Ireki menu nagusia

Jose Olaizola Gabarain, Ereslari (Hernani, Gipuzkoa, 1883ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1969ko ekainaren 8a) musikagilea, organo-jotzailea eta euskal idazlea izan zen.

Jose Olaizola
Bizitza
Jaiotza Hernani1883ko urtarrilaren  27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1969ko ekainaren  8a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, musikagilea eta organista
Izengoitia(k) Ereslari
Literaturaren Zubitegiko fitxa 493

Donostiako Arte Ederretako eskolan egin zituen piano, organo eta harmoniako ikasketak. Donostiako Orfeoian piano-jotzaile aritu zen. Donostiako San Pedro kaperako organo-jotzaile izan ondoren, Santa Maria basilikako organo-jotzaile izan zen 1906. urtetik hil zen arte. Musika lan labur ugari idatzi zituen: Ume zurtza, Amets urdiñak, Agur izar ori! Sorgiñeta, Asto txistularia, Urte leloak, Biotz illun, Udazken danean, Mendietan eta Gurutzearen oñetan izenekoak, esaterako. Jose Maria Usanditzagaren lankide izan zen, bai eta euskaltzain urgazle ere.

Eduki-taula

LanakAldatu

AntzerkiaAldatu

KolaborazioakAldatu

Euskal Esnalea aldizkarian olerki batzuk eta ipuin bat argitaratu zituen. Euskal Erria, Gipuzkoarra eta Txistulari aldizkarietan ere idatzi zuen.

IpuinakAldatu

  • Itziartxo edo Ama zerutarraren eskerra (1909)

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu