Tomaso Albinoni

musikagile italiarra

Tomaso Albinoni (Venezia, 1671ko ekainaren 8a - ib., 1751ko urtarrilaren 17a) Barrokoko italiar musikagile eta biolinista izan zen. Antonio Vivaldi hirikidearekin batera, aro horretako egilerik esanguratsuenetarikoa da.

Tomaso Albinoni

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTomaso Giovanni Albinoni
JaiotzaVenezia1671ko ekainaren 8a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1751ko urtarrilaren 17a (79 urte)
Hobiratze lekuaSan Marko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Legrenzi
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolin-jotzailea, chef de chant (en) Itzuli, antzerkigilea eta idazlea
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0016846 Allocine: 35086 Allmovie: p171492
Spotify: 17OArJzEhRR3OmhtGcnfBq Musicbrainz: 83903121-f611-4875-984c-673ae7173e56 Discogs: 95541 IMSLP: Category:Albinoni,_Tomaso Allmusic: mn0000058485 Find a Grave: 9674752 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Venezian sortua, Corelliren ikasle eta Vivaldiren laguna izan zen. Berrogeita hamarren bat opera idatzi zituen, baina ospetsu bihurtu duena haren tresnez jotzeko lana da, denbora luzez ahazturik egon ondoren XX. mendean berriro aintzat hartu zena. Johann Sebastian Bachek hainbat gai hartu zituen haren lanetatik.

Bestela, Adagioa Sol minorrean, bere lanik ezagunena, ez zuen berak zehazki egin; Remo Giazottok ondu zuen 1949an, Dresdengo liburutegiaren hondakinen artean aurkitutako pasarte batzuetatik abiatuta[1].

Lanak aldatu

  • (1694): "12 Sonate a tre".
  • (1700): "6 Sinfonie & 6 Concerti a cinque".
  • (1701): "12 Balletti a tre".
  • (1702): "12 Cantate da camera a voce sola".
  • (1707): "12 Concerti a cinque" (Opus 5).
  • (1711): "12 Trattenimenti armonici per camera".
  • (1715): "12 Concerti a cinque" (Opus 7).
  • (1722): "6 Balletti & 6 Sonate a tre" eta "12 Concerti a cinque" (Opus 9).
  • (1735-36): "12 Concerti a cinque" (Opus 10).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomaso Albinoni  
  1. Adagio in G minor (Giazzotto, Remo) Imslp.org