José Cadena

Jose Cadena» orritik birbideratua)

José Cadena Eleta (Pitillas, 1855eko martxoaren 20a - Burgos, 1918ko ekainaren 8a) nafar elizgizona izan zen. Ikasketak Iruñeko apaiztegian egin zituen, Zuzenbidekoak, berriz, Zaragozako unibertsitatean. Biurrungo eta Agoitzeko apaiza izan ondoren, Avilako apezpikutegiko bikario nagusi izendatu zuten. 1901. urtean Segoviako apezpiku izendatu zuten eta Gasteizkoa handik hiru urtera (1904-1913). 1913an Burgosko artzapezpiku egin zuten. Haren lan garrantzitsuenak: Tratado teórico-práctico de procedimientos eclesiásticos en materia civil y criminal, Código procesal canónico eta El sacerdote perfecto.

José Cadena

Roman Catholic Archbishop of Burgos (en) Itzuli

1913ko uztailaren 18a - 1918ko ekainaren 4a
Benito Murúa y López (en) Itzuli - Juan Benlloch i Vivó (en) Itzuli
Elizbarrutia: Burgosko artxidiozesia
Gasteizko Gotzaina

1904ko azaroaren 14a - 1913ko uztailaren 18a
Ramón Fernández Piérola y Lopez de Luzuriaga (en) Itzuli - Prudencio Melo
Elizbarrutia: Gasteizko elizbarrutia
Roman Catholic Bishop of Segovia (en) Itzuli

1901eko apirilaren 18a - 1904ko azaroaren 14a
José Ramón Quesada y Gascón (en) Itzuli - Julián Miranda Bistuer (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Segovia (en) Itzuli

Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaPitillas1855eko martxoaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1918ko ekainaren 8a (63 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Gasteizko gotzain ziharduela, elizbarrutiak artean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituelarik, 1910eko otsailaren 3an jaulkitako pastoral baten bidez, haurrak euskal izenez bataiatzea debekatu zien elizbarrutiko apaizei. Guraso askoren erantzuna izan zen jaioberriak ez bataiatzea.[erreferentzia behar]

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.