Peloponeso
Peloponeso[1] edo Morea (grezieraz: Πελοπόννησος, Pelopónnēsos) Greziako penintsula da, Korintoko istmoak lotuta (nahiz eta orain Korintoko ubideak kontinentetik banatu).
Peloponeso | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.407 m |
Azalera | 22.200 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 37° 20′ 59″ N, 22° 21′ 08″ E / 37.349722222222°N,22.352222222222°EKoordenatuak: 37° 20′ 59″ N, 22° 21′ 08″ E / 37.349722222222°N,22.352222222222°E |
Estatu burujabea | Grezia |
Estatu burujabe | ![]() |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
IzenaAldatu
Pelope heroiak eskualdea konkistatu zuenean bere izena eman zion, izan ere 'Peloperen uhartea' esan nahi du, nahiz eta 1893an Korintoko ubidea eraiki baino lehen penintsula izan. Erdi Aroan, 'Morea' izendatu zuten, masustondoren hostoaren itxura duelako.
GeografiaAldatu
Penintsula menditsua da oso, Pindoko mendilerroaren zatia delako. Mendi nagusiak ipar-mendebaldean Olono (2.223 m), ipar-ekialdean Kyllini (2.376 m), erdialdean Megalo (1.980 m) eta hego-ekialdean Argolida, Parnon (1.935 m) eta Taigeto (2.404 m) dira, artean Argos, Esparta edo Kalamatako haranak daudela. Kostaldean Nafplia, Lakonia eta Meseniako golkoak ditu.
Banaketa administratiboaAldatu
Peloponeso hiru periferia ditu bere barnean, nagusiena izen bera duena. Periferia hau bost prefekturatan (nomoi) azpibanatua dago:
Akaia eta Elideko prefekturak ere penintsulan daude baina Mendebaldeko Grezian daude. Gainera, Argolidaren zati bat Atika barnean dago.
HiriakAldatu
Peloponesoko hiri nagusiak (2001eko erroldaren arabera) honako hauek dira: