Euskal Bizikleta

etapakako txirrindularitza lasterketa (1952-2008), Euskal Herriko Itzuliarekin bateratu zen 2009an

Euskal Bizikleta Euskal Herrian zehar jokaturiko etapakako txirrindulari itzulia izan zen.

Euskal Bizikleta
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1952
Ekitaldi kopurua39 (urtea: 2008)
Aldizkotasunaurterokoa (Eka)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundESP Espainia
AntolatzaileaUCI
Mailak2.1 (1952-1989)
2.2 (1990-1998)
2.1 (1999-2004)
2.HC (2005-2008)
ZirkuituaUCI Europe Tour
Palmaresa
Azken garaileaITA Eros Capecchi
Garaipen gehien lortu duenaEU Jesús Loroño
EU Abraham Olano
EU Carlos Etxeberria
(2 garaipen)
Egungo ekitaldia
azken ekitaldia ikusteko:
2008ko Euskal Bizikleta
Dokumentazioa

Ibilbidea

aldatu

Proba hau hainbat izenekin ezaguna izan zen historia zehar.

Eibarko Bizikleta (1952-1968)

aldatu

Euskal Herriko Itzuliak 1936tik aurrera utzitako hutsunea berriro ere betetzeko zenbait saiakera izan ziren. Alde batetik, Iparraldeko Zirkuitua 1939 eta 1945 artean bost aldiz jokatu zena eta bestetik Bilboko Udala Sari Nagusia.

Azkenik, 1952an Eibarko Bizikleta sortu zen, praktikan Euskal Herriko etapakako Itzulia bihurtu zena.

Euskal Herriko Itzulia-Eibarko Bizikleta (1969-1973)

aldatu

60ko hamarkadako azken urteetan izandako galera ekonomiko handiak zirela eta, lasterketaren antolatzaileek 1969an berreskuratutako Euskal Herriko Itzulia (34 urteko etenaldiaren ondoren) Eibarko Bizikletarekin bateratzea erabaki zuten. Bost urte hauetako emaitzak eta palmaresa Euskal Herriko Itzuliaren barnean sartzen ohi dira.

Arrateko Igoera-Eibarko Bizikleta (1987-1990)

aldatu

1987an berpiztu zen proba eta Arrateko Igoerarekin bat egin zuen egun batzuetako lasterketa eginez. Proba berriaren emaitzak eta palmaresa Euskal Bizikletarenean sartzen ohi dira.

Euskal Bizikleta (1991-2008)

aldatu

1991an, berriro ere izena aldatu zen (aurreneko lau urteotakoa luzeegia zelako) eta aurrerantzean Euskal Bizikleta bezala izendatu zen.

Euskal Herriko Itzuliarekin bateratzea (2009tik aurrera)

aldatu

Antzerako ezaugarriak zituzten bi proba (Euskal Herriko Itzulia eta Euskal Bizikleta) finanziatzeko arazoak zirela eta, berriro ere, 2009z geroztik, Itzuliarekin bateratu zen eta emaitzak Euskal Herriko Itzuliaren palmaresean sartzen ohi dira.

Palmaresa

aldatu
Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
Eibarko Bizikleta
1952   Louis Caput   Willy Kemp   Hortensio Bidaurreta
1953   Vicenç Iturat   Francesc Massip   Lido Sartini
1954   Josep Serra Gil   Federico Martín Bahamontes   Hortensio Bidaurreta
1955   José Escolano   Vicenç Iturat   Bernardo Ruiz
1956   Jesús Loroño   Jesús Galdeano   Miguel Bover
1957   Antón Barrutia   Miguel Bidaurreta   Carmelo Morales Erostarbe
1958   Jesús Loroño   Antonio Karmany   Antonio Suárez
1959   Antonio Bertrán   Fernando Manzaneque   Salvador Botella
1960   Benigno Aspuru   Jean-Claude Annaert   Carmelo Morales Erostarbe
1961   Antonio Karmany   Jean-Claude Annaert   Luis Otaño
1962   Rolf Wolfshohl   Antonio Karmany   Francisco Gabika
1963   Juan Jose Sagardui   Antonio Karmany   Fernando Manzaneque
1964   Carlos Etxeberria   Julio Jiménez   Joaquim Galera
1965   Sebastian Elortza   Luis Otaño   José Luis Talamillo
1966   Eusebio Vélez   Lucien Aimar   José María Errandonea
1967   Carlos Etxeberria   José María Errandonea   José Luis Uribezubia
1968   José María Errandonea   Aurelio González Puente   Francisco Gabika
Arrateko Igoera-Eibarko Bizikleta
1987   Marino Lejarreta   Pedro Muñoz   Iñaki Gastón
1988   Jokin Mujika   Robert Millar   Charly Mottet
1989   Federico Etxabe   Thierry Claveyrolat   Pedro Muñoz
1990   Thierry Claveyrolat   Federico Etxabe   Francisco Javier Mauleón
Euskal Bizikleta
1991   Gianni Bugno   Piotr Ugrumov   Miguel Induráin
1992   Franco Chioccioli   Piotr Ugrumov   Danny Nelissen
1993   Piotr Ugrumov   Franco Chioccioli   Stefano Della Santa
1994   Stefano Della Santa   Evgeni Berzin   Davide Rebellin
1995   Evgeni Berzin   Alex Zülle   Francesco Frattini
1996   Miguel Indurain   Alex Zülle   Marcelino García
1997   Abraham Olano   Fernando Escartín   Daniel Clavero
1998   Abraham Olano   Aitor Garmendia   Laurent Jalabert
1999   David Etxebarria   José Alberto Martínez   Unai Osa
2000   Haimar Zubeldia   Igor González de Galdeano   David Etxebarria
2001   Juan Carlos Domínguez   Joseba Beloki   Igor González de Galdeano
2002   Mikel Zarrabeitia   Raimondas Rumsas   José Azevedo
2003   José Antonio Pecharromán   Joseba Beloki   Francesco Casagrande
2004   Roberto Heras   Roberto Laiseka   Samuel Sánchez
2005   Eladio Jiménez   Adrián Palomares   Aketza Peña
2006   Koldo Gil   David Herrero   Jesús del Nero
2007   Constantino Zaballa   Jörg Jaksche   José Miguel Elías
2008   Eros Capecchi   Igor Anton   Adrián Palomares

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu