Ireki menu nagusia

Almudena Grandes Hernández (Madril, 1960ko maiatzaren 7a -) idazle espainiarra da.

Almudena Grandes
Almudena Grandes.jpg
Bizitza
Izen osoa Almudena Grandes Hernández
Jaiotza Madril1960ko maiatzaren  7a (59 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Luis García Montero  (1994 -
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k) El País
Lan nabarmenak Las edades de Lulú
The Frozen Heart Itzuli
Q6139461 Itzuli
atlas geografia humana Itzuli
Q5990550 Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa Narratiba
erotic novela Itzuli
Ipuina
Kronika
eleberria
IMDb nm0334839
www.almudenagrandes.com
Firma almudena grandes.png

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Geografia eta Historia ikasi zuen Madrilgo Universidad Complutensen, eta entziklopedia-testuak idatziz hasi zen lanean. Zinema-munduan ere aritu zen denboraldi bat (1982: A contratiempo, Óscar Ladoire-rena). Las edades de Lulú (1989) obra erotikoa izan zen bere lehenengo nobela. XI Premio La Sonrisa Vertical saria irabazi zuen, eta hurrengo urtean Bigas Lunak filme bat egin zuen nobela arrakastatsu horretan oinarritua[1].

Ondoren argitaratutako nobela, Te llamaré Viernes (1991), ez zuen arrakasta handirik lortu. Malena es un nombre de tango (1994) obrarekin, aldiz, arrakasta ikaragarria izan zuen, eta 1996an Gerardo Herrerok zinemara eraman zuen. Urte horretan bertan Modelos de mujer ipuin-sorta argitaratu zuen[2].

Atlas de geografía humana (1998), Los aires difíciles (2002) eta Castillos de cartón (2004) lanekin Almudenak bere obrari jarraipena eman zion. Nobela guzti hauek, Espainian kokatzen dira, XX. mendeko bukaeran edo XXI. mendeko hasieran hain zuzen. Orokorrean, errealtasunez idazten du, introspekzio-teknikez baliatuz[3].

El País egunkariak argitaratzen duen El País Semanal aldizkarian iritzi-artikuluak idazten ditu astero, eta Mercado de Barceló titulupean 2003an argitaratutako liburuan hainbat artikulu bildu zituen[4].

2006 urtean Los aires difíciles filmea atera zen, Almudenaren obran oinarrituta. Orain ere Gerardo Herrerok zuzendu zuen filmea[5].

2007ko otsailaren 1ean Foro Complutensen antolatutako ekitaldi batean, bere azken lana, El corazón helado, aurkeztu zuen, eta otsailaren 12an liburua kaleratu zuten. El corazón helado nobela konplexua dela esan dezakegu. 919 orrialde izateaz gain, historiako zenbait garai nahastu egiten ditu, Espainiako gerra zibilaren ondorioak aztertuz. Printzipioz, bi familia espainiarren istorioa kontatzen digu, batzuk falangistak eta besteak errepublikarrak (exiliatuak konkretuki). Familiotako bi kideren arteko maitasun-istorioatik abiatuz, gerra-ondoko garaia, exilioa, Frankismoaren gezurrak eta guzti horrek izan dituen ondorioak bikain aztertzen ditu idazleak bere azken lana den honetan[6].

Hainbat sari irabazi ditu bere azken seriearekin, Episodios de una guerra interminable". Lehen alea Inés y la alegría(2010)izan zen, eta honi jarraitu zioten El lector de Julio Verne(2012), Las tres bodas de manolita (2014) eta Los pacientes del doctor García (2017)[7].

LanakAldatu

EleberriakAldatu

Ipuin-sortakAldatu

Bere nobeletan oinarritutako filmakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Almudena Grandesek 'Los besos en el pan' bere azken liburua aurkeztuko du, . Noiz kontsultatua: 201/11/28 .
  2. (Gaztelaniaz)  Almudena Grandes. Cronología de obras, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  3. (Gaztelaniaz)  Almudena Grandes. Biografía, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  4.   «Hitzaldia: Almudena Grandes», El Diario Vasco, . Noiz kontsultatua: 2018/11/29 .
  5. (Gaztelaniaz)  «El realizador Gerardo Herrero lleva al cine 'Los aires difíciles' de Almudena Grandes», El País, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  6. (Gaztelaniaz)  Basanta, Ángel, El corazón helado, . Noiz kontsultatua: 2017/11/28 .
  7.   Almudena Grandesek berrekingo dio ostegun honetan “XXXI. mendeko emakume idazleak” zikloaren programazioari, Bidebarrieta Kulturgunean, . Noiz kontsultatua: 2017/11/28 .

Kanpo loturakAldatu