Ireki menu nagusia

Juan Carlos Onganía (Marcos Paz, Buenos Airesko probintzia, 1914ko martxoaren 17a - Buenos Aires, 1995eko ekainaren 8a) argentinar politikaria eta militarra. 1966 eta 1970 artean Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.

Juan Carlos Onganía
Juan Carlos Onganía.JPG
Argentinako presidentea

1966ko ekainaren 29a - 1970eko ekainaren 8a
Arturo Umberto Illia Itzuli - Roberto M. Levingston Itzuli
Bizitza
Jaiotza Marcos Paz1914ko martxoaren 17a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1995eko ekainaren 8a (81 urte)
Hobiratze lekua La Chacarita hilerria
Hezkuntza
Heziketa Colegio Militar de la Nación Itzuli
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Argentine Army Itzuli
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Juan Carlos Onganía (firma).jpg

BizitzaAldatu

Hamazazpi urte zituela sartu zen Eskola Militarrean, eta hogeirekin irten, teniente-graduarekin. 1959an, jeneral-gradura igo zuten. 1962ko irailean, herrialdea gerra zibiletik gertu zegoela, Onganíak aurre egin zion José María Guido Errepublikako lehendakaria kargutik kentzeko ahaleginari. 1962tik 1965era armadako komandanteburua izan zen.

1966ko ekainaren 28an, Arturo Umberto Illia lehendakaria kargutik kendu zuen kolpe militarraren ondoren, berak hartu zuen Errepublikaren lehendakaritza, diktadura militar baten gidari. 1969an, gogor zapaldu zuen sindikatuek eta ikasleek deitutako greba. 1970ean, Alejandro Agustín Lanusse jenerala buru zuen batzorde militar batek kendu zuen kargutik.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Carlos Onganía