Emily Davison

Emily Wilding Davison (Blackheath, Londres, Ingalaterra, 1872ko urriaren 11Epsom, Surrey, Ingalaterra, 1913ko ekainaren 8a) emakumeen sufragioaren aldeko ekintzailea izan zen. [1]

Emily Davison
Emily Davison portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1872ko urriaren 11
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Epsom (en) Itzuli1913ko ekainaren 8a (40 urte)
Hobiratze lekua Grave Of Emily Davison Approx 100 Yards North-West Of Church Of St Mary (en) Itzuli
St Mary's, High Church (en) Itzuli
Heriotza modua istripua
Hezkuntza
Heziketa Royal Holloway, University of London (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak sufragista, feminista, sufragettea eta irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Find a Grave: 10754918 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Bi ahizpa zituen, anaia eta bere aitaren beste ezkontza batzuetako neba-arreba batzuk. Bere nerabezaroan igeriketan eta txirrindularitzan aritu zen. 1981ean literatura ikasteko beka lortu zuen. Aita hil zenean ikasketak utzi behar izan zituen. Hala ere, irakasle lana lortu zuen eta dirua aurreztu egin zuen Biologia, Kimika eta Hizkuntza eta Literatura ikasi ahal izateko Oxfordeko San Hugh Ikastetxean. Nahiz eta garai hartan emakumeek ezin zuten titulu ofizialik lortu, bere kalifikazio bikainengatik ohore bereziak lortu zituen.[1][2]

Ekintzaile sufragistaAldatu

1906an Davison Women 's Social and Political Union (WSPU) erakundean sartu zen, hiru urte lehenago Emmeline Pankhurstek sortutako erakunde sufragistan. "Suffragettes" izena zuten eta emakumeek botoa emateko eskubidearen alde borrokatu zutelako haien kontrako erasoak jaso zituzten.

EspetxeanAldatu

1912an, Davisonek 6 hilabete eman zituen Londresko Holloway espetxean. Bertan, gose grebari ekin zion preso politikoak zirela aitortzeko. Torturak sufritu zituen eta gehiegikeriekin amaitzeko, espetxeko balkoi batetik bota zuen bere burua. Kartzelan egon zen Westminster hirian postontziei su emateagatik ere eta bere ustetan Lloyd George zelakoari txakur katearekin elizgizon bati erasotzeagatik. [1][3]

HipodromoanAldatu

Kartzelatik atera zenean, 1913ko ekainaren 4an, asteazkenez, Epsomgo hipodromoan zaldien azpira bota zuela bere burua dio bertsiorik hedatuenak; bada, aldiz, beste bertsio bat: Davisonek, Derbytik itzultzeko tren txartel bat erosi zuela frogatzen duten ebidentziak daude, gau horretarako dantzaldi baterako sarrera bat, eta, bere ahizpari, bere etxera bisita bat egiteko asmoa duen gutun batzuk daude. Horregatik, gertaera beste modu batez azaldu daiteke: hipodromoan zegoela, zaldiak igaro zirenean, pistara joan zen, batzuen ustez, sufragisten entseina astinarazteko, eta, beste batzuen aburuz, parte-hartzaileetako bati zintzilikatzeko. Baina kalkulu txar bat egin eta tropeleko azken zaildiak harrapatu zuen, hain zuzen ere, Jurgi V.a zen Anmer zaldiak. Davisonek zauri larriak izan zituen, eta lau egun geroago hil zen. 1928an, Emily Davison hil eta 15 urtera, lortu zuten emakume britainiarrek boto eskubidea.[4][5][2]

ZinemaAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Raicevic, Tatiana. «Emily Wilding Davison, la primera “mala feminista”» El País Digital Noiz kontsultatua: 2020-12-09.
  2. a b (Gaztelaniaz) Savater, Fernando. (2013-06-11). «Tribuna | El Derby de la sufragista» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-12-09.
  3. (Gaztelaniaz) «Flores sufragistas» 7K revista dominical 2016-02-09 Noiz kontsultatua: 2020-12-09.
  4. «Aldizkari Digitala: Sufragistak,» www.ikasbil.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-09.
  5. «Emily Wilding Davison 1/8 -» Aiaraldea.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-09.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu