Abílio Augusto Vaz das Neves

Abílio Augusto Vaz das Neves (Ifanes, Portugal, 1894ko ekainaren 8aMacedo de Cavaleiros, Portugal, 1980ko martxoaren 7a) portugaldar elizgizona izan zen.

Abílio Augusto Vaz das Neves
apezpiku tituludun

1965eko otsailaren 20a - 1971ko urtarrilaren 27a
Elizbarrutia: Silli (en) Itzuli
bishop of Bragança-Miranda (en) Itzuli

1938ko abenduaren 8a - 1965eko otsailaren 20a
Luís António de Almeida (en) Itzuli - Manuel de Jesus Pereira (en) Itzuli
Elizbarrutia: Bragantza-Mirandako elizbarrutia
bishop of Cochin (en) Itzuli

1933ko abenduaren 4a -
José Bento Martins Ribeiro (en) Itzuli - José Vieira Alvernaz (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cochin (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1894ko ekainaren 8a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Heriotza1980ko martxoaren 7a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Ifanes herrian jaio zen. Nerabezaroan Indiako ekialdeko kostaldeko São Tomé de Meliaporera joan zen eta bertako apaizgaitegian ikasi zuen[1].

1919ko abenduaren 7an apaiztu zen[2]. Barnetegiko zuzendaria, gero umezurztegiko zuzendaria ere izan zen eta Madraseko Emakumeen Unibertsitateko irakaslea ere izan zen[1]. 1933ko abenduaren 4an, Cochingo elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten, eta 1934ko urtarrilaren 28an apezpiku ordenatu zen[2]. «Omnia possum in Eo qui me confortat» —euskaraz: «Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan»— leloa zuen[3][4].

1938an Bragantza-Mitandako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten eta Portugalera itzuli zen[2]. Rol garrantzitsua izan zuen Bragantzako hezkuntzaren garapenean[5]. Bi ikastetxe ireki zituen Bragantzan eta Mogadouron. Katekesia antolatu zuen elizbarrutiko parrokia guztietan. 1940an, Mensageiro de Bragança aldizkaria sortu zuen[1]. Gainera, Bragantzako katedral berriaren eraikuntzari ekin zion[6]

1965eko otsailaren 20an erretiratu egin zen eta Silliko apezpiku titular izendatu zuten[2].

1980ko martxoaren 7an hil zen[2]. Ifanesen lurperatu zuten, baina 2019ko ekainaren 8an gorpua Bragantzako katedralera eraman zuten[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Portugesez) Pinto Castanheira, Manuel Luís. (2013). Para a História da Educação de Infância em Portugal: O caso de Bragança (1934-1986). Lisboa: Universidade de Lisboa, 245 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  2. a b c d e (Ingelesez) «Bishop Abílio Augusto Vaz das Neves» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  3. Flp 4:13
  4. (Portugesez) Garcia Cordeiro, José Manuel. D. Abílio Augusto Vaz das Neves. 26 anos de episcopado em Bragança-Miranda (1939-1965). 125º aniversário do nascimento (8.6.1894 - 8.6.2019). , 2 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  5. (Portugesez) Pinto Castanheira, Manuel Luís. (2013). Para a História da Educação de Infância em Portugal: O caso de Bragança (1934-1986). Lisboa: Universidade de Lisboa, 176 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  6. a b (Portugesez) «Bragança-Miranda: Corpo de D. Abílio Vaz das Neves foi trasladado para a Catedral» Ecclesia 2019-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).

Kanpo estekak aldatu