Ireki menu nagusia

Emma García Valdivieso (Ordizia, Gipuzkoa, 1973ko ekainaren 8a - ), euskal herritar kazetaria eta telebista-aurkezlea da. Kazetaritzan lizentziatua da.

Emma García
Bizitza
Izen osoa Emma García Valdivieso
Jaiotza Ordizia1973ko ekainaren 8a (46 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea
IMDb nm1422914

Karrera egiten ari zela, OTR PRESS berri-agentzian egin zituen praktikak eta Bosnian egoteko aukera izan zuen bitan. Lehenengo aldian Gurutze Gorriarekin joan zen, eta bestean, praktikak egiten ari zen bekadun bezala egon zen. 1996an, Karrera bukatu bezain laster, hilabete batzuetan zehar, Nafarroako egunkari batean egin zuen lan, eta handik, Nafarroako telebista-kate batera joan zen. Gero, Telecincok fitxatu zuen eta geroxeago Canal Plusera joan zen, azken honetan, Cinemanía zinemazko telebista-programa aurkeztu zuen. Ondoren, Euskal Telebistak fitxatu zuen eta ETB 2ko Ésta es mi gente telebista-programa aurkeztu zuen 2002ra arte, Telecincok fitxatu zuenean. 2002tik 2007ko uztailaren 6ra arte A tu lado telebista-programa aurkeztu zuen.

2008tik Telecincon Mujeres y hombres y viceversa saioa aurkezten du.

SariakAldatu

Saria Urtea Kategoria Emaitza
TP de Oro 2002 Aurkezlerik onena Saritua
TP de Oro 2003 Aurkezlerik onena Saritua
TP de Oro 2002 Magazinerik onena Saritua
TP de Oro 2003 Magazinerik onena Saritua
TP de Oro 2004 Magazinerik onena Saritua

Kanpo estekakAldatu