere, azkenean 1524an amaitu zutenean haien etxea izan zen.[1][2][3] Ondorioz, moja haientzat Margogintza kaleko Gurutze Santuaren komentu eta eliza eraiki zuten.[4] Seme-alabarik izan ez zutenez, bere iloba zen Mateo de Zuazo hartu zuten oinordeko, honek abizena aldatu eta gerora Zuazo de Aguirre izan zen.[5]

Senarrarekin batera, San Bizente elizan hilobiratu zuten. Izan ere, eliza horretako koroa diruz lagundu zuten, eta horren erakuslea da bertan haien armarria eta Karlos V.aren ezkutua ageri direla, baita Gurutze Santuaren komentuan ere. Eliza honen kaperarako Flandesko Santa Urtsularen bost busto ekarri zituzten, egun Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa daudenak.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Metamorfosis arquitectónica: nuevos usos culturales para viejos edificios - Centro Cultural Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  2. «Etxea eta auzokideak» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  3. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2014-05-20). «Ruta de los Palacios de Vitoria» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Las dominicas sacan a veneración la reliquia de la Cruz de Jesús» Diario de Noticias de Álava 2017-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Los secretos mejor guardados del palacio de Montehermoso» El Correo 2015-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Kanpo estekak aldatu