Misery (eleberria)

Misery Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1987ko ekainaren 8an Viking Press argitaletxeak argitaratu zen.

Misery (eleberria)
Jatorria
Egilea Stephen King
Argitaratze-data 1987
Jatorrizko izenburua Misery
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea Viking Press
ISBN 978-0-670-81364-3
OCLC 21651854
Ezaugarriak
Genero artistikoa Suspensea, psychological thriller (en) Itzuli eta Beldurrezko eleberria
Hizkuntza ingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Boulder (Colorado)
Historia
[[Bram Stoker Award for Novel (en) ]]
kronologia

The Eyes of the Dragon (en) Itzuli Misery (eleberria) The Tommyknockers

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Paul Sheldon viktoriar aroan girotutako amodiozko eleberriak idazten dituen idazle ospetsua da, eleberri horietako pertsonaia nagusia Misery Chastain izeneko emakumea da.

Neguko arrats batez, New York hiritik Los Angeles hirirantz autoz doala elurtutako mendi errepide batean istripua eduki eta autoan kornorterik gabe eta zauriturik geldituko da. Baina norbait agertu eta ataka larri horretatik erreskatatuko du.

Annie Wilkes erizaina eta bere eleberrien zaletu porrokatua denaren etxeko ohatzean esnatuko da, mendian isolaturik dagoen etxe batean. Hasieran dena ongi joango da, halere, lasterrera idazlea emakume bitxi horren zaintza eta laguntzek helburu bakar bat dutela jabetuko da: Misery saileko bere azken eleberrian hilarazi zuen fikziozko pertsonaia nagusia berpiztu eta hari buruzko eleberri gehiago idazten jarrai dezala, eta idazleak, erabat izuturik, emakume ero eta obsesionatu hark bere helburua lortzeko bere eskura dagoen edozer gauza egiteko prest dagoela ohartuko da.

ZinemaAldatu

Kanpo estekakAldatu