Sofia Palatinatukoa edo Sofia Hannoverkoa (1630eko urriaren 14a - 1714ko ekainaren 8a) Brunswick-Lüneburgeko Printzesa hauteslea izan zen 1692tik 1698ra. Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoaren biloba izanda, Ingalaterrako Erresuma eta Irlandako Erresumako balizko oinordeko izendatu zuten 1701eko Ezarpen Aktaren arabera. 1707ko Batasun Agiriaren ostean Erresuma Batuko tronorako balizko oinordekoa izan zen. Hala ere Erresuma Batuko erregina izan baino bi hilabete lehenago hil zen eta ardura bere seme nagusiari pasa zitzaion, Jurgi Luis Brunswick-Lüneburgekoa, 1714ko abuztuaren 1ean Jurgi I.a izenarekin errege izendatu zutena.

Sofia Palatinatukoa

(1650)
Electress (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHaga1630eko urriaren 14a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHannover1714ko ekainaren 8a (83 urte)
Hobiratze lekuaWelf family mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaFrederiko V.a Palatinatukoa
AmaElisabet Stuart
Ezkontidea(k)Ernest Augustus, Elector of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1658ko irailaren 30a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta agintaria

Find a Grave: 8600778 Edit the value on Wikidata

Frederiko V.a Palatinatukoaren eta Elisabet Stuartaren alaba, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikan hazi zen, bere familia bertan errefuxiatu zelako euren Hauteslerria kendu zietenean Hogeita Hamar Urteko Gerran. Sofiaren anaia Karlos Luisek Palatinatua berrezarri zuen Westfaliako Bakearen barruan.

Sofia Ernesto Augusto Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen 1658an. Senarra askotan etxean ez bazegoen ere, Sofiak maite zuen eta elkarrekin zazpi ume izan zituzten. Hasiera batean Ernesto Augusto lurrik gabeko kadete bat izatetik Hannover leinuan gora egin zuen 1692an printze hautesle izan arte. Sofia, beraz, Hannoverko printzesa hautesle bilakatu zen. Artearen mezesana, Herrenhauseneko lorategiak eraiki zituen eta Gottfried Leibniz edo John Toland filosofoak diruz lagundu zituen. Baruch Spinoza edo René Descartes bezalako filosofoen mireslea zen.

Gaur egun Sofiaren 5.000 ondorengo legitimo baino gehiago daude, nahiz eta guztiak ez diren Erresuma Batuko ondorengotza lerrokoak. Sofiaren Naturalizazio Akta 1705an onartutako lege bat izan zen, Sofiari eta bere oinordeko ez-katoliko guztiei Britainiar nazionalitatea ematen ziena.