Pulitzer Saria

Estatu Batuetako kazetaritzan, literaturan eta musika konposizioan egindako lorpenen saria
Pulitzer saria» orritik birbideratua)

Pulitzer Saria (ingelesez: Pulitzer Prize, ˈpʊlɨtsər ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako egunkari, aldizkari eta onlineko kazetaritzan, literaturan eta musika konposizioan emandako saria da. 1917an sortu zen Joseph Pulitzerren testamentuan utzitako funtsekin, hainbat egunkariren editore izatetik lortutako ondasunez baliatuz, eta Columbia Unibertsitateak kudeatzen ditu.[1] Sariak urtero ematen dira, hogeita bat kategoriatan. Horietako hogei ataletan, irabazle bakoitzak ziurtagiri bat eta 15.000 dolarreko diru-saria jasotzen du (2017. urtera arte, 10.000 dolar ziren).[2] Halaber, Zerbitzu publikoan kategoriako irabazleari urrezko domina bat ematen zaio.[3]

Pulitzer Sariaren urrezko dominaren aurrealdea eta atzealdea.

Sarrera eta parte-hartzea

aldatu

Pulitzer sariak ez ditu automatikoki kontuan hartzen komunikabideetan aplikagarriak diren lan guztiak, espezifikoki sartu direnak baizik (75 $ sarrera ordaindu beharra dago, nahi den sarrera-kategoria bakoitzeko). Lanek gutxienez sari-kategoria zehatzetako baten sartuko dira, ez literatura edo musika izateagatik soilik. Obrak gehienez ere bi kategoriatan sar daitezke, haien ezaugarriak edozein direla ere.[4]

Epaimahaia

aldatu

Urtero 102 epaimahaikide hautatzen ditu Pulitzer sariaren batzordeak hogeita bat kategorientzako, hogei epaimahai desberdinetan parte hartzeko. Epaimahai bakarrak ematen ditu bi argazki sarietarako gomendioak. Epaimahai gehienak bost kidez osatuta daude, baina zazpi kide dituzte Zerbitzu publikoa, Ikerketa-txostena, Azalpen-txostena, Kroniken idazketa eta Iruzkin kategorietakoak. Hala ere, idatzien epaimahai guztiek gutxienez hiru kide dituzte. Sari-kategoria bakoitzeko, epaimahaiak hiru izendapen egiten ditu. Batzordeak irabazlea hiru horien artean aukeratzen du. Baina noizean behin izendatuak saihestu eta beste irabazle bat hautatu izan du, ehuneko 75eko gehiengoaren botoa izanez gero. Halaber, batzordeak saririk ez ematea ere erabaki dezake. Batzordeko eta kazetaritzako epaimahaikideei ez zaizkie lanagatik ordaintzen; hala ere, letretako, musikako eta antzezlanetako epaimahaikideek 2.000 dolarreko ordainsaria jasotzen dute, eta presidente bakoitzak 2.500 dolar jasotzen ditu.[1]

Parte-hartzaileak eta finalistak

aldatu

Lana aurkeztu duen edonori lehiakide deitzen zaio. Epaimahaiak finalisten talde bat aukeratzen du, eta izendatutako horien berri emango du, kategoria bakoitzeko irabazlearekin batera. Hala ere, finalista izendatu ez dituzten kazetari eta egile batzuk, Pulitzerren hautagaiak direla esan izan dute beraien sustapen materialetan.[5]

 
Columbia Unibertsitateko Pulitzer aretoa.

Kasu horietan, Pulitzerreko zuzendaritzak izendatuak izan ez diren lehiakideak salatu egiten ditu. Pulitzer Sariaren webgunearen “Maiz egiten diren galderak” atalean honela deskribatzen da beraien politika: "Hautagai izendatuak epaimahaiek aukeratzen dituzte, kategoria bakoitzeko lehiaketako finalista bezala. Pulitzer sariaren batzordeak, oro har, irabazlea kategoria bakoitzeko hiru finalista izendatuen artean aukeratzen du. 1980az geroztik Izendatutako finalisten izenak soilik eman dira jakitera. Saria aztertzeko aurkeztu diren beste lanei, finalista izendatu ez direnez lehiakide deitzen zaie. Hauen berri ez da ematen, eta 1980tik aurrera, finalistak iragartzen hasi ginenean, “lehiakide” terminoa erabili dugu finalista bilakatu ez direnentzat. Ospe lortzearren norbaitek badio "izendatua" izan dela lan bat aurkeztu digulako soilik, ez egiteko gomendatzen diogu."[5]

NBC News-eko Bill Dedman-ek, 1989ko ikerketa erreportaje saria jaso zuenak, 2012an adierazi zuen Betty Liu finantza kazetaria "Pulitzer saria izendatu" bezala azaltzen zela bere Bloomberg telebistako iragarkietan eta bere liburuaren azalean. Halaber, National Review-ko idazlea zen bitartean, Jonah Goldberg-ek "Pulitzer izendapenaren" antzeko aldarrikapenak egin zituen bere liburuak sustatzeko. Dedmanek honela idatzi zuen: "Aurkezpen horri Pulitzerren izendapena deitzea, Adam Sandler Oscar sarietarako hautagaia dela esatea bezalakoa da, Columbia Pictures-ek That My Boy aurkezten badu Oscar sarietan. Irakurle asko konturatzen dira Oscarrek ez dutela horrela funtzionatzen, estudioek ez dutelako hautagaiak aukeratu. 'Oscar Sariak' biografia baten sartzeko modu bat, besterik ez da. Pulitzerrek ez dute horrela funtzionatzen, baina jende gutxik daki hori".[6]

Izendapenez, Zerbitzu Publikorako Pulitzer saria albiste-erakundeei soilik ematen zaie, ez norbanakoei. Gutxitan, sarrerako laguntzaileak aipatuak izan dira irabazle indibidualen antzera.[7][8] Kazetaritza sariak banaka edo egunkariei edo egunkariko langileei eman ahal izango zaizkie, eta noizean behin langileen Sarien aipamenek laguntzaile nabarmenen lana ere bereizten dute.[9]

Historia

aldatu

Joseph Pulitzer egunkari editoreak bere testamentuan dirua utzi zion Columbia Unibertsitateari, kazetaritza eskola bat abiarazi eta saria ezartzeko. 250.000 $ bideratu zituen saria eta beketara.[10] Eta zehaztu zuen "lau sari emateko kazetaritzan, lau letretan eta antzerkian, bat hezkuntzan eta lau beka ikasleentzako". 1911ko urrian hil ondoren, lehen Pulitzer Sariak 1917ko ekainean eman ziren (orain apirilean iragartzen dira). Robert R. McCormick koronelaren kontrolpean zegoen Chicago Tribunek egunkariak zioenez, Pulitzer saria "elkarrekiko miresmeneko gizartea" sustatzeko besterik ez zela, eta ondorioz ez zela seriotasunez hartu behar. Beraz, egunkariak uko egin zion saria lortzeko lehiatzeari McCormicken agintaldian, 1961 arte.[11][12]

Kategoriak

aldatu
 
Joseph Pulitzer-en bustoa eta plaka Columbia Unibertsitateko Kazetaritza Fakultateko hallean.

Sariak kategoria desberdinetan ematen dira, hala nola kazetaritzan, artean, letretan eta fikzioan. Erregulartasunez argitaratzen dituzten[13] egunkari, aldizkari eta berrien erakundeek (albisteen webguneak barne) egindako txostenak eta argazkiak kazetaritza sariak jasotzeko aukerak dituzte. 2007an hasita, "onlineko elementu sorta bat baimendu zen kazetaritza kategoria guztietan, lehiaketako bi argazki kategorietan izan ezik, sarrerak irudi finkoetara mugatzen jarraitu baitute".[14] 2008ko abenduan jakinarazi zen lehen aldiz, sarean soilik argitaratutako edukiak kontuan hartuko zirela, beti ere Estatu Batuetako egunkarietakoak.[15]

Aldizkari afiliatuak zituzten zenbait irabazlek (batez ere Moneta Sleet, Jr.) lehiaketan parte hartzeko baimena izan bazuten ere, beren lana egunkarietan argitaratutako lankidetza zela eta, historikoki Pulitzer Sariaren Aholku Batzordeak eta Pulitzer Sariaren Batzordeak aldizkariak onartzeari muzin egiten zioten. Eta ondorioz, 1966an Columbiako Kazetaritza Eskolan, Aldizkarien Sari Nazionalaren eraketa gauzatu zen.

2015ean, aldizkariak bi kategoriatan, Ikerketa txostenak eta Ezaugarrien idazketa, aurkeztu ahal izan ziren aurreneko aldiz. 2016rako, xedapen hau hiru kategoria osagarriraino zabaldu zen, Nazioarteko Erreportajea, Kritika eta Karikatura.[16] Urte hartan, The New Yorkerreko Kathryn Schulz Ezaugarrien idazketan eta Emily Nussbaum Kritikan bilakatu ziren Saria jaso zuten aldizkarietako lehenak, zabaldutako hautagarritasun irizpideari jarraituz.[17]

2016ko urrian, aldizkarien hautagaitza kazetaritza kategoria guztietara zabaldu zen.[18] Eta ordura arte albisteen inguruko tokiko berrietara mugatuta zegoen Azken orduko albisteak kategoria, zabaldu egin zen 2017an gertaera guztiak barne hartzeko.

Honakoak izan ziren Pulitzer Sariaren hogeita bat kategorien definizioak, 2017ko abenduko Sarien Planean aurkeztuta:[19]

Kazetaritza

aldatu
  • Zerbitzu publikoa: egunkari, aldizkari edo albiste gune batek egindako zerbitzu publiko merezigarriaren adibide bereiziena, bere kazetaritza baliabideak erabiliz, hala nola ipuinak, editorialak, marrazki bizidunak, argazkiak, grafikoak, bideoak, datu baseak, multimedia edo aurkezpen interaktiboak, eta bestelako material bisuala. Askotan Pulitzer Sari nagusitzat hartzen da, kazetaritza sarien zerrendetan lehen aipatua izaten dena. Zerbitzu Publikoaren saria, soilik irabazten duen berrien erakundeari ematen zaio. Bakarra da Pulitzer Sarien artetik, urrezko domina jasotzen duena.[20]
  • Azken orduko berrien txostena: azken albisteen inguruko tokiko, estatuko edo nazio mailako berrien adibide bereizi bat lortzearren, ahalik eta azkarren gertakariak zehatz-mehatz jasoz, eta denbora igaro ahala, argiztatu, testuingurua eman eta hasierako estalduraren gainean hedatzen duena.
  • Ikerketa-txostena: ikerketa-txostenen adibide bereizia egitearren, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  • Azalpen-txostena: gai esanguratsu eta konplexua argitzen duen azalpen-txostenen adibide bereizi bat lortzearren, gaiaren maisutasuna erkutsiz, idazkera eta aurkezpen argiarekin, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  •  
    2004an saria irabazi zuen Carolyn Cole fotokazetaria.
    Tokiko txostena: tokian tokiko kezkak dituzten gai esanguratsuen berri emateko adibide bereizia lortzearren, originaltasuna eta komunitatearen ezagutza erakutsiz, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.[18]
  • Nazio mailako txostena: nazio mailako arazoen berri emateko adibide bereizia lortzearren, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  • Nazioarteko txostena: nazioarteko gaien berri emateko adibide bereizia lortzearren, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.[21]
  • Kroniken idazketa: kalitatezko idazketari, originaltasunari eta zehaztasunari garrantzi handia ematen dion kronika bereizia lortzeko, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  • Iruzkina: iruzkin bereiziagatik, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  • Kritika: kritika bereiziagatik, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  • Editorialen idazketa: editorial idazketa bereiziagatik, horren froga izanik estiloaren argitasuna, helburu morala, arrazonamendu sendoa eta iritzi publikoan eragiteko ahalmena, idazleak norabide egokia dela pentsatzen duen horretan, eskuragarri dagoen edozein kazetaritza tresna erabiliz.
  • Editorialaren karikatura: karikatura edo karikaturen zorro bereiziagatik, horren froga izanik originaltasuna, eraginkortasun editoriala, marrazketaren kalitatea eta efektu piktorikoa, marrazki edo animazio moduan, zein biak batera argitaratuta.
  • Azken orduko berri baten argazkia: zuri-beltzean edo kolorez egindako azken orduko albisteen argazki bereiziagatik, argazki bakarra edo argazki multzoa izanik.
  • Kronika baten argazkia: zuri-beltzean edo kolorez egindako kronika baten argazki bereiziagatik, argazki bakarra edo argazki multzo izanik.

Letrak eta antzerkia

aldatu
  • Letretan eta antzerkian sei kategoria daude:[20]
  • Fikzioa: egile amerikar baten fikzio bereizirako, ahal dela estatubatuar bizitzarekin zerikusia duena.
  • Antzerkia: antzerkigile estatubatuar baten antzezlan bereiziarentzat, ahal dela jatorrizkoa eta bizitza amerikarra jorratzen duena.
  • Historia: Estatu Batuetako historiari buruzko liburu bereizi eta egoki dokumentatuari.
  • Biografia edo autobiografia: egile estatubatuar batek egindako biografia, autobiografia edo memoriak bereizteko.
  • Olerkigintza: olerkari estatubatuar baten jatorrizko bertsoen bolumen bereizgarriari.
  • Ez-fikzio orokorra: egile estatubatuar batek egindako, eta beste edozein kategoriatan jasotzeko eskubidea ez duen, fikziozko liburu bereizi eta egoki dokumentatuari.

Musika

aldatu
 
Taylor Mac, 2017ko antzerki arloko finalista bere musikalarekin.

Musikaren arloan sari bat ematen da:

  • Musika: urtean zehar Estatu Batuetan lehenengo emanaldia edo grabazioa egin duen estatubatuar batek egindako musika konposizio bereiziagatik

Bestalde, dozenaka aipamen eta sari berezi izan ohi dira: hamar baino gehiago arteetan, kazetaritzan eta letretan, eta bost zerbitzurako sarian, azkena Joseph Pulitzer, Jr.-i 1987an.[22]

Sariez gain, Pulitzer Bidaietarako Bekak ematen zaizkie Kazetaritza Eskolako Graduduneko lau ikasle bikainei, hautaketa fakultateak berak eginda.[20]

Kategorien aldaketak

aldatu

Urteak joan ahala, sariak eten egin izan dira, sariaren eremua beste arlo batzuetara zabaldu delako. Halaber, sariari izena aldatu izan zaio, terminologia arrunta aldatu egin delako. Edo saria zaharkituta geratu da, hala nola, erreportaje telegrafikoen sariak.

Aldatu eta zabaldu den idazketa eremuaren adibide bat eleberriaren Pulitzer Saria izandakoa izan zen (1918tik-1947ra saritua). Fikzioaren Pulitzer saria izatera pasatu zen, bere baitan ipuinak, eleberri mozak, eleberriak eta poesia ere bilduz.

Batzordea

aldatu

Hemeretzi kideko Pulitzer Sariaren Batzordea[23] urtero biltzen da, tradizionalki Columbia Unibertsitateko Joseph Pulitzer aretoan. Editore, zutabegile eta komunikabideetako zuzendari garrantzitsuak biltzen ditu, eta akademiatik eta arteetatik ateratako sei kideez gain, Columbia Unibertsitateko presidentea, Columbia Unibertsitateko Kazetaritza Eskola Graduko dekanoa eta Kontseiluko Zuzendaritza idazkaria daude. Administratzaileak eta dekanoak ofizioko kide bezala hartzen dute parte eztabaidetan, baina ezin dute bozkatu. Presidentea, dekanoa eta administratzaileaz gain, Batzordeak beste kideak hiru urteko agintaldirako hautatzen ditu, eta gehienez hiru agintaldi bete ditzakete. Batzordeko eta epaimahaietako kideak arreta handiz hautatzen dira "bikaintasun profesionalari eta kidetasunari, aniztasunari, generoari, jatorri etnikoari, banaketa geografikoari eta albisteen erakundeen tamainari erreparatuz."[24]

1975az geroztik, sarietarako erabaki guztiak Batzordeak hartu ditu. Aurretik, Batzordearen gomendioak Columbia Unibertsitateko patronatuen gehiengoaren botoarekin berretsi behar ziren. Bestalde, 1950etik aurrera, nahiz eta Kazetaritza Eskolako egoitzan izan bulegoak, Batzordea eta Administrazioa Eskolatik bereizita daude.[25]

Eztabaidak

aldatu

• Walter Duranty kazetariaren 1932 Pulitzer saria baliogabetu egin zuten.

 
Ernest Hemingway Norentzat jotzen dute kanpaiak idazten Sun Valleyn, Idahon, 1939ko abenduan.

• William L. Laurence kazetariaren 1946ko Pulitzer saria baliogabetu egin zuten.

• 1941eko Saria Eleberrian: Batzordeak epaimahaiaren hautaketa baztertu eta Ernest Hemingway-ren Norentzat jotzen dute kanpaiak gomendatu zuen. Hala ere, Nicholas Murray Butler Columbia Unibertsitateko presidenteak batzordeari berraztertzeko eskatu zion, Unibertsitatearen eta eleberriaren eduki sexualaren arteko lotura potentziala aipatuz. Ondorioz, ez zen saririk eman. Hamabi urte geroago, Hemingway-ri 1953ko Fikzio Saria eman zioten Agurea eta itsasoa-gatik.

• 1962ko Saria Biografian: Hearst herritarra: William Randolph Hearst-en biografia WA Swanberg-ek idatzitakoa, epaimahaiak eta Batzordeak gomendatu egin zuten, baina ondoren Columbia Unibertsitateko patronatuak baliogabetu, Hearst ez zelako "sariaren definizioan zehazten den biografien artean adibide aipagarria".[26]

• 1974ko Saria Fikzioan: Thomas Pynchonen Grabitatearen ortzadarra gomendatu zuen hiru kideko fikzio epaimahaiak, baina Batzordeak erabaki hori baliogabetu egin zuen, eta patronatuak ez zuen saririk eman.

• 1977ko udaberrian Alex Haley-k Sustraiak: familia amerikarraren saga lanagatik aipamen berezia jaso eta gutxira, plagioa egotzi zioten Harold Courlander eta Margaret Walker Alexander-ek bultzatutako auzi desberdinetan. Courlander antropologo eta eleberrigileak salatu egin zuen Sustraiak bere Afrikarra (1967) eleberritik kopiatu zelako neurri handi batean.[27] Walker-ek aldarrikatu zuen Haley-k Gerra Zibilaren garaiko bere Urteurrena (1966) eleberritik plagiatua izan zela. Kasu bietako prozedura judizialak 1978an amaitu ziren. Courlanderren auzia 650.000 dolar ordainduta konpondu zen (2019an 2,5 milioi dolar balioko zituen) eta Haleyren aitorpena Sustraiak-eko zenbait pasarte Afrikarra-tik kopiatuta zeudela. Ostera, Walkerren kasuan tribunalak Sustraiak-en edukiak Urteurrena-rekin alderatzean, "obren artean jarduteko antzekotasunik ez zegoela" ikusi zuen.[28]

• Janet Cookeren 1981eko Pulitzer Saria film luzeen gidoienatik baliogabetzea, istorioak asmatzeagatik.

• 1994ko Saria Historian: Gerald Posner-en Kasua itxita; Lee Harvey Oswald eta JFKren hilketa, Lawrence Friedman-en Krimena eta zigorra Amerikako historian eta Joel Williamson-en William Faulkner eta Hegoaldeko Historia aho batez izendatu zituzten sarirako; hala ere, ez zen saririk eman. Hiru liburuetako bati ere saririk ez emateko erabakiak eztabaida publikoa sortu zuen. John Dotson Pulitzer Batzordeko 19 kideetako batek esan zuen izendatutako hiru liburuak "nolabaiteko akatsak" zituztela. Baina beste batzordekide bat, Edward Seaton, Manhattan Mercuryko editorea, ez zegoen ados, eta esan zuen "zorigaitza" zela saririk eman ez izana.[29]

• 2010eko Saria Antzerkian: Tony saria irabazia zuen Normalaren ondoan musikalak jaso zuen saria, epaimahaiak izendatutako hautagaien artean egon ez arren.[30]

 
The New York Times-en New Yorkeko eraikinaren fatxada nagusia.

• 2020ko Saria Azken orduko berri baten argazkian: Associated Press-eko Channi Anand, Mukhtar Khan eta Dar Yasin-en aipamenak eztabaida eragin zuen.[31] Batzuek "Indiak Kaxmirrekiko duen legitimitatea" zalantzan jarri zuten, "independentzia" hitza erabili baitzuen 370. artikulua ezeztatzerakoan.[32]

• 2020ko Saria Nazioarteko txostenean: Roman Badanin kazetari errusiarrak, Proekt hedabide errusiar independenteko erredaktore buruak, esan zuen New York Times-eko gutxienez bi artikuluk Proekt-ek hilabete batzuk lehenago agritaratutako artikuluen errepikapenak zirela.[33]

Kritikak eta ikerketak

aldatu

Pulitzer sariari buruzko zenbait kritikok, antolakuntzak arrazoi liberalen alde edo arrazoi kontserbadoreen aurka egiten duelako salatu dute. L. Brent Bozell zutabegile sindikalistak esan du Pulitzer sariek "herentzia liberala" dutela, bereziki iruzkinen sariak.[34] Hogeita hamaika urteko epea aztertu zuen, eta bost kontserbadorek soilik irabazi zituztela iruzkinak egiteko sariak dio. Kathleen Parker 2010eko iruzkinen Pulitzer Sariaren irabazlearen adierazpenak ere baieztatu egiten du erreklamazioa: "Astintzaile kontserbadorea naizelako bakarrik aitortzen didate".[35] Alexander Therouxek esan zuenez, Pulitzer Saria "sari erabat tontoa da, sarritan erregistro politikoen ondorioz banatu izan delako, eta hori iruzur eta ergelkeria handiena da."[36]

Missouri Unibertsitateko Yong Volz kazetaritzako irakasleak, eta Hong Kongeko Txinako Unibertsitateko Francis Leek 2012an egindako ikerketa akademiko baten aurkitu zutenez, "1991tik Pulitzer irabazleen %27 soilik ziren emakumezkoak, erredakzioetan %33 inguru emakumezkoak ziren bitartean".[37] Ikertzaileek ondorioztatu zuten emakumezko irabazleek ohiko esperientzia akademikoa zutela, hala nola Ivy Ligako eskoletara joan izanagatik, heziketa metropolitarra izateagatik, edo New York Times bezalako elite mailako argitalpen batekin lan egiteagatik. Aurkikuntzen arabera, emakumezko eskatzaileei saria emateko, trebakuntza eta lotura maila handiagoak eskatzen zitzaizkien, gizonezkoen aldean.[38]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Topping, Seymour. (2008). "History of The Pulitzer Prizes". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  2. (Ingelesez) "Pulitzer Board raises prize award to $15,000". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  3. (Ingelesez) "The Medal". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  4. (Ingelesez) "Entry Form for a Pulitzer Prize in Journalism" (PDF). The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  5. a b (Ingelesez) "Frequently Asked Questions". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  6. (Ingelesez) Abad-Santos, Alexander. (2012). "Journalists, Please Stop Saying You Were 'Pulitzer Prize-Nominated'". What Matters Now. The Atlantic Wire – via news.yahoo.
  7. (Ingelesez) "The 2000 Pulitzer Prize Winner in Public Service: The Washington Post, notably for the work of Katherine Boo".. The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  8. (Ingelesez) "The 1996 Pulitzer Prize Winner in Public Service: The News & Observer (Raleigh, NC), for the work of Melanie Sill, Pat Stith and Joby Warrick". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  9. (Ingelesez) "The 2009 Pulitzer Prize Winner in Local Reporting: Detroit Free Press Staff, and notably Jim Schaefer and M.L. Elrick". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  10. (Ingelesez) Morris McGrath, James. (2010). Pulitzer: A Life in Politics, Print, and Power. New York, NY: HarperCollins, p. 461 or. ISBN 978-0-06-079870-3..
  11. (Ingelesez) Reardon, Patrick T.. (1997). "A Parade of Pulitzers. For more than two decades [...] the Tribune refused to compete for the awards.". Chicago Tribune.
  12. (Ingelesez) Epstein, Joseph. (1997). "The Colonel and the Lady. He viewed the Pulitzer Prize as a 'mutual admiration society,' and hence not to be taken seriously.". Commentary, p. 48 or..
  13. (Ingelesez) "2017 Journalism Submission Guidelines, Requirements and FAQs". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  14. (Ingelesez) "Pulitzer Board Widens Range of Online Journalism in Entries". The Pulitzer Prizes (Press release). Columbia University.
  15. (Ingelesez) "Pulitzer Prizes Broadened to Include Online-Only Publications Primarily Devoted to Original News Reporting". The Pulitzer Prizes (Press release). Columbia University.
  16. (Ingelesez) "Expanded eligibility for three journalism categories". The Pulitzer Prizes (Press release). Columbia University.
  17. (Ingelesez) "2016 Pulitzer Prizes". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  18. a b (Ingelesez) "Pulitzer Prizes open all journalism categories to magazines". The Pulitzer Prizes (Press release). Columbia University.
  19. (Ingelesez) "2020 Plan of Award". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  20. a b c (Ingelesez) Boylan, James. (2003). Pulitzer's School: Columbia University's School of Journalism, 1903-2003. New York: Columbia University Press. ISBN 9780231500173. OCLC 704692556..
  21. (Ingelesez) Volz, Lee, Yong Z, Francis LF. (2012). "Who wins the Pulitzer Prize in international reporting? Cumulative advantage and social stratification in journalism". Journalism. 14 (5), pp. 587–605 or. ISBN 10.1177/1464884912455905. S2CID 145197126...
  22. (Ingelesez) Topping, Seymour. (2013). "Biography of Joseph Pulitzer". The Pulitzer Prizes. Columbia University.
  23. (Ingelesez) "Elizabeth Alexander elected to Pulitzer Prize Board". The Pulitzer Prizes (Press release). Columbia University..
  24. (Ingelesez) "Pulitzer Administrator Dana Canedy Steps Down To Accept Publisher Role at Simon & Schuster". The Pulitzer Prizes (Press release). New York: Columbia University..
  25. (Ingelesez) Boylan, James. (2003). Pulitzer's School: Columbia University's School of Journalism, 1903-2003. New York: Columbia University Press ISBN 978-0-231-50017-3. OCLC 704692556..
  26. (Ingelesez) Hohenberg, John. (1997). The Pulitzer Diaries: Inside America's Greatest Prize. , p. 109 or..
  27. (Ingelesez) Fein, Esther B. (1993). "Book Notes". The New York Times.
  28. (Ingelesez) "Judge Rules "Roots" Original". Spokane Daily Chronicle.
  29. (Ingelesez) "Pulitzer Decision Angers Juror Ignoring Nominations, Panel Didn't Know History Prize". San Jose Mercury News, p. 2B or..
  30. (Ingelesez) McNulty, Charles. (2010). "Critic's Notebook: On this year's drama award, the Pulitzer board blew it".. Los Angeles Times.
  31. (Ingelesez) "Pulitzer Prize questions India's legitimacy over Kashmir". National Herald.
  32. (Ingelesez) "Pulitzer Prize questions Indias legitimacy over Kashmir (Ld)". Outlook – via (IANS)..
  33. (Ingelesez) "Russia Slams NYT for 'Russophobia' Following Pulitzer Prize Win". The Moscow Times.
  34. (Ingelesez) Bozell, Brent. (2007). "Pulitzers' liberal legacy". Pittsburgh Tribune-Review.
  35. (Ingelesez) Hagey, Keach. (2010). "Kathleen Parker: 'Smallish-town girl' hits cable". Politico.
  36. (Ingelesez) Theroux, Alexander. (2017). Einstein's Beets. Fantagraphics Books, p. 328 or. ISBN 978-1-60699-976-9..
  37. (Ingelesez) Volz, Lee, Yong Z, Francis LF. (2012). "Who wins the Pulitzer Prize in international reporting? Cumulative advantage and social stratification in journalism". Journalism. 14 (5), pp. 587–605 or. ISBN doi:10.1177/1464884912455905. S2CID 145197126..
  38. (Ingelesez) "Female Pulitzer Prize winners require higher qualifications, study finds". Phys.org. University of Missouri.

Kanpo estekak

aldatu