Rafael Nadal
Rafael Rafa Nadal Parera (Manacor, Espainia, 1986eko ekainaren 3a) tenislari profesionala da, historiako inoizko hoberenetarikoa. Hainbat aldiz izan da ATP zerrendako lehen postuan, lehen aldia 2008ko abuztuaren 18an. Orain arte 18 Grand Slam txapelketa irabazi ditu; horrenbestez, titulu kopuruari begiratuta munduko tenislarien artetik bigarrena da (lehena Roger Federer da, 20 Grand Slam titulurekin). Roland Garros txapelketa gehien, 12, irabazi dituen jokalaria da. Espainiarekin urre olinpikoa lortu zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoaketan. Golden Slama irabazi duen tenislari gazteena da. Nadalek hamahiru aurkariri irabazi die hamar aldiz edo gehiagotan; haien artean, hiru aurkariri hogei aldiz baino gehiagotan. Lau jokalarien kontra baizik ez du erregistro negatiboa. 2011n urteko munduko kirolaririk hoberena izendatu zuten. 2013an Marca egunkariak historiako espainiar kirolari hoberenaren saria eman zion; eta sari bera eman zion Mundo Deportivo egunkariak 2004an.
BizitzaAldatu
Rafa Nadal Manacorren jaio zen, Balearretan, 1986eko ekainaren 3an. Haren gurasoak Ana Maria Parera eta Sebastian Nadal dira, eta arreba, Maria Isabel. Bartzelona Futbol Klubean aritutako Miguel Ángel Nadal futbolari ohiaren iloba da. Txikitatik kirol askotan aritu zen (futbola, saskibaloia...), baina azkenean tenisa aukeratu zuen kirol nagusitzat. Hiru urterekin hasi zen bere osaba Toni Nadalen entrenatzailearen eskutik, eta harekin jarraitzen du gaur egun ere. Nadalen bikotekidea, 2005az geroztik, Xisca Perello da.
Nadalek lehen txapelketa ofiziala Balear uharteetan jokatu zuen, bederatzi urterekin, eta irabazi egin zuen. Hamaika eta hamabi urterekin Espainiako txapelduna izan zen. Hortik aurrera txapelketa garrantzitsu ugari irabazi zituen kategoria guztietan.
Ekipazioa eta jolasteko arropaAldatu
Nadalek Babolat AeroPro Drive erraketa erabiltzen du. Nike du babesle, eta partidetan beti janzki hauek daramatza: elastiko mahukamotz bat, bi eskumutur eta praka motz bat.
Grand Slameko txapelketakAldatu
Banakakoan irabazle (14)Aldatu
Urtea | Txapelketa | Finaleko aurkaria | Finalaren emaitza |
2005 | Roland Garros | Mariano Puerta | 6-7(6), 6-3, 6-1, 7-5 |
2006 | Roland Garros | Roger Federer | 1-6, 6-1, 6-4, 7-6(4) |
2007 | Roland Garros (2) | Roger Federer | 6-3, 4-6, 6-3, 6-4 |
2008 | Roland Garros | Roger Federer | 6-1, 6-3, 6-0 |
2008 | Wimbledon (3) | Roger Federer | 6-4, 6-4, 6-7(5), 6-7(8), 9-7 |
2009 | Australian Open (2) | Roger Federer | 7-5, 3-6, 7-6(3), 3-6, 6-2 |
2010 | Roland Garros (2) | Robin Söderling | 6-4, 6-2, 6-4 |
2010 | Wimbledon (4) | Tomas Berdych | 6-3, 7-5, 6-4 |
2010 | US Open (3) | Novak Djokovic | 6-4, 5-7, 6-4, 6-2 |
2011 | Roland Garros (3) | Roger Federer | 7-5, 7-6(3), 5-7, 6-1 |
2012 | Roland Garros (5) | Novak Djokovic | 6-4, 6-3, 2-6, 7-5 |
2013 | Roland Garros (4) | David Ferrer | 6-3, 6-2, 6-3 |
2013 | US Open (5) | Novak Djokovic | 6-2, 3-6, 6-4, 6-1 |
2014 | Roland Garros | Novak Djokovic | 3-6, 7-5, 6-2, 6-4 |
ATP sailkapenean izandako bilakaera (banakakoa)Aldatu
Urtea | Postua |
---|---|
2001 | 818.a |
2002 | 235.a |
2003 | 47.a |
2004 | 51.a |
2005 | 2.a |
2006 | 2.a |
2007 | 2.a |
2008 | 1.a |
2009 | 2.a |
2010 | 1.a |
2011 | 2.a |
2012 | 4.a |
2013 | 1.a |
2014 | 3.a |