Ireki menu nagusia

María Flor Elso Torralba[1] (Iruñea, 1973ko ekainaren 8a -) gimnasta ohi nafarra da, 1991n Atenasen munduko txapelduna izandakoa.

Lorea Elso

— Gimnasta

  —
Lorea Elso 01.PNG
Informazio pertsonala
Izen osoa María Flor Elso Torralba
Ordezkatutako herrialdea  Euskal Herria
Jaiotza 1973ko ekainaren 8a (46 urte)
Iruñea, Nafarroa Garaia
Diziplina Gimnasia erritmikoa
Kluba Ivanka Tchakarova
SCDR Anaitasuna
Aurreko entrenatzailea Emilia Boneva
Ana Roncero
Erretiroa 1992

BiografiaAldatu

Bederatzi urte zituela hasi zen Ivanka Tchakarova klubean. 1988an kluba desagertu zenean, CCD Anaitasunan (egun SCDR Anaitasuna) sartu zen. 1989tik aurrera Espainiako selekzioan izan zen, Emilia Boneva eta Ana Roncero entrenatzaileak izanik. Munduko eta Europako txapelketetan hainbat domina lortu zituen (17 guztira)

1992an kirola utzi zuen. Ez zuen Olinpiar Jokoetan parte hartu, orduan taldekakoa olinpiar kirola ez zelako. Madrilgo Complutense Unibertsitatean kazetaritza ikasi eta Golem zinema-banatzailean lan egiten du.

ErreferentziakAldatu

  1. Abizenak Elso idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Eltso onartu du bi deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.