Andrew Jackson (Waxhaw, Hego Carolina, 1767ko martxoaren 15a — Hermitage, Tennessee, 1845ko ekainaren 8a) AEBetako politikaria eta 7. presidentea (1829-1837) izan zen. Estatu Batuetako presidente ospetsuenetako bat da, eta 20ko dolarretan agertzen da irudikatuta.

Andrew Jackson


7. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1829ko martxoaren 4a - 1837ko martxoaren 4a
John Quincy Adams - Martin Van Buren
Hautetsia: 1828ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala, 1832ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala
7. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1828ko abendua - 1829ko martxoaren 4a
John Quincy Adams - Martin Van Buren
Hautetsia: 1828ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1825eko martxoaren 4a - 1825eko urriaren 14a - Hugh Lawson White (en) Itzuli
Barrutia: Tennessee Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 19th United States Congress (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1823ko martxoaren 4a - 1825eko martxoaren 4a
John Williams (en) Itzuli
Barrutia: Tennessee Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 18th United States Congress (en) Itzuli
Grand Lodge of Tennessee (en) Itzuli grand master (en) Itzuli

1822 - 1823
Wilkins F. Tannehill (en) Itzuli - Wilkins F. Tannehill (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1797ko irailaren 26a - 1798ko apirilaren 1a
William Cocke (en) Itzuli - Daniel Smith (en) Itzuli
Barrutia: Tennessee Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 5th United States Congress (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1796ko abenduaren 4a - 1797ko irailaren 26a
← baliorik ez - William C. C. Claiborne (en) Itzuli
Barrutia: Tennessee's 1st congressional district (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaWaxhaws (en) Itzuli1767ko martxoaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaThe Hermitage (en) Itzuli1845eko ekainaren 8a (78 urte)
Hobiratze lekuaThe Hermitage (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaAndrew Jackson
AmaElizabeth Hutchinson
Ezkontidea(k)Rachel Jackson  (1791ko abuztua -  1790(e)ko hamarkada)
Rachel Jackson  (1794ko urtarrilaren 18a -  1828ko abenduaren 22a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua, politikaria, ofizierra eta estatu-politikaria
Altuera185 zentimetro
Lantokia(k)Washington
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Antiquarian Society (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkak1812ko angloamerikar gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 534 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Gurasoak jatorriz Irlandako egungo Ulsterreko kostaldekoak zituen, eta Irlandako eskozieraren azentua gorde zuen horregatik. Jatorri umilekoa zen, independentzia agiriak sinatu zituzten hainbat aristokrata ez bezala. Ipar eta Hego Carolina arteko nonbait jaio zen, aita hil eta aste batzuetara. Amak hazi zuen, baina Jacksonek 14 urte zituela, bera ere hil egin zitzaion gerrako presoak zaintzeko boluntarioa zela. Kotoi zelaietako ikastetxe txiki batean eskolatu zen tarteka, eta zaldi zelak egiteko tailer txiki batean lanean hasi.

Gazte zela, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran mezulari lanetan aritu zen erreboltarien alde. Zuzenbidea ikasten hasi zen Salisburyn (Ipar Carolina) eta, luze gabe, mendebaldeko muga nahasian hasi zen lanean. 1794ean John Overtonekin elkartu zen enpresa bat sortuz, "lurrak erosteko, muga militarren barruan zein kanpoan", argi eta garbi hitzarmen bidez txerokiei eta txickasawei gordetako lurrak erosiz eta salduz.

Hegoaldeko Carolinako Epaitegi Goreneko epaile izan zen (1798-1804). 1811n, Europako finantzetako handikien babesa zuen Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren (pribatuaren) baimenaldia bertan behera geratu zen eta, berehala, Ingalaterrak gerra deklaratu zien Estatu Batuei (1812). Gerra aurreratua zela, Andrew Jackson jeneral izendatu zuten 1814an.

Urte horretako abenduaren 24an, Estatu Batuetako gobernuaren ordezkariek Europan bakea sinatu zuten Ingalaterrarekin. Hala ere, artean komunikazioak motelak zirela eta, albiste horrek asteak eman zituen Estatu Batuetara heltzerako. 1815eko urtarrilean, Jackson New Orleansera oldartu eta hiriaren kanpoaldean ingelesei gailendu zitzaien New Orleanseko guduan, horretarako Laffite anaien eta bere piraten laguntza edukiz. Jackson Estatu Batuetako heroi nazionala bihurtu zen garaipen militar horri esker.

1817an Florida hartu zien espainiarrei, James Monroeren agintaldian eta mvskoke (creek), ikaniuksalgi (seminola) eta txeroki herri amerindiarrak mendebalderantz lekualdatu nahian aritu zen, zuriei Misisipi ibairaino joateko erraztasunak emanez.

 
Jackson presidentearen 1829ko izendapen ospakizuna

Jackson presidente

aldatu
 
Jackson ("a jackass") eta Van Burenen litografia satirikoa (1837), 1837ko izu bete-betean. Astoa izengoitiaren erabilera hau Alderdi Demokrataren ikur bihurtu zen hamarkada batzuk geroago

Jackson izan zen AEBetako lehen presidentea (gizonezkoen) sufragio unibertsalez aukeratua izaten eta independentzia gerran zein konstituzioaren erredakzioan esku hartu gabekoa. 1823tik 1825era Tennesseeko senatari izan ondoren, 1828an Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai izateko aupatu zuten, Thomas Jefferson eta James Madison lehengo presidenteen Bankuaren kontrako errelebua hartuz. Jende gutxik ikusi zion aukerarik, baina askoren harridurarako, 1828ko abenduaren 3rako Estatu Batuetako presidente hautatu zuten, Alderdi Demokrataren aldetik.

Hala ere, presidente izendatua izatearen bezperan (1828ko abenduaren 22an), guztiz maite zuen Rachel Donelson Jackson emaztea hil zen bat-batean, ustez bihotzekoak jota; Jacksonek eta bere alderdikideek, ordea, hilketatzat jo zuten. Jacksonentzat kolpe latza izan zen: ez zen berriz inoiz ezkondu. Anekdota moduan, jendetza aztoratuaren ondorioz, inaugurazio ospakizunetan Etxe Zuriaren altzariak txikituta geratu ziren (1829).

Bere lehendabiziko agintaldi honetan, gobernu federaleko 9.000 enplegatutatik 2.000 kaleratu zituen, Bankuaren diruak ustelduta funtzionatzen zutelakoan. Jacksoni karguak irabazleen artean banatzeko sistema berri bat (spoil system, "gerra harrapakinen sistema") martxan jartzea leporatu zioten bere aurkariek: bere jarraitzaileek estatu federaleko funtzionario postu gehienak eskuratzea eta, era horretan, Estatu Batuetako politika jauntxo batzuen eskuetan jartzea.

Jacksonek eraso eta kanpaina gogorrei egin behar izan zien aurre, eta bere posizioa autoritarismoz eta pragmatismoz sendotu zuen. 1830ean, bere erabaki eztabaidagarri eta gaitzetsienetako bat eman zuen: hegoaldeko Indiarrak Kanporatzeko Legea (Indian Removal Act). Horri Malkoen Bidea delakoak jarraitu zion: lehendabizi, Mississippi estatuko txocktawak izan ziren kanporatuak (1830), baina 1832tik aurrera bankuaren gerra bere gorenean zela, txickasaw, seminola, muscogee eta txerokiei heldu zitzaien txanda.

1832an, ordu arte ez bezalako hauteskunde kanpaina izan zen. Lehendabiziko aldiz, kanpaina kalean egin zen, nork iritziak bere aldera erakarri nahian (ordu arte hautagaiak etxean geratzen ziren hauteskunde egun arte). Kanpaina guztiz polarizatua izan zen, Bankuaren gaiak zatikatuta. Jacksonek hautatutako goiburua, berriz, argia: "Jackson eta ez Bankurik!". Henry Clay aurkari Nazional Errepublikanoak, bere aldetik, 3.000.000 dolar jaso zituen bankuengandik kanpaina finantzatzeko. Hala ere, Jacksonek gehiengo osoa lortu zuen 1832ko azaro hartan. Artean, ordea, agintaldi latza zuen aurrean.

Zenbaiten ustez, urrundu egin zen Estatu Batuetako hasierako demokraten idealismotik. Hala ere, esku handia erakutsi zuen Sortaldeko estatuetako industrialari handien eta Hego Carolinako agintarien artean aduana libreak zirela kausa piztu zen krisi larriaren aurrean.[argitu] 1837an Texasen independentzia aitortu zuen (Mexikotik). 1837ko martxoaren 4 arte izan zen presidente.

Bankuaren kontrako borroka

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bankuaren gerra»
 
Estatu Batuetako Bigarren Bankuaren eraikina
 
Andrew Jacksoni egindako dagerrotipoa hil baino zenbait hilabete lehenago

Bankuaren gaia erabakigarria zen Estatu Batuen politikan eta ekonomian, eta elkarren kontrako indar kementsuen jokaleku. 1816tik, dirua igortzeko ahalmen osoa Estatu Batuen banku zentral baten eskuetan geratu zen: Estatu Batuetako Bigarren Bankua. Laster Bankuaren kontrako jarrera bihurtu zen Jacksonen ikur, instituzio usteltzat baitzeukan, eta konstituzioaren kontrakotzat. 1828an, Jackson Estatu Batuetako presidente hautatu zuten, baina berehala areagotu ziren Bankuarekiko tentsioak, eta bereziki Bankuaren presidente Nicholas Biddlerekin, Rothschild nazioarteko finantza gizonen familiaren agentea.

1832ko uztailean, parlamentuak eta Jacksonek elkarren kontrako jarrerak agerian utzi zituzten: parlamentua Bankuari baimena luzatzearen alde, Jackson kontra. Berez, 1836 zen Estatu Batuetako Bankuaren baimenaldia amaitu edo berritzeko urtea, baina Bankuak erabakia aurreratzeko presioa egin zuen. Jacksonek betoa jarri zion parlamentuaren erabakiari. Honela azaldu zuen horretarako bere arrazoia:

« Ez lukete gure herritarrek soilik jasoko gure Gobernuaren ondarea. Banku honen akzioen zortzi milioitik gora atzerritarren eskuetan daude... Gure askatasun eta independentziarako ez al da arriskutsua gure herrialdearekin bere izaeran hain lotura eskasa duen banku bat? »


« [Bankuak] Gure diru mota kontrolatzea, gure sosa publikoak jasotzea, eta gure milaka herritar menpekotasunean edukitzea... izugarriagoa eta arriskutsuagoa izango litzateke etsaiaren botere militar bat baino. »


Hala ere, lortu zuen presidentetza. Artean, ordea, gobernuaren funts publikoak Bankuan zeuden, eta Jackson ohartu zen Bankuaren baimenaldia berritzeko ahaleginek azken minutu arte iraungo zutela. Bere hitzetan:

« Ustelkeriaren herensugea estututa dago, ez hilik »


Bada, 1833ko udazken-neguan, Jacksonek azken kolpea eman zion Bankuari, gobernuaren gordailuak bertatik atereaz eta Bankua de facto jokoz kanpo utziz.

Biddle Bankuaren ordezkari eta Jacksonen etsaia ez zen onik atera, ez zien utzi Estatu Batuen agintariei bankuaren auditoretzarik eta ikerketarik egiten, iruzur salaketei aurre egin behar izan zien eta, urte batzuk geroago, beste epaiketa batean auzipetua izaten ari zela hil zen. Bankua handik gutxira desegin zen.

Jacksoni ere ez zitzaion dohainik atera. 1828ko abenduan, presidentetzara heldu zenetik, irainak jasan zituen (berak eta emazteak, "bigamoak" zirela leporatuta). Eraso fisikoak ere ez zitzaizkion falta izan, eta horietako bi gutxienez hiltzeko asmoz, 1835ko urtarrilean larriena: bere kontrako eraso bat jasan zuen, bi tiro egin baitzion Richard Lawrence delako etxeen pintore langabe ingeles batek. Hala ere, pistolak ez zuen funtzionatu, eta salbu atera zen. Bankuaren erasotzat eta konspiraziotzat hartu zuten Jacksonek eta bere aldekoek. Bere agintaldia amaituta (1837), Jacksonek erretiroa hartu zuen. Jacksonen azken urteetan, bere bizitzako balentria handiena zein izan zen galdetuta, honela erantzun zuen zalantzarik gabe: I killed the Bank ('Bankua hiltzea').

Izakera

aldatu

Inoiz "ikusi dudan indiar on bakarra hildako indiarra da" esaldia berari egotzi zaion arren, Philip Henry Sheridan jeneralak egin zuen adierazpen hori (1869). Hala ere, horrelako ikuspegia garai hartan ez zen ezohikoa, nola Mendebaldeko Europan hala Estatu Batuetako europar jatorriko biztanleetan, eta Andrew Jackson ez zen salbuespena: etnozentrista zen (zibilizatuak vs ez-zibilizatuak), berbera erlijioz presbiterianoa izaki.

Jacksonek Nashville aldamenean Hermitage lursaila zeukan 1804tik (egun museoa), baita soroak ere, Hegoaldean zenbait pertsonak zuten bezala. Bertan esklabu beltzak baliatzen zituen soroak lantzeko, batez ere kotoia. Beraz, esklabutzaren aldekoa zen. Hasieran, 4 esklabu zebiltzan bere zerbitzutan eta, bere oparoenean, 300 esklabutik gora edukitzera heldu zen.

Jacksonen jarrera paternalista zen eta, alde horretatik, bere esklabuekiko "humanista" jokatu zuela defendatzen da orduko estandarretarako, alegia, familia zabalak bizitzeko etxolak ohi baino handiagoak ziren, esklabuei ehizarako armak eta tresnak banatzen zizkien, merkatuetara salerosketara joateko baimena zeukaten, emakumeek umeak eduki zitzaketen etab.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu