El Hadj Omar Bongo Ondinga, jaiotza-izena Albert-Bernard Bongo (Lewai, Ekuatore Afrika Frantsesa, gaur egun Bongoville, Gabon, 1935eko abenduaren 30a - Bartzelona, 2009ko ekainaren 8a)[1] Gabongo presidentea izan zen 1967tik hil zen arte. Haren seme Ali Bongo izan zen ondorengo presidentea.

Omar Bongo
Omar Bongo cropped.jpg
Afrikar Batasuneko presidente

1977ko uztailaren 2a - 1978ko uztailaren 18a
Seewoosagur Rangoolam - Gaafar Nimeiry
Gabongo presidente

1967ko abenduaren 2a - 2009ko ekainaren 9a
Léon M´Ba - Didjob Divungi Di Ndinge (en) Itzuli
2. Gabongo presidenteorde

1966ko azaroaren 12a - 1967ko abenduaren 2a
Paul-Marie Yembit (en) Itzuli - Léon Mébiame (en) Itzuli
Gabongo lehen ministro

Bizitza
Izen osoaAlbert-Bernard Bongo
JaiotzaBongoville (en) Itzuli1935eko abenduaren 30a
Herrialdea Frantzia
 Gabon
HeriotzaBartzelona2009ko ekainaren 8a (73 urte)
Hobiratze lekuaFranceville (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
heste meharreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Patience Dabany (en) Itzuli
Edith Lucie Bongo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soldadua
Altuera151 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa
Alderdi politikoaGabonese Democratic Party (en) Itzuli

Find a Grave: 38089751 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Bateke etniaren kidea zen. Frantziako Armadan sartu, eta kapitain mailarekin erretiratu zen. Gabon 1960an independentzia erdietsi ondoren, Léon M'ba bilakatu zen presidente. Haren agintaldian gora egin zuen Bongok, eta 1966an presidenteorde izendatu zuten. M'ba 1967an hil zenean, presidente bihurtu zen. Urte hartan bertan, alderdi bakarreko sistema eratu zuen.

1973an musulman egin zen, Omar izena hartuz. Motibo sendoa zuen horretarako: petrolioaren lehen shock famatuaren erdian, urre beltzean aberatsa den Gabon LPEEn sartu nahi zuen. Baita lortu ere. Berrogei urte baino gehiago iraun zuen boterean Frantziaren laguntzarekin, eta petroliotik zetozen diru-sarrerak erabili zituen bere burua aberasteko.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Zubiria Kamino, Pello. Omar Bongo Françafrique-ren xefa hil da. Argia astekaria, 2009ko uztailak 5, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).

Kanpo estekakAldatu