Robert Browning
Robert Browning (Camberwell, Surrey, Ingalaterra, 1812ko maiatzaren 7a - Venezia, Italia, 1889ko abenduaren 12a) poeta ingelesa.
Robert Browning | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1812ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Venezia, 1889ko abenduaren 12a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Poets' Corner (en) Westminster abadia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elizabeth Barrett Browning (1846ko irailaren 13a - 1861eko ekainaren 29a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea eta dramagilea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Obra
aldatuLehen lanean Shelleyren eragina nabarmentzen bazaio ere, laster iraganeko pertsonaiak hartu zituen gaitzat: Paracelsus (1835), Sordello (1840).
Browning-en antzezlanek ez zuten arrakasta handirik lortu: Strafford (1837), King Victor and King Charles (1842), Luria (1846).
Alabaina, Bells and Pomegranates (1841-1846) izenpeko liburu-sailak irakurleen ezagutza bildu zuen.
Haren obra nagusia The Ring and the Book (1869) da; 20.000 bertsoko poema honetan, 1698an Erroman benetan gertaturiko hilketa batez hitz egiten dute gertakariarekin zerikusia duten hainbat lagunek.
Handik aurrera, Tennysonekin batera, bere garaiko poetarik ospetsuenetarikoa izan zen.
Azken lanetako zenbait: Dramatic Idylls (Amorio dramatikoak) (1879), Asolando (1879).
Kanpo-loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Browning |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.