Ireki menu nagusia

Kerstin Anita Marianne Ekberg (Malmö, 1931ko irailaren 29a-Rocca di Papa, 2015eko urtarrilaren 11) suediar aktore eta modeloa izan zen. Federico Felliniren La Dolce Vita filmean Fontana di Trevin eszena bat egiteagatik ospetsu bilakatu zen.

Anita Ekberg
Anita Ekberg-1965.jpg
Bizitza
Izen osoa Anita Marianne Ekberg
Jaiotza Malmö1931ko irailaren  29a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Rocca di Papa2015eko urtarrilaren  11 (83 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Aita Gustav Fredrik Ekberg
Ezkontidea(k) Anthony Steel Itzuli  (1956 -  1959)
Rik Van Nutter  (1963 -  1975)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
italiera
suediera
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa, zinema aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
IMDb nm0001179

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Suediakoa zen baina 1960ko hamarkadatik bizi zen Italian. Suediako miss izan zen 19 urte zituenean eta tankera horretako lehiaketetara aurkeztu zen AEBetan. Arraskatarik ez zuen izan eta horregatik, zenbait filmetan parte hartzen hasi zen rol txikiak jokatuz. Bestalde, hainbat moda aldizkaritako lehen orrian ere agertu izan zen.

Baina Federico Fellinik Sylviaren rola eman zion eta 1960ko hamarkada hasierako Italian sekulako arraksta izan zuen. Horregatik, hango beste bi zinemagile ezagunekin ere lan egin zuen: Alberto Sordirekin Scusi, lei è favorevole o contrario?n (1966) eta Vittorio De Sicarekin Sette volte donnan (1967)[1].

Fellinik beste hiru lan egiteko ere deitu zion: Boccaccio '70 (1962), Clowns (1970) eta Ekbergen azken filma izan zen L'intervistarako (1987). Pertsona zakar eta zailaren ospea zuen, eta behin esan zuen berari esker egun zela famatu Fellini, «eta ez alderantziz»[1].

Filmografia hautatuaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anita Ekberg  

ErreferentziakAldatu

  1. a b Igor Susaeta, «Fontana di Trevira sartu zena», Berria, 2015-01-13